Iragarkia
197. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 2a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, oposizio bidez betetzeko Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko sistema informatikoetako goi-mailako teknikaria izateko plaza bat, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko irailaren 8an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Zerbitzu Orokorretako buruak deialdi-proposamen bat aurkeztu du, oposizio bidez betetzeko Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko sistema informatikoetako goi-mailako teknikaria izateko plaza bat, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa. Proposamen hori egiten da Informatikako, Ikus-entzunezkoen Sistemetako eta Teknologiako Zerbitzuko buruak eskatuta, Zerbitzuko plaza hutsa behin betikoz betetzeko. Espedientea Zerbitzu Juridikoek eta Kontu-hartzailetzak egindako txostenarekin osatu da.
Aurkezturiko dokumentazioa ikusita, eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluarekin bat, honako hau,
ERABAKITZEN DA:
1. Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko sistema informatikoetako goi-mailako teknikaria izateko plaza bat, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa, oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onestea eta espedientea abiatzeko agindua ematea.
2. Agintzea deialdia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Parlamentuaren webgunean argitara dadin.
Iruñean, 2025eko irailaren 8an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.
OINARRIAK
Honako hauek dira deialdi honen oinarriak:
1. oinarria. Xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko sistema informatikoetako goi-mailako teknikaria izateko plaza bat betetzea oposizio bidez eta txanda irekian, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa.
1.2. 1991ko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan eta horrek gerora izandako aldaketetan xedatuari jarraikiz eginen da oposizioa; eta, osagarri modura, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hori garatu eta betearazteko emandako Sarrera-erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan xedatuarekin bat.
1.3. Deialdi hau dela medio izendatua suertatzen den izangaiak Nafarroako Parlamentuko funtzionarioentzat eta, zehazki, teknikarien kidegokoentzat (goi-mailako eskala) ezartzen diren eginkizunak beteko ditu, eta horien eskubide eta betebeharrak edukiko ditu. Haren eginkizunak izanen dira 1991ko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 8.2. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuko Administrazioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 35. artikuluan orokortasunez ezarritakoak. Besteak beste, honako hauek: sistema eta baliabide informatikoak aztertu, taxutu eta zehaztea, teknikari diplomadunekin lankidetzan aritzea kudeatze- eta administratze-eginkizunetan, eta zerbitzuaren berezko eginkizunekin zerikusia daukan eta bere prestakuntzaren arabera zerbitzuburuak agintzen ahal dion beste edozein lanbide-eginkizun.
Lanpostua Informatikako, Ikus-entzunezkoen Sistemetako eta Teknologiako Zerbitzuari atxikirik dago.
1.4. Izendapenak Nafarroako Parlamentuaren nominako eta plantillako funtzionarioaren izaera emanen dio hautatuari, indarreko xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.
1.5. Plaza A mailakoa da, eta haren lansariak izanen dira maila horri dagozkionak gehi Nafarroako Parlamentuko plantilla organiko indardunean zehazten diren osagarriak.
1.6. Izendatzen den funtzionarioa Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartua eta afiliatua izanen da, araubide horren babesean, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta horren osagarri diren xedapenetan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun- eta gizarte-laguntzaren araubidera afiliatuta badago jadanik, kasu horretan berak aukeratzen ahalko baitu araubide horretan segitzea edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.
1.7. Nafarroako Parlamentuko langileentzat orokortasunez ezarritako ordutegi eta txandetan beteko da lanaldia.
2. oinarria. Izangaien betekizunak.
2.1. Prozedura honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta plaza betetzeko prozedurak irauten duen denbora guztian, harik eta plazaren jabetza hartzeko unera arte:
a) Espainiako nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko kide den estatu batekoa, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitakoak izanik langile-zirkulazio askea aurreikusten duten nazioarteko itunen aplikazio-esparruan dagoen estatu batekoa.
Halaber parte hartzen ahalko dute espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetako herritarren edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere, baldin eta ez badaude zuzenbidez bereizita, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearenek ere, zuzenbidez bereizita ez daudenean, hogeita bat urte baino adin txikiagokoak badira, edo haien kontura bizi diren adin horretatik gorakoak.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez gainditzea.
c) Gradu, lizentzia, ingeniaritza edo arkitekturako unibertsitate-titulu ofizial baten edo horietakoren baten baliokide gisa deklaratua izan den titulu ofizial baten jabe izatea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria edukitzea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Atzerrian lortutako tituluen kasuan, horien homologazioaren frogagiri ofiziala eduki beharko da aipatutako data horretan, edo bestela, baliokidetasun-ziurtagiri ofiziala. Betekizun hori ez zaie aplikatuko izangaiei, baldin eta Europako Erkidegoko zuzenbidearen xedapenen babesean lortu badute beren lanbide-kualifikazioaren aitorpen ofiziala, lanbide arautuen esparruan.
d) Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Kasuko eginkizun publikoetan aritzeko ezgaituta edo etenarazita ez egotea, administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizita ez egotea, eta diziplinako kaleratze bidez langabetuta ere ez egotea.
2.2. Aurreko baldintzak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean, eta postuaren jabetza hartzen den arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean frogatu beharko dute aurreko betekizun horiek betetzen dituztela.
3. oinarria. Parte hartzeko eskaera, dokumentazioa eta azterketa-eskubideak.
3.1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute beren eskaera, Internetez, Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoan (https://sede.parlamentodenavarra.es) eskuragarri egonen den eskabide bat erabiliz ("Administrazio-izapideak/Langileria-deialdietarako eskabidea" atalean).
3.2. Eskabideari nahitaez erantsi beharko zaio parte hartzeko eskaera, I. eranskineko ereduaren araberakoa, eta interesdunentzat eskuragarri egonen dena Nafarroako Parlamentuaren www.parlamentodenavarra.es/eu webguneko "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2025eko ekitaldia" atalean.
3.3. Parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi beharko dute ezarrita dauden baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko zehaztutako epea amaitzen den egunean.
3.4. Parte hartzeko eskaerarekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten kopia aurkeztu beharko dute.
3.5. Halaber, deialdi honetan parte hartzeko betekizun gisa exijitzen den titulazio ofizialaren kopia aurkeztu beharko dute. Atzerrian lortutako tituluei dagokienez, horien homologazioaren frogagiri ofizialaren edo, kasua bada, baliokidetasun-ziurtagiri ofizialaren kopia aurkeztu beharko da.
3.6. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien kopiak aurkeztu beharko dituzte, bai eta, kasua bada, 2.1.a) apartatuan ezarritako nazionalitate- eta ahaidetasun-baldintzei buruzkoena ere. Halaber, aurkeztu beharko dute zinpeko edo hitzematezko adierazpena, beren jatorrizko herrialdean funtzio publikorako sarbidea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zigor penalik jaso ez dutela dioena.
3.7. Desgaitasun aitortua duten izangaiek zilegi izanen dute balizko denbora- edo baliabide-egokitzapenak eskatzea horiek beharrezkoak dituzten ariketa egiteko. Kasu horretan, horren berri eman beharko dute parte hartzeko eskabidean, aparteko orri batean adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zein diren eskatzen dituzten egokitzapenak, eta legezko desgaitu-izaeraren frogagiria erantsi beharko dute, zeina organo eskudunak jaulkitako dokumentuaren kopia bat izanen baita.
3.8. Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubidea izateko, 41,60 euroko eskubideak ordaindu beharko dira; hartara, transferentzia bat eginen da Nafarroako Parlamentuaren ES37 0182 1290 310201511138 (BBVA) banku-kontura, azalpenean "Sistema informatikoetako goi-mailako teknikariaren deialdiko azterketa-eskubideak" jarrita eta bidaltzailea izen-abizenekin identifikatuta. Diru-sarreraren frogagiria deialdian parte hartzeko eskabideari atxikiko zaio.
Azterketarako eta espediente-formalizaziorako eskubideak ordaindu ezean, izangaia deialditik at geldituko da. Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
Azterketa-eskubideak ordaintzetik salbuetsita egonen dira honako pertsona hauek:
a) 100eko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonak. Kasu horretan, legezko desgaitu-izaera dutelako frogagiria aurkeztu beharko dute.
b) Deialdi hau argitaratzen den egunaren aurretik gutxienez ere hilabete bat langabetu gisa inskribaturik daramaten pertsonak. Langabezia-egoera kasuko enplegu-bulegoak jaulkitako ziurtagiri eguneratuaren bidez frogatuko da, eta langabe gisa inskribatu zireneko data agertuko da bertan.
4. oinarria. Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
5. oinarria. Izangai-onarpena. Behin-behineko eta behin betiko zerrendak.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, eta aginduko du Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadila. Zerrenda horretan agertuko dira onartutako nahiz baztertutako izangaien izen-deiturak. Pertsona bazterturik ez badago, zilegi izanen da zuzenean onestea behin betiko zerrenda. Orobat, https://parlamentodenavarra.es/eu webgunean ere argitaratuko da, "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2025eko ekitaldia" atalean.
5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrerako hamar egun balioduneko epean, interesdunek zilegi izanen dute zerrenda horren aurka egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztea eta egin dituzten balizko akatsak zuzentzea.
5.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzirik, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, zeina honako hauetan argitaratuko baita: Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta https://parlamentodenavarra.es/eu webguneko "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2025eko ekitaldia" atalean.
5.4. Ez da azterketarako eta espediente-formalizaziorako eskubiderik itzuliko izangaia baztertua izanez gero, edo ordainketa egin bai baina edozein arrazoi dela medio izangaiak inskripzioa burutu ez badu.
5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi deialdiko prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela aitortzen zaienik zerrendan ageri direnei. Baldin hautatze-prozedura gaindituz gero aurkeztu beharreko dokumentaziotik ondorioztatzen bada interesdunak ez duela betekizunen bat betetzen, horrek galdu eginen du prozedura honetan parte hartzetik hel litekeen eskubide oro, eta horrek ez ditu ezertan galaraziko faltsutasunagatik erator lekizkiokeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
6. oinarria. Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.
6.1. Honako kide hauek osatuko dute kalifikazio-epaimahaia:
Lehendakaria: Yolanda Ibáñez Pérez andrea, Nafarroako Parlamentuko lehen idazkaria.
Ordezkoa: Adolfo Araiz Flamarique jauna, Nafarroako Parlamentuko bigarren idazkaria.
Epaimahaikidea: Asun Marzal Parra andrea, Nafarroako Parlamentuko Informatikako, Ikus-entzunezkoen Sistemetako eta Teknologiako Zerbitzuko burua.
Ordezkoa: María Jesús Valiño Larrea andrea, Errioxako Parlamentuko Informazio eta Artxibo Sistemen Zerbitzuko burua.
Epaimahaikidea: José Manuel García Sánchez jauna, Asturiasko Printzerriko Batzar Nagusiko Mantentze eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko burua.
Ordezkoa: Agustín Cernuda del Río jauna, Asturiasko Printzerriko Batzar Nagusiko Informatika Ataleko burua.
Epaimahaikidea: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak hautatuko du.
Ordezkoa: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak hautatuko du.
Idazkaria: Ignacio Ordoki Guarch jauna, Nafarroako Parlamentuko legelaria.
Ordezkoa: Isabel Cañas Palacios andrea, Nafarroako Parlamentuko legelaria.
6.2. Baldin eta, legez ezarritako abstentzio- eta errefus-arrazoiak aplikatuz, epaimahaiaren osaeran inolako aldaketarik balego, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko litzateke aldaketa hori.
6.3. Kalifikazio-epaimahaia hautaprobak hasi baino lehenago eratu beharko da. Hautakizun dauden epaimahaikideak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzearekin hautatuko dira.
6.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu edo jardun baldin gutxienez ere haren kideen gehiengo osoa ez bada bertaratu. Halaber, epaimahaiaren eraketa eta jarduna baliodunak izateko, beharrezkoa izanen da epaimahaiburua eta epaimahaiaren idazkaria bertaratuta egon daitezela; edo, kasua bada, haien ordezkoak.
6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeari eta aplikatzeari buruz sortzen ahal diren ebazkizun guztiak.
6.6. Kalifikazio-epaimahaiko kideak esku hartzetik abstenitu beharko dira, eta organo dei-egileari horren berri eman beharko diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aipatzen diren abstentzio-kausetakoren bat beraiei aplikatzeko modukoa bada. Halaber, izangaiek zilegi dute aipatu kausak aplikatzeko modukoak zaizkien epaimahaikideak errekusatzea.
6.7. Epaimahaiak aholkulari espezialistak bereganatzen ahal ditu proba guztietarako nahiz probaren baterako. Aholkulari horiek lankidetzan arituko dira epaimahaiarekin, eta beren espezialitate teknikoetan jardutera mugatuko dira.
7. oinarria. Oposizioaldia.
7.1. Oposizioa 2026ko apiriletik aurrera hasiko da, Nafarroako Parlamentuaren webgunean iragarriko diren tokian, egunean eta orduan, zeinak gutxienez ere hamabost egun natural lehenago iragarriko baitira.
Oposizioak hiru proba izanen ditu, komeni denean iragarriko diren hiru egun desberdinetan eginen direnak. Proben puntuazioak bi hamarrenera biribilduta adieraziko dira. Oposizioaldiko probetan gehienez ere 100 puntu lortzen ahalko dira. Hiru probak baztergarriak izanen dira. Probak gainditzeko, haietariko bakoitzean aurreikusitako gehieneko puntuazioaren erdia lortu behar da gutxienez ere.
a) Lehenengo proba. Ariketa teoriko-praktikoa izanen da, eta idatziz erantzun beharko zaie gehienez ere 30 galderari, zeinak deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaiei buruzkoak izanen baitira.
Proba hau egiteko gehienezko denbora bost ordukoa izanen da. Proba egiten den bitartean, ezin izanen da inolako testurik kontsultatu, ez eta hiztegirik edo bestelako materialik erabili ere.
Gehienez ere 30,00 puntu lortzen ahalko dira lehenbiziko proba honetan, eta bazterturik geratuko dira gutxienez 15,00 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Lehenengo proba plika itxien sistemaren bidez zuzenduko da. Plikak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, eta ekitaldi hori gutxienez hogeita lau ordu lehenago iragarriko da Nafarroako Parlamentuaren webgunean.
b) Bigarren proba. Proba teorikoa izanen da, eta II. eranskineko "Zati orokorra" ataleko gai bat eta II. eranskineko "Zati espezifikoa II" ataleko gai bat idatziz garatu beharko dira, gehienez ere 4 orduan. Gaiak zozketa bidez hautatuko dira. Proba egiten den bitartean, ezin izanen da inolako testurik kontsultatu, ez eta hiztegirik edo bestelako materialik erabili ere.
Bigarren proba hori gehienez ere 30,00 punturekin baloratuko da, eta gai bakoitzarengatik gehienez ere 15,00 puntu emanen dira. Bigarren proba gainditzeko, 15,00 puntu lortu beharko dira gutxienez ere.
Bi ariketa teorikoak idatziz eginen dira. Ariketa bakoitza bukatu ondoren, izangaiek gutun-azal batean sartuko dituzte idatzi dituzten folioak. Gutun-azal horren hegalean, interesdunak eta epaimahaiko idazkariak izenpetuko dute, eta idazkariak gordeko du gutun-azala.
Epaimahaiak zehaztutako egunean, izangaiek ariketen irakurketa publikoa eginen dute. Izangaien hurrenkera alfabetikoaren arabera eginen da irakurketa, izangaiek beraiek izenpeturiko gutun-azalak epaimahaiaren aurrean irekiz eta ariketa jendaurrean irakurriz. Epaimahaikideek, ariketak irakurri direnean, argibideak edo azalpen zabalagoak eskatzen ahalko dizkiete izangaiei beren ariketen edukiaz. Ariketen jendaurreko irakurketa bukatzen denean, epaimahaiak ariketak aztertu, analizatu eta kalifikatuko ditu.
c) Hirugarren proba. Proba praktikoa izanen da. Bertan, idatziz garatu beharko dira deialdi honen II. eranskinean aipatzen diren gaiekin zerikusia duten zenbait kasu –5 kasu izanen dira, gehienez ere–.
Probaren gehieneko iraupena bost ordukoa izanen da.
Epaimahaiak beharrezkoa iruditzen zaion laguntza teknikoa eskatzen ahalko du proba hau egiteko.
Proba hau egiteko, izangaiek zilegi izanen dute II. eranskineko "Zati orokorra" ataleko gaiei buruzko lege-testuen bildumak erabiltzea, beraiek ekarritakoak.
Gehienez ere 40,00 puntu lortzen ahalko dira hirugarren proba honetan, eta bazterturik geratuko dira gutxienez 20,00 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Hirugarren proba plika itxien sistemaren bidez zuzenduko da. Plikak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, eta ekitaldi hori gutxienez hogeita lau ordu lehenago iragarriko da Nafarroako Parlamentuaren webgunean.
7.2. Probak egiten diren bitartean, ezin izanen da telefono mugikorrik, erloju adimendunik edo beste inolako gailu elektronikorik erabili. Gailu horiek deskonektatuta eta gordeta eduki beharko dira.
7.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz nahikoa den beste identifikazio-agiri ofizialen bat. Probetara agertzen ez diren izangaiak edo haien nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik bazterturik geratuko dira.
Probetarako deia gutxienez ere 48 ordu lehenago emanen da argitara, deialdi honen 10. oinarrian ezarritako moduan. Deian zehaztuko da proba egitera deitutako izangaien zerrenda, eta zer toki, egun eta ordutan eginen den hura.
7.4. Oposizioko probak egiteko, denbora- eta baliabide-egokitzapen posibleak ahalbidetuko dira aitorturiko desgaitasunen bat izanda halakoak propio eskatzen dituzten pertsonentzat, parte hartzeko eskabidean azaldu dutenaren araberakoak.
7.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa amaitu denean, izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda argitaratuko du epaimahaiak Nafarroako Parlamentuaren webgunean, eta bost egun balioduneko epea abiaraziko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen dutena telematikoki alega dezaten.
8. oinarria. Probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda, izendapen-proposamena eta dokumentu-aurkezpena.
8.1. Hiru proben kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Nafarroako Parlamentuaren webgunean argitaratuko du gainditu dutenen zerrenda, izangaiek oposizioan lortu dituzten kalifikazioak jasota bertan, lehenbiziko, bigarren eta hirugarren probetan lorturiko puntuazioaren araberako hurrenkeran.
Oposizioaren osoko puntuazioan berdinetarik gertatuz gero, hirugarren proban puntuaziorik handiena lortu duenaren alde ebatziko da, eta berdinketak halere bere horretan badirau, lehen proban lorturiko puntuazioak hartuko dira kontuan. Hala eta guztiz ere berdinketa mantendu egiten bada, propio deituriko zozketa bidez ebatziko da jendaurreko ekitaldian.
8.2. Epaimahaiak guztizko puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio Nafarroako Parlamentuko Mahaiari, oposizioko aktekin eta gainerako dokumentazioarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.3. Izendapen-proposamena izangaiari jakinarazi ostean, proposaturiko izangaiak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dizkio Nafarroako Parlamentuari 10 egun balioduneko epean, guztiak ere jatorrizkoan eta fotokopian, konpultsatuak eta bueltatuak izateko:
a) Nortasun Agiri Nazionala edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat.
b) 2.1.c) oinarrian eskatutako titulua, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen zen egunean haren jaulkipenerako eskubideak ordainduta izatearen gordekina.
c) Txostena, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak jaulkitakoa, frogatzen duena interesdunak ez duela eritasun edo akats fisikorik, lanpostuaren berezko eginkizunetan aritzea eragozten dionik. Ofizioz aurkeztua izanen da, horretarako osasun-azterketa egin denean. Desgaitasunen bat alegatu duten izangaien kasuan, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek ofizioz emanen dute desgaitasun hori deialdiko lanpostuarekin bateragarria izateari buruzko frogagiria.
d) Eginkizun publikoetarako ezgaituta edo etenarazia ez egotearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko adierazpena.
e) Nafarroako Foru Eraentza beteko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren berezko eginkizunak zintzo beteko dituela dioen zina edo hitzematea.
8.4. Behar adina justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean dokumentu horiek aurkezten ez dituen izangaia ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira, ezertan galarazi gabe hari bere eskabideko faltsutasunagatik legokiokeen erantzukizuna.
8.5. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 8.1 apartatuan aipatzen den gaindituen zerrendan jarraian dagoen izangaiarekin beteko du hutsune hori, eta harekin aurreko apartatuetan ezarritako prozedura berari jarraituko zaio.
9. oinarria. Izendapena.
9.1. Behin 8.3 apartatuan aipatzen diren dokumentuak aurkeztu direnean, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak funtzionario izendatuko du proposatua izan den izangaia. Izendapena Nafarroako Parlamentuaren webgunean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
9.2. Izendatutako pertsonak bere lanpostuaren behin betiko jabetza hartu beharko du Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren aitzinean, Mahaiak jaulkitako izendapen-ebazpenean horretarako ezartzen den egunean, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
9.3. Ulertuko da epe horretan lanpostuaren jabetza hartzen ez duen izangaiak uko egiten diela oposiziotik sortutako eskubideei. Kasu horretan, deialdi honen 8. oinarrian aipatzen den gaindituen zerrendan hurrengo tokian dagoen izangaiarekin beteko da plaza, eta aurreko apartatuetan azaldutako modu berean jardunen da.
10. oinarria. Jarduketak argitaratzea.
Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez ofizialki argitaratu beharrekoak diren izapideak ezertan galarazi gabe, Nafarroako Parlamentuaren webguneko (https://parlamentodenavarra.es/eu) "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2025eko ekitaldia" atalean argitaratuko da deialdiko probak eta kalifikazioak direla-eta epaimahaiak egindako jarduketei buruzko informazioa, bai eta interesdunentzat baliagarria izaten ahal den beste edozein informazio orokor ere.
11. oinarria. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.
Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko langileen aldi baterako kontratazioari buruzko Erregelamenduak xedatzen duenari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek eginen dira, hautapen-prozesuan parte hartu bai baina bertan plazarik lortu ez duten pertsonekin:
1) Gainditu bai baina plazarik lortu ez duten pertsonen zerrenda, sarrerako hautapen-prozeduran lortutako puntuazio handienaren arabera ordenatua.
2) Oposizioa ez baina hautaprobetakoren bat gainditu duten izangaien zerrenda, honako lehentasun-ordena honen arabera:
a) Proba gaindituen kopuru handiena.
b) Gainditutako probetan lorturiko guztizko puntuaziorik handiena.
Lehenengo proba baizik gainditu ez duten pertsonen kasuan, amaierako emaitzan berdinketa gertatuz gero, zozketa bidez ebatziko da, horretarako deitutako jendaurreko ekitaldi batean. Lehenengo eta bigarren probak gainditu dituzten pertsonen kasuan, azken emaitzan berdinketa gertatuz gero, lehenengo proban puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde ebatziko da. Eta horrela ere berdinketak bere horretan baldin badirau, zozketa bidez ebatziko da, horretarako deitutako jendaurreko ekitaldi batean.
12. oinarria. Aurkeztutako dokumentazioa.
12.1. Izangaiek zilegi izanen dute aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzea, berariaz eskatuz gero, eta erreklamaziorik edo errekurtsorik jarri ez bada. Berreskuratze-eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, aurretik beste hiru hilabete igaroak direnean izendapen-erabakia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik.
12.2. Aurreko atalean ezarritako epea bukatzen bada dokumentazioa berreskuratzeko eskaerarik egin gabe, ulertuko da izangaiek uko egiten diotela agiriak berreskuratzeari, horretarako eskubidea galduko dute eta agiriak suntsitu eginen dira.
13. oinarria. Errekurtsoak.
13.1. Honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da deialdi honen, bere oinarrien eta Nafarroako Parlamentuko Mahaiak deialdi hau dela-eta hartzen dituen gainerako erabakien aurka:
a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa, Parlamentuko Mahaiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita.
13.2. Zilegi izanen da Parlamentuko Mahaiari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Parlamentuko lehendakariak nahiz kalifikazio-epaimahaiak deialdi hau aplikatuz erabakitzen dituzten gainerako egintzen aurka, hilabeteko epean, egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
I. ERANSKINA.–PARTE HARTZEKO ESKAERAREN EREDUA
1) Datu pertsonalak.
Izen-abizenak: ........................................................................................................................................
Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio-zenbakiaren edo beste identifikazio-agiri ofizial baten zenbakia: ............................................................... (honekin batera aurkezten da horren kopia).
Jaioteguna: ..............................................................................................................................................
Helbidea: ................................................................................................................................................
Udalerria: .................................................................................................................................................
Probintzia: ............................................................................... Posta-kodea: ........................................
Telefonoa(k): ...........................................................................................................................................
Helbide elektronikoa: ...............................................................................................................................
2) Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak.
Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak ordaindu ditut (honekin batera aurkezten da diru-sartzearen frogagiriaren kopia).
Tasa ordaintzetik salbuetsirik nago, honako arrazoi honengatik:
%33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua dudalako. (honekin batera aurkezten da legezko desgaitu-izaeraren frogagiriaren kopia).
Oposizioaldiko ariketak egiteko, honekin batera aurkezten dudan orrian adierazitako baliabide-egokitzapena eskatzen dut, adierazten diren arrazoiak direla-eta (aparteko orri batean, desgaitasun-mota eta eskatutako egokitzapenak zehaztuko dira).
Langabezian egoteagatik, gutxienez hilabete batez, deialdi honen argitaratze-egunaren aurretik (honekin batera aurkezten da enplegu-bulegoak jaulkitako ziurtagiria, non jasotzen baita langabetu-inskripzioaren data).
3) Deialdian parte hartzeko eskatutako titulazioa.
Erantsirik doa deialdi honetan parte hartzeko betekizun gisa exijitzen den titulazio ofizialaren kopia. Atzerrian lortutako tituluei dagokienez, horien homologazioaren frogagiri ofizialaren edo, kasua bada, baliokidetasun-ziurtagiri ofizialaren kopia aurkeztu beharko da.
4) Halaber, hau adierazten dut:
–Ez dudala karguan aritzea eragozten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eta ez nagoela xedapen indardunetan ezarritako ezintasun-egoeretako batean ere.
–Ez naizela diziplina-espediente bidez bereizia izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik, eta ez naizela ez ezgaitua ez etenarazia izan eginkizun publikoetan jarduteko.
–Badauzkadala deialdian eskatzen diren tituluak, eta bertan parte hartzeko ezarrita dauden baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatzen den egunean.
–Konpromisoa hartzen dudala izendatua izanez gero deialdiaren 8. oinarrian aipatzen diren agiriak epe ezarrian aurkezteko, bai eta nire izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean plazaren jabetza hartzeko ere.
Horrenbestez, ESKATZEN DUT onartua izatea oposizio-deialdi honetan, zeinaren bidez beteko baita Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko sistema informatikoetako goi-mailako teknikariaren lanpostu huts bat, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa. Deialdia .................... datako ................................... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua da.
...........................................(e)n, 2025eko ....................................aren ........................(e)(a)n
(Sinadura)
Datu Pertsonalen Babeserako 2016/679 Europako Erregelamenduari (DPBE) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz, honako honen berri ematen dizugu, emandako datu pertsonalak direla-eta: Erantzulea eta helburua: Nafarroako Parlamentuak tratatuko ditu izaera pertsonaleko datuak, eta "Giza Baliabideak" tratamendu-sisteman sartuko ditu, zeinaren xedea baita Nafarroako Parlamentuko giza baliabideen erregistratze eta kudeaketarako beharrezkoak diren datuak lortzea. Honako hauetan erabiliko dira datu horiek: langile-hautaketako eta lanpostu-betetzeko prozesuetan, langileen prestakuntzan, bateraezintasunen gaineko kontrolean, lan-arriskuen prebentzioan, alta- eta baja-zereginetan, eta Gizarte Segurantzari eta, kasua bada, mutualitateei, gizarte-aurreikuspeneko entitateei eta aseguru-enpresari eginiko komunikazioetan, bai eta kontrol presentzialean ere.
Legitimazioa: helburuaren oinarri dira legezko betebehar baten betetzea eta Nafarroako Parlamentuaren ahal publikoen egikaritzea, funts juridikoa honekin:
DBEOren 6.1.e) artikulua eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua, Erregelamendu Batzordeak 1991ko martxoaren 20an egindako bilkuran onetsia. (19. NPAO, 1991ko martxoaren 26koa).
Eskubideak: orobat, jakinarazten dizugu eskubidea daukazula Nafarroako Parlamentuari eskatzeko zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta eramatea, bai eta datu horien tratamendua mugatzeko eta ukatzekoa ere, bidezkoa denean, Nafarroako Parlamentuari eskaria eginez Navas de Tolosa kalea 1, 31002 Iruña helbidean edo posta elektronikoko dpd@parlamentodenavarra.es helbidean.
Gordetzea: honako arau hauei jarraikiz gordeko dira datuak: Nafarroako Parlamentuko Artxiboari eta Dokumentuen Kudeaketari buruzko Erregelamendua, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2023ko urtarrilaren 16an onetsia (2023ko urtarrilaren 19ko 8. zenbakiko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), eta Nafarroako Parlamentuko administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua, Parlamentuko Mahaiak 2023 urtarrilaren 9an onetsia (2023ko urtarrilaren 12ko 4. zenbakiko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).
NAFARROAKO PARLAMENTUKO LEHENDAKARIA.
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Zati orokorra.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Zehazki: Atariko titulua; III. titulua: Gorte Nagusiak; VIII. titulua: Estatuaren lurralde-antolamendua, lehen kapitulua: Printzipio orokorrak; IX. titulua: Konstituzio Auzitegia.
2. gaia.–13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa. Zehazki: Atariko titulua: Xedapen orokorrak; I. titulua: Nafarroako Foru Erakundeak; III. titulua: Erreforma.
3. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (I). Zehazki: I. titulua: Nafarroako Parlamentuaren osaketa. II. titulua: Foru parlamentariak.
4. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (II). Zehazki: III. titulua: Talde parlamentarioak.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (III). Zehazki: IV. titulua: Nafarroako Parlamentuaren antolamendua.
6. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (IV). Zehazki: V. titulua: Funtzionamenduari buruzko arau orokorrak.
7. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (V). Zehazki: VI. titulua: Legegintzako prozedura; I. kapitulua: Legegintzako ekimena; II. kapitulua: Legegintzako prozedura arrunta.
8. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (VI). Zehazki: VI. titulua: Legegintzako prozedura; III. kapitulua: Legegintzako prozeduraren berezitasunak; IV. kapitulua: Foru-legearen indarra duten gobernuaren xedapenak. VII. titulua: Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa aldatzea.
9. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (VII). Zehazki: VIII. titulua: Foru Diputazioari baimenak ematea; IX. titulua: Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoen izapideak; X. titulua: Konfiantza ematea eta kentzea.
10. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (VIII). Zehazki: XI. titulua: Interpelazioak eta galderak; XII. kapitulua: Mozioak; XIII. titulua: Foru Diputazioaren komunikazio, programa edo planen eta beste informazio batzuen azterketa eta eztabaida.
11. gaia. Nafarroako Parlamentuaren langileen estatutua, 1991ko martxoaren 20koa.
12. gaia.–Nafarroako Parlamentuko administrazioaren antolamenduari buruzko erregelamendua, 2021eko uztailaren 26koa.
13. gaia.–Nafarroako Parlamentuko erregelamendu ekonomiko-finantzarioa, 2020ko urtarrilaren 27koa.
14. gaia.–Nafarroako Parlamentuko administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua, 2023ko urtarrilaren 9koa.
15. gaia.–Nafarroako Parlamentuko dokumentu elektronikoak kudeatzeko politika, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren urtarrilaren 10eko 2/2023 ebazpenaren bidez onetsia.
16. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren identitate eta sinadura elektronikoari buruzko politika, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren urtarrilaren 10eko 3/2023 ebazpenaren bidez onetsia.
17. gaia.–Nafarroako Parlamentuko gardentasunari eta jardueraren gaineko informazio publikoaren eskuragarritasunari buruzko Erregelamendua, 2023ko urriaren 30ekoa.
18. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, kontratu publikoei buruzkoa (I). Zehazki: Atariko titulua; I. titulua: Xedapen orokorrak (I. kapitulutik IV. kapitulura arte, biak barne).
19. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, kontratu publikoei buruzkoa (II). Zehazki: I. titulua: Xedapen orokorrak (V. kapitulutik VI. kapitulura arte, biak barne).
20. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, kontratu publikoei buruzkoa (III). Zehazki: II. titulua: Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.
21. gaia.–311/2022 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa, Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena. Sistemen segurtasuna. Zehazki: Xedea; II. kapitulua: Oinarrizko printzipioak; IV. kapitulua: Sistemen segurtasuna: auditoretza, txostena eta segurtasun-intzidenteak; V. kapitulua: Adostasun-arauak.
22. gaia.–4/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, Administrazio Elektronikoaren esparruan Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala arautzen duena. Zehazki: Xedea; II. kapitulua: Oinarrizko printzipioak; V. kapitulua: Elkarreragingarritasun teknikoa; VII. kapitulua: Administrazio publikoen komunikazioak.
23. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, zeinak pertsona fisikoen babesa ezartzen baitu datu pertsonalen tratamenduari dagokionez. Zehazki: I. kapitulua: Xedapen orokorrak; II. kapitulua: Printzipioak; III. kapitulua: Interesdunaren eskubideak; IV. kapitulua: Tratamenduaren arduraduna eta tratamendu-eragilea (soilik 1. atala: Betebehar orokorrak; 2. atala; Datu pertsonalen segurtasuna; eta 4. atala: Datuak babesteko ordezkaria).
24. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa. Zehazki: I. titulua: Xedapen orokorrak; II. titulua: Datuak babesteko printzipioak; III. titulua: Pertsonen eskubideak; IV. titulua: Tratamendu zehatzei aplikatu beharreko xedapenak; V. titulua: Tratamenduaren arduraduna eta eragilea; VII. titulua: Datuak babesteko agintaritzak.
25. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Zehazki: I. titulua: Prozedurako interesdunak; II. titulua: Administrazio publikoen jarduera; III. titulua: Administrazio-egintzak.
26. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Zehazki: IV. titulua: Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak eta V. titulua: Egintzak administrazio-bidean berrikustea.
27.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, sektore publikoaren araubide juridikoari buruzkoa. Zehazki: Atariko titulua. Xedapen orokorrak, jarduketa-printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. Are zehazkiago: 5. artikulutik 18.era, biak barne, eta 23. artikulutik 53.era, biak barne.
Zati espezifikoa I.
1. gaia.–Informazio-sistemen definizioa, egitura eta dimentsionamendu efizientea. Informazioa erakundeetan. Informazioan oinarritutako erakundeak.
2. gaia.–Informazio-sistemen zentro baten antolaketa eta funtzionamendua. Garapen-funtzioak, mantentze-lanak, sistemak, datu-baseak, komunikazioak, segurtasuna, kalitatea, mikroinformatika eta erabiltzaileentzako arreta.
3. gaia.–Informazio- eta komunikazio-sistemen plangintza estrategikoa. Informazio-sistemen plana.
4. gaia.–Informazio-sistemen plangintza. Bideragarritasun-azterlanak. Eskakizun-ingeniaritza: eskakizun-motak. Eskakizunen erauzketa, dokumentatzea, balidazioa, negoziazioa eta kudeaketa. Laguntza-tresnak.
5. gaia.–Informazio-sistemen garapenerako prozesuak: analisia, diseinua, eraikitzea, ezartzea eta onartzea.
6. gaia.–Sistemen analisi funtzionala, erabilera-kasuak. Informazio-sistemen bizi-zikloa. Sistemak planifikatzeko eta garatzeko metodologiak. Prozesu-modelaketa. Metodologia arinak: Scrum eta Kanban.
7. gaia.–Sistema-ezarpena: produkzioan jartzea. Zerbitzu-maila: zerbitzuak, beharrezko profilak eta prozedurak zehaztea. Aldaketaren kudeaketa.
8. gaia.–Informazioaren teknologien proiektuak zuzendu eta kudeatzea. Plangintza estrategikoa, baliabide-kudeaketa, proiektuen jarraipena, erabaki-hartzea. Proiektuak kudeatzeko metodologiak: GANTT, PERT.
9. gaia.–Proiektu-kudeaketaren kontzeptu-esparrua: proiektu baten definizioa eta ezaugarriak. Proiektuaren bizi-zikloa. Proiektu-kudeaketako prozesuak. Prozesu-multzoak: hasiera, plangintza, exekuzioa, monitorizazioa eta kontrola, itxiera.
10. gaia.–Proiektu-integrazioaren kudeaketa, proiektuaren norainokoaren kudeaketa, proiektuaren kronogramaren kudeaketa, proiektuaren kostuen kudeaketa, proiektuaren kalitatearen kudeaketa, proiektuko baliabideen kudeaketa, proiektuko komunikazioen kudeaketa, proiektuaren arriskuen kudeaketa, proiektuko erosketen kudeaketa eta lan-taldeen kudeaketa.
11. gaia.–Irisgarritasuna eta erabilgarritasuna. W3C. WCAG arauak. Diseinu unibertsala. Web-diseinu moldagarria. Gailu anitzeko eta plataforma anitzeko aplikazioak. Gailu mugikorretarako aplikazioak.
12. gaia.–Webeko garapen-arkitektura. Front-end web-garapena. Bezero-scriptak. Frameworkak. UX. Web-garapena zerbitzarian, datu-baseetarako konexioa eta sistema eta zerbitzuekiko interkonexioa.
13. gaia.–Sare globalak erabiltzeko lengoaiak eta tresnak. HTML, CSS eta XML. Web-nabigatzaileak eta estandarrekiko bateragarritasuna.
14. gaia.–Eduki-kudeaketako sistemak eta esperientzia digitala. Eduki-kudeaketako sistemen oinarrizko printzipioak eta motak. SEO posizionamendua.
15. gaia.–Bilaketa- eta indexazio-tresnak. Web-pertsonalizazioko eta -analitikako plataformak. Soluzioen arkitektura, diseinua eta garapena. Atariak.
16. gaia.–Datuak prozesatzeko zentroak: tipologiak, diseinua, ezarpena eta kudeaketa.
17. gaia.–Datuak prozesatzeko zentroak. Eskuragarritasun handia eta TIER mailak. Segurtasun fisikoa eta logikoa. Azpiegitura osagarriak: elektrizitate-hornidura, klimatizazioa eta suteen aurkako sistemak. Datuak prozesatzeko zentroetako energia-efizientzia.
18. gaia.–Departamentu-ekipoak. Zerbitzariak. Departamentu-ekipoetarako eta zerbitzarietarako segurtasun-neurriak.
19. gaia.–PC gailu pertsonalak eta gailu mugikorrak. Gailu pertsonalen konektagarritasuna. Ekipo pertsonaletarako eta gailu mugikorretarako segurtasun- eta kudeaketa-neurriak.
20. gaia.–Gailu mugikorretarako sistema eragileak, iOS eta Androideko oinarrizko kontzeptuak.
21. gaia.–Komunikazio mugikorrak. Telefonia mugikorreko teknologien belaunaldiak.
22. gaia.–Aplikazio mugikorrak. Ezaugarriak, teknologiak, banaketa eta joerak.
23. gaia.–Gailu mugikorretarako aplikazioen garapena. Aplikazio-motak: web-aplikazioak, natiboak, hibridoak. Mugikorretarako web-aplikazioak: erantzun-ahalmena, web-aplikazio progresiboak. Web-aplikazio natiboak: Android eta iOSerako garapen-frameworkak. Aplikazio hibridoak: garapen-frameworkak.
24. gaia.–Dokumentu-kudeaketa. CMIS estandarra. Eduki-kudeaketa. Ezarpen handiko CM eta DMS teknologiak.
25. gaia.–Elkarlanerako eta talde-lanerako tresnak. Bideokonferentziako eta IP telefoniako sistemak. Komunikazio bateratuak. Komunikazioetako zerbitzuaren dimentsionamendua eta kalitatea, eta gelak eta ekipoak egokitzea. Sare sozialak.
26. gaia.–Bideo-streaminga, bideo digitala. Formatuak. Teknologiak.
27. gaia.–Cloud Computinga. Oinarrizko printzipioak. Hodei-zerbitzuak: laaS, PaaS, SaaS. Hodei pribatuak, publikoak eta hibridoak.
28. gaia.–Adimen artifiziala: xedea, egoera-espazioaren irudikapena, bilaketa exhaustiboak eta bilaketa heuristikoak. Sistema adimendunak. Sistema adituak eta oinarrizko ikaskuntza-algoritmoak.
29. gaia.–UNIX-LINUX sistema eragileak. Oinarriak, administrazioa, instalazioa, kudeaketa.
30. gaia.–Microsoft sistema eragileak. Oinarriak, administrazioa, instalazioa, kudeaketa.
31. gaia.–Sistemak mantentzea. Mantentze prediktiboa, egokitzapenezkoa eta zuzentzailea. Mantentze-lanak planifikatzea eta kudeatzea. Ingurune operatiboen kudeaketa. Konfigurazioaren eta bertsioen kudeaketa.
32. gaia.–Erabiltzaile anitzeko informazio-sistemak. Datu-zerbitzariak eta aplikazio-zerbitzariak. Bezero-zerbitzari arkitektura. Edukiontzi-sistemak.
33. gaia.–Erabiltzaile anitzeko informazio-sistema motak. Sistema handiak, ertainak eta txikiak. Datu-zerbitzariak eta aplikazio-zerbitzariak.
34. gaia.–Kode irekiko softwarea. Software librea. Oinarrizko kontzeptuak. Lizentzia-motak. Aplikazioak bulegotika-ingurunean eta web-zerbitzarietan.
35. gaia.–Softwarearen banaketa. Politikak. Tresnak.
36. gaia.–Software-probak. Software-proben oinarriak. Proba-mailak: baterako probak, integrazio-probak, sistema-probak (funtzionalak eta ez-funtzionalak: karga-, estres-, segurtasun-, erabilgarritasun-probak, etab.), ezarpen-probak, onarpen-probak, erregresio-probak. Proba estatikozko eta dinamikozko teknikak (kutxa zuria, kutxa beltza, esperientzian oinarritutako teknikak). Proba-tresnak.
Zati espezifikoa II.
1. gaia.–Segurtasun-proiektu global bat egitea. Sistemen segurtasuna. Arriskuen analisia eta kudeaketa. Tresnak.
2. gaia.–Sareetako segurtasuna. Eraso-motak eta horiek prebenitzeko tresnak: suebakiak, sarbideen eta intrusioen kontrola, teknika kriptografikoak eta abar. Komunikazio mugikorretarako neurri espezifikoak. Sare pribatu birtualak (VPN).
3. gaia.–Segurtasuna aplikazio-mailan. Eraso-motak eta web-zerbitzuen, datu-baseen eta erabiltzaile-interfazeen babesa.
4. gaia.–Lanpostuko segurtasuna. Malware-motak. Anti-malware sistemak. Segurtasuna mugikortasunean: VPN sistemak, aplikazioen birtualizazioa, gailu mugikorren kudeaketarako eta babeserako EMM sistemak.
5. gaia.–Segurtasun perimetrala. Suebakiak: motak eta teknologiak. Egoerak ikuskatzeko suebakiak. Aplikazioetarako suebakiak (NGFW). Web-aplikazioetarako suebakiak (WAF). Datu-baseetarako suebakiak. IDS (Intrusion Detection System) eta IPSec (Internet Protocol Security).
6. gaia.–Ziber-krimena: erasoen motibazioa. Ahuleziak, exploitak, malwarea, botnetak eta eraso-mota nagusiak. Informazio-sistemen segurtasun-estrategiak eta -teknikak. Sistemetarako eta sareetarako sarbideen kontrola. Intrusio-kontrola.
7. gaia.–Datu-sistemen eta -zentroen birtualizazioa. Zerbitzarien birtualizazioa. Birtualizazio-motak: zatiketa fisikoa, sistema eragilearen gaineko birtualizazioa eta HW gaineko birtualizazioa (Bare-Metal). VMware vSphere, VMware ESXi. Windows terminalen eta Linux zerbitzarien maketak.
8. gaia.–Ekipoen urruneko kudeaketarako eta klonaziorako sistemak. Urrutiko idazmahaia. Idazmahai birtualak (VDI). Lanpostuen birtualizazioa.
9. gaia.–Biltegiratze-azpiegitura. NAS sistemak. SAN sistemak. Fiber Channel sareak. Fitxategi-, bloke- eta objektu-biltegiratzea. Flash biltegiratze-teknologiak. NVMe. Software bidez definitutako biltegiratzea.
10. gaia.–Atari korporatiboak. Sistema korporatiboetarako urruneko sarbidea. Telelana.
11. gaia.–Nortasunak eta autentifikazioa kudeatzeko sistemak. Single Sign-On. Autentifikazio-sistemak: ezaguna den zerbaitetan oinarritutako sistemak, edukitako zerbaitetan oinarritutako sistemak, autentifikazio biometrikoko sistemak. Faktore anitzeko autentifikazio-sistemak. RADIUS. Direktorioetarako sarbidea: LDAP.
12. gaia.–Telekomunikazio-sareak. Kontzeptuak. Transmisio-bideak. Kableatu-sistemak eta sare-interkonexiorako ekipoak. Zirkuitu- eta pakete-kommutazioa. Bideratze-protokoloak. Sarbide-azpiegiturak. Sareen interkonexioa. Zerbitzuaren kalitatea.
13. gaia.–ISOren sistema irekien interkonexiorako (ESI) erreferentzia-eredua: arkitektura, geruzak, interfazeak, protokoloak, helbideratzea eta bideraketa.
14. gaia.–Sarbide-sareak: zuntza (GPON, FTTH), mugikorrak (LTE), hari gabekoa.
15. gaia.–Garraio-sareak: JDSxWDM, MPLS. Agregazio-sareak: ATM, Carrier Ethernet-VPLS (H-VPLS).
16. gaia.–Hari gabeko sareak: IEEE 802.11 estandarra. Ezaugarri funtzionalak eta teknikoak. Sarbide-sistemak. Autentifikazio-motak. Eragiketa-moduak. Bluetootha. Segurtasuna, horri buruzko araudia.
17. gaia.–IP sareak: sare-arkitektura, bideratzea eta zerbitzuaren kalitatea. DNS eta DHCP oinarrizko zerbitzuak. IPv4-IPv6 trantsizioa eta bizikidetza. IPv6ren funtzionalitate espezifikoak.
18. gaia.–Sare lokalak. Tipologia. Transmisio-bideak. Ethernet estandarrak. Sarbide-metodoak. Interkonexio-gailuak. Gailuen eta bideratzeen kudeaketa (DHCP).
19. gaia.–Sare lokalak. LAN sareen administrazioa. Sare lokaletako erabiltzaileen kudeaketa. Trafikoa monitorizatzea eta kontrolatzea. SNMP kudeaketa. Sare birtualak (VLAN) konfiguratzea eta kudeatzea. Eremu zabaleko sareak.
20. gaia.–Komunikazioak. LAN, MAN, WAN eta SAN komunikazio-sareak. Sareen interkonexioa. SD-WAN sareak. Hari gabeko sareak. CPDetarako Spine and Leaf arkitekturak. SW bidez definitutako sareak (SDN).
21. gaia.–Intranet eta Extranet sareen arkitektura. Kontzeptua, egitura eta ezaugarriak. Horiek erakundeetan ezartzea. Geruza-eredua: aplikazio-zerbitzariak, datu-zerbitzariak, zerbitzari-granjak.
22. gaia.–Belaunaldi berriko sareak eta zerbitzu konbergenteak (NGN/IMS). VoIP, ToIP eta komunikazio bateratuak.
23. gaia.–Babeskopiak egiteko sistemak: softwarea, kudeaketa, mantentzea eta gainbegiratzea. Motak. Planak. Biltegiratzea. Zifratzea. Aldaezintasuna. Leheneratzea.
24. gaia.–Sistemen monitorizazioa eta kudeaketa. Kudeaketa-sistemak. Sarea eta zerbitzariak kudeatzeko sistemak. Gertaerak kudeatzeko sistemak. Logak zentralizatzeko eta biltzeko sistemak.
25. gaia.–Zifratzea. Zifratze-algoritmo simetrikoak eta asimetrikoak. Hash funtzioa. Sinadura elektronikoen formatuak. Ziurtagiri elektronikoak. Identifikazio- eta sinadura-mekanismoak: Smart Cards, NAN elektronikoa eta mekanismo biometrikoak.
26. gaia.–Kriptografia. Gako pribatuko eta gako publikoko sistemak. Gako publikoko azpiegitura (PKI): PKI baten definizioa eta elementuak. Informazioa gordetzeko eta komunikatzeko mekanismo kriptografikoak.
27. gaia.–Kriptografia. Ziurtagiri digitalen bidezko autentifikaziorako zerbitzuak. Gako publikoen lokalizazioa: direktorio-zerbitzuak. Ziurtapen-zerbitzu publikoen eta pribatuen ematea. Ziurtapen-agintaritzak.
28. gaia.–Mezularitza-sistemak. Kontzeptuak. Protokoloak. Zerbitzuak. Bezero-tresnak. Komunikazio bateratuak.
Oharra: gai guztiak deialdi hau argitaratzen den egunean indardun diren arauetan ageri diren bezala eskatuko dira.
Iragarkiaren kodea: F2512382
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
