2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 100. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko irailaren 12ko Ebazpenaren bidez, hasierako xehetasun-azterketa bat onetsi da, 1. poligonoko 100. lurzatian dauden nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerako eraikinei dagozkien azalera eraikigarriak berrantolatzeko, bizitegi-erabilerako eraikin bihurtu ahal izan daitezen, bat etorriz ordenantzaren 9. artikuluarekin eta Udal Plan Orokorreko UC-1en araudiarekin.
Espedientea ikusgai dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.
Obanosen, 2025eko irailaren 16an.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2512196