2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORBAIZETA
2025erako lan publikoaren eskaintza
Alkatetzaren irailaren 17ko 24/2025 Ebazpenaren bidez, 2025erako lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Honako lanpostu hauek eskaintzen dira:
Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: Lanpostu bat: zerbitzu anitzetako enplegatua, plantilla organikoan 2 zenbakia duena. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Orbaizetan, 2025eko irailaren 19an.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2512236