198. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4470E/2025 EBAZPENA, irailaren 24koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gasturako baimena kentzen baita nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko dirulaguntza deialdiari dagokion partidan. Deialdi hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 25eko 2711/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 811838.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 25ean emandako 2711/2018 Ebazpenaren bidez, nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia onetsi zen.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 5eko 102E/2025 Ebazpenaren bidez, 180.000 euroko gastua baimendu zen nekazaritzaren sektoreko langileekin kontratazioak egiteko dirulaguntzetarako, eta 40.000 euroko gastua nekazaritzako enpleguarekin lotutako sentsibilizazio, zabalkunde eta dibulgazio ekintzak egiteko dirulaguntzetarako, Nafarroako 2025eko gastuen aurrekontuko "Nekazaritzako enpleguari arreta emateko programetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4819 241120 aurrekontu-partidaren kargura.

Kontuan hartu da, batetik, 2025eko aurrekontu-ekitaldian eskaeren bolumena txikiagoa izaten ari dela aipatutako laguntzak kudeatzeko baimendutako diru-zenbatekoa baino, eta, bestetik, beste gastu-konpromiso batzuei aurre egiteko helburua.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gasturako baimena kentzea partida honetan, zenbateko hauekin:

  • 73.000 euro, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako "Nekazaritzako enpleguari arreta emateko programetarako laguntzak" izeneko 950001 96100 4819 241120 partidan, nekazaritza-sektoreko langileekin kontratazioak egiteko dirulaguntzei dagokienez.
  • 10.000 euro, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako "Nekazaritzako enpleguari arreta emateko programetarako laguntzak" izeneko 950001 96100 4819 241120 partidan, nekazaritza-enpleguarekin lotutako sentsibilizazio, hedapen eta zabalkunde jarduketak egiteko dirulaguntzei dagokienez.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2025eko irailaren 24an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2512649