1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, oposizio bidez betetzekoa Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko artxiboko eta dokumentu-kudeaketako goi-mailako teknikaria izateko lanpostu bat, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa. Epaimahai kalifikatzailea osatzea.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko irailaren 15ean eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuko buruak txosten bat aurkeztu du, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko artxiboko eta dokumentu-kudeaketako goi-mailako teknikaria izateko lanpostu bat, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa, oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaia aldatzearen komenigarritasunari buruz.
Deialdi hori Mahaiak 2025eko ekainaren 16an hartutako erabaki baten bidez onetsi zen, eta erabakia Parlamentuaren webgunean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (2025eko ekainaren 19ko 79. NPAO) nahiz Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2025eko ekainaren 19ko 122. NAO) eman zen argitara.
Aurkezturiko dokumentazioa ikusita, eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluarekin bat, honako hau,
ERABAKITZEN DA:
1. Onestea epaimahaiaren osaera berria, genero-parekidetasunaren irizpideari erantzun diezaion, halako moldez non Mahaiaren ordezkariak honako hauek izanen baitira:
Lehendakaria: María Teresa Esporrín Las Heras andrea, Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordea.
Ordezkoa: Yolanda Ibáñez Pérez andrea, Nafarroako Parlamentuko lehen idazkaria.
2. Agintzea erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Parlamentuaren webgunean argitara dadin.
Iruñean, 2025eko irailaren 15ean.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: F2512357