197. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Olorizko Kontzejuak 8. poligonoko 35. lurzatiaren zati baten gainean egindako kudeaketa-esleipena onartzea

Olorizko Udalak, 2025eko irailaren 16ko ohiko osoko bilkuran, erabaki du onartzea Olorizko Kontzejuak egindako kudeaketa-esleipena. Esleipen horren arabera, Udalak behar diren jarduera materialak eta teknikoak eginen ditu, Kontzejuak eskura dezan Olorizko 8. poligonoko 35. lurzatiko jabetza, bertatik aldez aurretik bananduta 2.000 m² inguruko azalera.

Erabaki beraren barnean onetsi da, orobat, kudeaketa-esleipen hori arautuko duen hitzarmena.

Hori guztia argitaratuko da Olorizko Udalaren egoitza elektronikoan.

Oloritzen, 2025eko irailaren 16an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2512218