197. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Balorazio ponentziaren proiektua jendaurrean jartzea

Tafallako Udalaren Osoko Bilkurak 2025eko martxoaren 27an hartutako erabakiaren bidez, Tafallako udalerriko ondasun higiezinen balorazio ponentzia berrikusteko proiektua prestatzen hastea onetsi zen, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren eta Katastroen Erregistroari buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legean xedatutakoaren arabera.

2025eko irailaren 25eko 1728 zenbakiko Ebazpenaren bidez onetsi zen Tafallako Balorazio Ponentziaren proiektua (5. berrikuspena) jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktu-oholean eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuz.

Jendaurreko epe horretan, balorazio ponentziaren proiektua interesdunen eskura egonen da Hirigintza-departamentuan, egoki iritzitako alegazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Tafallan, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2512751