197. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Taxi lizentzia ematea udalerrirako

Alkatetzaren 2025eko martxoaren 4ko ebazpen baten bidez, Faltzesko Udalak deialdi bat onetsi zuen, taxi lizentzia bat lehiaketa bidez emateko, Faltzesko udal-mugartean hiri-zerbitzua eman dezan.

Deialdi hori, haren oinarriekin eta eranskinekin batera, 2025eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an.

Bukaturik eskabideak aurkezteko eman zen bigarren epea, Balorazio Batzordeak aho batez erabaki zuen adjudikazio proposamena egitea aurkeztu zen proposamen bakarraren alde. Hark epe barnean aurkeztu zuen behar zen dokumentazio guztia, frogatzeko bazeukala zerbitzurako ibilgailu egokia eta betetzen zuela deialdian eskatzen ziren gainerako baldintzak.

Ondorioz, Alkatetzaren 2025eko irailaren 8ko ebazpen baten bidez, erabaki da lizentzia bat ematea, behin betikoz eta era mugagabean, María Carmen del Moral Díez-i, Faltzesko udal-mugartean hiriko taxi-zerbitzua eman dezan.

Agintzen da hori guztia argitara dadila Nafarroako Aldizkari ofizialean, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Aditzera eman behar da, orobat, lizentzia emateko ebazpenak amaiera ematen diola administrazio bideari, eta haren aurka jartzen ahalko direla honako errekurtso hauek: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean; berraztertzeko errekurtsoa, aurretiaz eta hautara, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.

Faltzesen, 2025eko irailaren 15ean.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2512161