2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa, Udal Planeko katalogoan: eraikinari lotu gabeko elementuak - errege-erreginen estatuak. Hasierako onespena
Iruñeko Udalak, 2025eko irailaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 11-SEP-25 (7/CU).
«Udal Planeko katalogoaren aldaketaren xedea da jasotzea Nafarroako errege-erreginen estatuen kokaleku berria, zeinak jotzen baitira eraikinari lotu gabeko elementutzat; izan ere, elementuok aldatzekoak dira Sarasate pasealekutik egotetik (Iruñeko Alde Zaharraren Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren eremuan jasotako gunea) Taconera parkeko kokaleku berri batera (Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren eremutik kanpo dagoen eremua).
Planteatzen da Udal Katalogoa eta Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezia aldi berean aldatzea, helburua izanik batasuna eta koherentzia ematea sei estatuei eragiten dien hirigintzako arau-inguruneari.
Udaleko Hirigintza Gerentziaren barnean prestatu da dokumentua.
Udal planetan jasotako determinazio xehatuen aldaketak izapidetu behar dira uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz (Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretua).
Bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 127.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 9an egin bilkuran, aldaketa-proiektua onetsi zuen, eta proiektu horren hasierako onespena Udaleko Osoko Bilkuran aurkeztu da, berrets dezan.
Bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 123.1.i) artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
ERABAKITZEN DA:
1. Hasiera batez onestea Iruñeko Udal Planeko Katalogoaren aldaketa xehatua (eraikinari lotu gabeko elementuak - errege-erreginen estatuak), Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak sustatua, azaldu den moduan.
2. Agiria hilabetez edukitzea jendaurrean eta entzunaldia ematea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio idazki guztiak aurkezten ahalko dira.
3. Dagozkion nahitaezko txostenak eskatzea, espedientean sartzeko eta aldaketa xehatua behin betiko onetsi aurretik baloratzeko.
4. Argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktuen taulan eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan, eta iragarkiak jartzea Nafarroan editaturiko egunkarietan, bederen.
5. Agintzea espedientea ikusgai egon dadila Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere: https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion)».
Iruñean, 2025eko irailaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2512164