197. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, oposizio bidez betetzekoa Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko artxiboko eta dokumentu-kudeaketako goi-mailako teknikaria izateko lanpostu bat, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa. Gai-zerrenda zuzentzea.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko irailaren 8an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuko buruak txosten bat aurkeztu du, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko artxiboko eta dokumentu-kudeaketako goi-mailako teknikaria izateko lanpostu bat, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa, oposizio bidez betetzeko deialdiko Artxibistika II gai-zerrendako 26. gaia zuzentzearen komenigarritasunari buruz.

Deialdi hori Mahaiak 2025eko ekainaren 16an hartutako erabaki baten bidez onetsi zen, eta erabakia Parlamentuaren webgunean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (2025eko ekainaren 19ko 79. NPAO) nahiz Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2025eko ekainaren 19ko 122. NAO) eman zen argitara.

Aurkezturiko dokumentazioa ikusita, eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluarekin bat, honako hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko artxiboko eta dokumentu-kudeaketako goi-mailako teknikaria izateko lanpostu bat, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa, oposizio bidez betetzeko deialdiko Artxibistika II gai-zerrendako 26. gaiaren zuzenketa onestea.

Honako hau esan ordez:

"26. gaia.–Dokumentu elektronikoak kudeatzeko metadatuen eskema (e-EMGDE) 3.0 bertsioa (2024)".

Honako hau esan behar du:

"26. gaia.–Dokumentu elektronikoak kudeatzeko metadatuen eskema (e-EMGDE) 3.1 bertsioa (2025eko ekaina)".

2. Artxibistika II gai-zerrendako 26. gaiaren zuzenketa Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Parlamentuaren webgunean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2025eko irailaren 8an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2512356