197. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Betetzea Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2023ko 2252. Ebazpena, Gorraizko esparruari dagokionez Eraikingintza-ordenantzaren 67. artikuluan egindako aldaketaren akats zuzenketa baliogabetzeari buruzkoa

"Akats zuzenketa, Gorraizko Eraikingintza-ordenantzaren 67. artikuluaren aldaketan" deritzon iragarkia argitaratu zen 2022ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 9an.

Argitaratu akats zuzenketa hori baliogabetu zen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2023ko irailaren 5eko 2252. Ebazpenaren bidez. Ebazpen hori irmo bilakatu da, eta bertan agintzen da akats zuzenketa horren baliogabetzea argitaratu behar dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orok jakin dezan eta aipatu 2252. Ebazpena betez, argitaratzen da aipatu akats zuzenketaren baliogabetzea (2022ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 9an).

Sarrigurenen, 2025eko irailaren 16an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2512229