1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1036E/2025 EBAZPENA, irailaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez beste bi urtez luzatzen baita Anueko Udal Plan Orokorraren ingurumen adierazpen estrategikoaren indarraldia (adierazpen hori Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 470E/2023 Ebazpenaren bidez egin zen).
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 470E/2023 Ebazpenaren bidez, Anueko Udal Plan Orokorraren ingurumen adierazpen estrategikoa egin zen. Adierazpen hori Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.1 artikulua aplikatuz egin zen, ingurumen ebaluazio estrategiko arruntaren esparruan baitzegoen, eta 2023ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.
Aipatutako 21/2013 Legearen 27.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen adierazpen estrategikoak indarra galduko du baldin eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi urteko epean udal plana onesten ez bada.
2025eko apirilaren 30ean, Anueko Udalak eskaera bat aurkeztu zuen bere udal plan orokorraren ingurumen adierazpen estrategikoaren indarraldia luzatzeko. Eskaera horrekin batera, besteak beste, memoria (2024ko testu bategina), araudia eta lurzoru urbanizaezinaren kategoriak jasotzen dituzten planoak (2025eko martxoa) aurkeztu zituen.
Ingurumen Ebaluaziorako Atalak aurkeztutako eskaera berrikusi zuen, eta 2025-06-16an errekerimendu-txosten bat egin zuen, lurzoru urbanizaezineko kategorien kartografian zuzendu beharreko zenbait alderdi adierazita. Oraingo eskaeran, Udalak 2025eko uztailean aurkeztutako dokumentazioa jaso da, eta aipatutako kontu horiek modu egokian gehitu dira.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 27.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak uste du ez dela funtsezko aldaketarik egin ingurumen adierazpen estrategikoa egiteko oinarritzat hartu ziren funtsezko elementuetan (470E/2023 Ebazpena), eta onetsi du indarraldia beste bi urtez luzatzea.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Beste bi urtez luzatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 470E/2023 Ebazpenaren bidez egindako ingurumen adierazpen estrategikoaren legezko indarraldia, 2023ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 20koan, argitaratu zenetik aurrera zenbatuta.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Anueko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko irailaren 17an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2512340