2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORIZKO KONTZEJUA
Kudeaketa-esleipena, 4. poligonoko 24. lurzatia eta 8. poligonoko 35. lurzatiaren zati bat erosteko
Olorizko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko apirilaren 15ean eta 2025eko irailaren 3an egin bilkuretan, onetsi zuen Olorizko Udalaren alde esleitzea 4. poligonoko 24. lurzatiaren erosketaren eta, aldez aurretik bananduta, 8. poligonoko 35. lurzatiaren 2000 m² inguruko erosketaren kudeaketa, hurrenez hurren.
Erabaki beraren barnean onetsi da, orobat, kudeaketa-esleipen hori arautuko duen hitzarmena.
Hori guztia argitaratuko da Olorizko Udalaren egoitza elektronikoan.
Oloritzen, 2025eko irailaren 18an.–Kontzejuko burua, Juan Antonio Ibarrola Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2512364