197. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2732/2025 EBAZPENA, irailaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen baita 188/2025 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Fernando Isasi Ortiz de Barrón jaunak jarri zuen, Jon Andoni Díez de Ure Eraul jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Fernando Isasi Ortiz de Barrón jaunak, Jon Andoni Díez de Ure Eraul jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 478E/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez metatu eta ezesten baitira Jon Andoni Díez de Ure Eraul jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamahiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 4064/2023 Ebazpenaren bidez onetsia), prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin betiko zerrendaren kontra eta deialdi horretan berean kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamenaren (2025eko urtarrilaren 3an argitaratua) kontra aurkeztuak.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea 188/2025 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Fernando Isasi Ortiz de Barrón jaunak jarri zuen, Jon Andoni Díez de Ure Eraul jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Fernando Isasi Ortiz de Barrón jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko irailaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2512413