2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, psikologoaren plaza bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Prozedura amaitzea eta plazak esleitzea
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko urriaren 1ean:
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2024ko azaroaren 22an emandako ebazpenaren bidez -2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 26koan- deialdia onetsi zen lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko psikologoaren 1 plaza, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.
Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2025eko otsailaren 24ko ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen, eta 2025eko apirilaren 10ean Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu zen, deialdi horri dagokion fitxan.
2025eko irailaren 3an, kalifikazio-epaimahaiak merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak argitaratu zituen, eta plaza hutsak hautatzeko ekitaldirako deia egin ondoren, 2025eko irailaren 17an hautaketa horren emaitza argitaratu zen Udalaren webgunean. Horrenbestez, EBATZI DUT:
Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko psikologoaren 1 plaza betetzeko lekualdatze-lehiaketa amaitzea, jarraian xedatutakoarekin bat etorrita:
IZEN-ABIZENAK | PLAZA | ALORRA |
Yañez Nascimiento, María Yolanda | 1-100517-6 | Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako eta Kultur Aniztasuneko Alorra |
1. Zehaztea ezen plazaz jabetzeko eguna 2025eko urriaren 6a dela.
2. Ebazpena Udalaren webgunean, deialdiaren fitxan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.
3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko irailaren 1ean.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2512878