197. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Izen berria ematea Sarrigurengo Erdi Aroko putzuaren ondoko parkeari

Alkatetzaren 2025eko irailaren 16ko 2796. Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:

1. "Lavadero parkea" izena jartzea Sarrigurengo Erdi Aroko putzuaren inguruko eremuari.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, eta, orobat, Zerbitzu Anitzetako eta Katastroko udal alorrei igortzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat jar daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2025eko irailaren 16an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2512228