1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
111/2025 FORU DEKRETUA, irailaren 24koa, Miguel José Octavio Uranga jauna Agoizko Jabetza Erregistroko titular izendatzen duena.
Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak 2025eko uztailaren 3an emandako Ebazpenaren bidez (uztailaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), 322. lehiaketa arruntaren deialdia egin zen jabetza erregistroak, merkataritza erregistroak eta ondasun higigarrien erregistroak betetzeko.
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten jabetzaren eta merkataritzaren erregistratzaileak izendatzeko eskumena.
Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak antolatutako lehiaketaren espedientea igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita aipatu zuzendaritza nagusiaren 2025eko irailaren 8ko Ebazpena ere, lehiaketa hori ebazten duena (2025eko irailaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Beraz, bidezkoa da Agoizko Jabetza Erregistroko titularra izendatzea, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak egindako proposamenaren arabera.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko irailaren hogeita lauan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
Lehena.–Miguel José Octavio Uranga jauna Agoizko Jabetza Erregistroko titular izendatzea.
Bigarrena.–Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Erregistratzaileen Elkargoko dekanoari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari.
Iruñean, 2025eko irailaren 24an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2512631