2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, dirulaguntzak emateko banakako ebaluazio-araubidean, 2025ean establezimendu eta turismo-jarduera jasangarriak sustatze aldera. Laburpena
DDBN (Identif.): 858612.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/858612).
Deialdi honen xedea da dirulaguntza batzuk emateko baldintzak arautzea. Dirulaguntzak zuzenduta daude, batetik, establezimenduei, energia-kontsumoko ereduaren aldaketa sustatzeko, eta, bestetik, turismo aktiboko eta kultur turismoko enpresei, gidatuen jarduerak kalean sortzen duen kutsadura akustikoa ahalik eta gehien murriztu dezaten. Horretarako, 5 urtetik gorako ekipamendua ordezkatuko da, gutxienez A, B edo C energia-kalifikazioa duten beste batzuekin, eta bisita gidatuak egiteko hari gabeko ekipoak erosiko dira.
Iruñean, 2025eko irailaren 23an.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.
Iragarkiaren kodea: L2512657