2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Dorreko Benta-Zuluetako poligonoko 7. eremuaren borondatezko birpartzelazio proiektuari. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko irailaren 16ko 2025-1138 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Dorreko Benta-Zuluetako poligonoko 7. eremuaren borondatezko birpartzelazio proiektua, Dorreko Benta-Zuluetako 7. eremuko birpartzelazio batzordeak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluei (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen (Elortzibar), 2025eko irailaren 17an–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2512337