198. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Izendapen-proposamena

Ablitasko Udaleko alkateak, irailaren 11ko 2025-264 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

2025eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3an, argitara eman zen deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko D mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, plantilla organikoan 11 zenbakia duena. Deialdi horren 7. oinarrian xedatua bete beharrez, oposizio-lehiaketa horretako kalifikazio epaimahaiak izendapen-proposamena igorri du, prozesua gainditu eta puntuazio handiena lortu duen izangaiaren alde:

Francisco Jesús Peña Baigorri: 74,75 puntu.

Deialdiaren 8. oinarriko baldintzetan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Epaimahaiaren izendapen-proposamen hori onestea.

Bigarrena.–Aditzera emaztea ezen, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamar egun naturaleko epean, Francisco Jesús Peña Baigorrik honako agiri hauek aurkeztu beharko dituela Ablitasko Udalaren erregistro orokorrean:

a) NANaren fotokopia edo horren baliokidea den agiriarena.

b) Deialdi honen 2. puntuan eskatutako titulazioaren fotokopia arrunta, edo ziurtagiri bat, frogatzen duena hura lortzeko moduan egotea, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

c) Txosten medikoa, frogatzen duena ez duela eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea.

d) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.

Hirugarrena.–Agintzea izendapen-proposamena argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webguneko iragarki-taulan, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Ablitasen, 2025eko irailaren 16an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2512280