197. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

392E/2025 EBAZPENA, irailaren 17koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez "Prado de Irache" jatorri deitura babestuaren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egitearen aldeko erabakia hartzen baita.

Bodegas Irache SLk (IFZa: B31005507) 2025eko maiatzaren 12an eskatu zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari (erregistro zenbakia: 2025/649544) "Prado de Irache" jatorri deitura babestuaren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egitea. Eskatutako aldaketen eskaeraren xedea da ardo mota bakoitzaren deskribatzaile organoleptikoak argitzea, zehaztea eta objektibatzea ebaluazio fase guztietan (bisuala, usaimenarena eta dastamenarena), dastaketa-panelen bidezko ebaluazioa egokitu dadin UNE-EN ISO/IEC 17065 arauan ezarritakora.

Eskaerarekin batera, aldatutako baldintza-agiria eta aldatutako dokumentu bakarra aurkeztu dira, bai eta baldintza-agiriaren aldaketa arrunt bat izapidetzeko behar den dokumentazioa ere, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024ko apirilaren 11ko 2024/1143 (EB) Erregelamenduarekin. Izan ere, erregelamendu horrek hizpide ditu ardoen, edari destilatuen eta nekazaritzako produktuen adierazpen geografikoak, bai eta nekazaritza produktuen espezialitate tradizional bermatuak eta haientzako aukerako kalitate terminoak ere, eta haren bidez aldatzen dira 1308/2013 (EB), 2019/787 (EB) eta 2019/1753 (EB) erregelamenduak eta indarrik gabe uzten dira 1151/2012 (EB) Erregelamendua eta haren arabera hartutako xedapenak.

Batzordearen 2024ko urriaren 30eko 2025/27 (EB) Erregelamendu Delegatuak 2024/1143 (EB) Erregelamendua osatzen du, aurka egiteko prozedurari eta aldaketa arrunten onespenari eta jakinarazpenari aplikatu beharreko arauei dagokienez, aldi baterako aldaketak barne.

Batzordearen 2024ko urriaren 30eko 2025/26 (EB) Betearazpen Erregelamenduak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024/1143 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen ditu, aldaketa arrunten jakinarazpenei dagokienez, besteak beste.

"Prado de Irache" jatorri deituraren ekoizpen eremua Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan dago, eta, beraz, bertako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio ebazpen hau emateko eskumena, 2025/27 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 4.1 artikuluan ezartzen den bezala.

Martxoaren 7ko 149/2014 Errege Dekretuaren bidez aldatutako urriaren 3ko 1335/2011 Errege Dekretuak arautzen du zein den prozedura jatorri deitura babestuak eta adierazpen geografiko babestuak Batasuneko erregistroan inskribatzeko eskaerak tramitatzeko, bai eta haien aurka egiteko ere.

Eskaera behin ebaluatu ondoren, egiaztatu da Bodegas Irache SLk betetzen dituela eskatzaile izateko 2024/1143 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluan ezarritako baldintzak, eta aldaketa arrunta egiteko aurkeztu duen eskaerak betetzen dituela aipatu erregelamenduaren 24. artikuluko baldintzak, bai eta Batzordearen 2025/27 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 4. artikuluan ezarritakoak ere.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. "Prado de Irache" jatorri deitura babestuaren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egitearen aldeko erabakia hartzea eta argitaratzea (eskaera 2025eko maiatzaren 12an aurkeztu zen), egiaztatu baita betetzen direla 12024/1143 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak eta haren ondorioz emandako xedapenak.

2. Aldatutako baldintza-agiria webgune honetan argitaratu da:

www.PCDOPIRACHE25.navarra.es

Aldatutako dokumentu bakarra webgune honetan argitaratu da:

www.dudopirache25.navarra.es

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Bodegas Irache SLri eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Kalitate Berezituaren eta Nekazaritza Ekologikoaren Zuzendariordetza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko irailaren 17an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2512273