2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
GARINOAIN
Deialdia, flauta irakaslearen lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeko, lan-kontratudunen araubidean
Garinoaingo Udalak, Alkatetzaren 2025eko irailaren 29ko 2025-0116 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:
Deialdia eta oinarriak, flauta irakaslearen aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzeko, lan-kontratudunen araubidean, Garinoaingo Udalaren Musika Eskolan sortzen diren beharrei erantzutearren.
Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude Garinoaingo Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://garinoain.sedelectronica.es/board), eta gardentasun atarian, musika eskolari dagokion estekan.
Garinoainen, 2025eko irailaren 30ean.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.
Iragarkiaren kodea: L2512832