197. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

7D/2025 EBAZPENA, irailaren 16koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Unión Sindical de CC.OO. de Navarra (CC.OO) izeneko sindikatuaren estatutuen aldaketa gordailutu dela iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31000103; lehengo gordailu zenbakia: 31/33).

Onartu egin da aipatu sindikatuaren estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatu Askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera Miren Nekane Guindano Planillo andreak egin zuen, 31/2025/000127 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Eskaera horretan jakinarazten da Unión Sindical de CC.OO. de Navarra sindikatuaren Batzorde Betearazleak 2025eko abuztuaren 27an egindako bilkuran erabaki zuela erakundearen estatutuak aldatzea, XIII. Biltzar Konfederalean onetsitako konfederazio estatutuetara egokitzeko.

2025eko abuztuaren 28ko ziurtagiria David Marcalain Pérez jaunak sinatuta dago, Unión Sindical de Comisiones de Obreras de Navarra sindikatuko akten idazkari gisa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jakitera ematea ere, aldaketaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2025eko irailaren 16an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2512260