197. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

416/2025 EBAZPENA, irailaren 18koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruak emana, zeinaren bidez onesten baita Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko arloko fakultatibo espezialisten 3 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 420/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko arloko fakultatibo espezialisten 3 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Deialdi hori 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ekoan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruaren 63/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da aipatu deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: María Ángeles Nuin Villanueva.

Ordezkoa: Guillermo Ezpeleta Lobato.

Epaimahaikidea: Margarita Echauri Ozcoidi.

Ordezkoa: Concepción Moreno Iribas.

Epaimahaikidea: Judith Chamorro Camazón.

Ordezkoa: Marcela Guevara Eslava.

Epaimahaikidea: Ainara Elarre Belzunegui.

Ordezkoa: Iker Iriarte Ariztimuño.

Epaimahaikide-idazkaria: Miguel Asurmendi Salvide.

Ordezkoa: Daniel Zoco Lampreave.

2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko arloko fakultatibo espezialisten 3 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

–Txanda irekia:

Onartuak:

BAIGORRIA, FERNANDO NICOLAS

DIAZ GONZALEZ, JORGE ALBERTO

ERRO ITURRI, BEATRIZ

ESTEVEZ CORO, INGRID

GABARI MACHIN, MARIA MERCEDES

GASQUE SATRUSTEGUI, ALBA

LOPEZ-MENDOZA GARCES, HECTOR

MALDONADO CARCELES, ANA BELEN

MARQUINEZ NORIEGA, SARA

MORALES LORO, IRENE

NEGRETE PEREZ, IDOIA

RECALDE ARRECHEA, LUIS FERNANDO

REQUENA PARRA, MANUEL

SAYÓN OREA, MARÍA DEL CARMEN

VALLE CRISTIA, MONICA MARIA

Baztertuak: inor ez.

–Igoera txanda:

Onartuak:

BARRIUSO LAPRESA, LAURA MARIA

Baztertuak: inor ez.

–Desgaitasuna dutenentzako txanda:

Ez dago izangairik txanda honetan.

–Aldi baterako barne igoerako txanda, Osasunbidea:

Inor ez.

–Aldi baterako barne igoerako txanda, NOPLOI:

Inor ez.

2. Adieraztea oposizioaldiaren bi probak 2026ko martxoaren 7an eginen direla, larunbatarekin, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian.

Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.

Oposiziotik baztertuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.

Oposizioaldiko probak egiteko eguna baino lehen eta behar besteko denborarekin, kalifikazio epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan, argitara emanen du probak zein gelatan eginen diren eta zein ordutan hasiko diren izangaiei deitzen.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta interesdunei jakinaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko irailaren 18an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko burua, Miguel Asurmendi Salvide.

Iragarkiaren kodea: F2512347