197. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

Deialdia, atezain eta zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Azterketa egunaren aldaketa

Ablitasko Udaleko alkateak, 2025eko irailaren 19an, honako ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzak 2025eko abuztuaren 7an eman ebazpen baten bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta zehaztu zen lehenengo proba egiteko eguna, honako deialdi honetan: deialdia, atezain eta zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko.

Antolakuntza arrazoiak direla eta, aipatu eguna aldatu behar da, beraz,

EBATZI DUT:

1. Zehaztea deialdiko proba egiteko eguna urriaren 9a izanen dela, 9:00etan, Ablitasko udaletxean.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Ablitasen, 2025eko irailaren 19an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2512392