197. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIZPURGIKO KONTZEJUA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko B 285 azpilurzatian. Hasierako onespena

Aizpurgiko Kontzejuak eta Nabaskozeko Udalaren Osoko Bilkurak hiri-jarduketarako plan berezi bat onetsi dute 2025eko maiatzaren 27an Aizpurgiko hiri lurzorurako.

Planeamendua aldatzeko izapideari ekin zaio, hornidurako ur-biltegia handitu ahal izateko. Katastroko 2. poligonoko 285. lurzatiko B azpilurzatia da aldaketaren xedea, La Pena alderdian kokatuta dagoena eta ur-biltegiarekin mugakidea dena. Jarduketak 225,57 m²-ko eremua ukitzen du 2–285 lurzatian, zeina Aizpurgiko Kontzejuarena baita.

Aldaketa horrek hiri lurzoruaren determinazio egituratzaileak aldatzen dituenez, hiri-jarduketarako plan bereziaren izapide hau hasten da.

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Aizpurgiko Kontzejuko eta Nabaskozeko Udaleko iragarki-tauletan, alegazioak aurkez daitezen.

Planari buruzko alegazioak eta iradokizunak jasotzeko 30 eguneko epea irekitzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Aizpurgin, 2025eko irailaren 18an.–Kontzejuko burua, Pedro Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2512341