197. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Arau subsidiarioen aldaketa, Sarasibarko 22. poligonoko 56. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2025eko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Sarasibarko 22. poligonoko 56. lurzatiaren aldaketa puntual egituratzaile bat, Enrique Garcia Murillok sustatu eta Manuel Benito Garcia Ayerrak idatzi duena. Helburua da lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik lurzorua izatera pasa dadin, azalera hori aldameneko 22. poligonoko 21. lurzatiari gehitzeko eta espazio libre pribatua handitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2025eko abuztuaren 28an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2512193