1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2032/2025 EBAZPENA, irailaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".
2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2025eko irailaren 23an hartutako erabaki hau argitaratzeko: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".
"NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA
1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak plantilla organikoa onetsi egin behar dela ezartzen du. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileei aplikatu beharrekoa Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, zein diren lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta ezarritako ordainsari osagarriak erregelamenduaren arabera esleituak dauzkatenak ere.
Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez -zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen-, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2025eko ekainaren 20an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 123. zenbakian, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2025eko ekainaren 9an emandako 1131/2025 Ebazpenaren bidez.
Egiaztatu denez, zenbait aldaketa egin beharra dago plantilla organiko hori benetan dauden premietara egokitzeko.
Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2025eko irailaren 23an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian daude aldaketa horiek.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.
Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere erabakia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita."
Iruñean, 2025eko irailaren 23an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
ERANSKINA.–MEMORIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK
2025. urteko ekitaldia
A.–Lanpostuak sortzea eta amortizatzea.
A.1. Lanpostuak amortizatzea.
Lanpostu hauek amortizatu dira:
LANPOSTU ZK. | IZENA | KOKALEKUA |
826 | ZERBITZUETAKO OFIZIALA | KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGIA / |
911 | AHOLKULARIA | ERREKTORETZA / |
Justifikazioa:
Zerbitzuetako ofizialaren 826 zenbakiko lanpostua amortizatu da, liburutegietako teknikari laguntzailearen lanpostu bat sortzeko. Hala, zerbitzuetako ofizialen lanpostu generikoak liburutegietako teknikariaren lanpostu espezifiko bihurtzen jarraitzen da, esleitutako zereginak liburutegiko egungo beharretara egokitzeko.
Aholkulari izateko 911 zenbakiko lanpostua, aldi baterakoa, Gobernu Taldea aldatu ondoren sortu zen; izan ere, beharrezkotzat jo zen Kudeatzailetzaren berezko gaietan esperientzia duen figura bat izatea aldi baterako, zeinak behar den aholkularitza emanen baitu arlo horretako trantsizioa errazteko. Aldi baterako epe hori igarota, lanpostua amortizatu da.
A.2. Lanpostuak sortzea.
Honako lanpostu hau sortu da:
Kudeatzailetza / Liburutegi Zerbitzua /.
Liburutegietako teknikari laguntzailea:
- Lanpostuaren zk.: 917.
- Maila: C.
- Mailaren osagarria: %12.
- Lanpostuaren osagarria: %14,20.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Liburutegietako teknikari laguntzailearen lanpostu bat sortu da. Hala, zerbitzuetako ofizialen lanpostu generikoak liburutegietako teknikariaren lanpostu espezifiko bihurtzen jarraitzen da, esleitutako zereginak liburutegiko egungo beharretara egokitzeko. Liburutegiko mailegu mahaian egonen da lanpostua, eta zeregin hauek izanen ditu: informazio kontsultei erantzuna eman eta Open Space gunean ematen diren zerbitzuetan lagundu. Gainera, ikasleen aretoko eta gordailuko bildumak katalogatzen eta kudeatzen lagunduko du.
B.–Lanpostuak aldatzea.
B.1. Atxikipena aldatzea.
Lanpostu honen atxikipena aldatu da:
LANPOSTU ZK. | IZENA | LEHENAGOKO KOKALEKUA | ORAINGO KOKALEKUA |
365 | ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA | KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / | KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA /-/ IKERKETA INSTITUTUEI I+Getan LAGUNTZEKO UNITATEA |
558 | ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA /-/ - | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA / - |
Justifikazioa:
365 zenbakiko lanpostua, egiaz, Ikerketa Institutuei I+Getan Laguntzeko Unitateko zereginak egiten ari da, eta, beraz, haren atxikipena aldatu da.
558 zenbakiko lanpostua, Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikia, zerbitzu horren ataletako bati atxikirik geldituko da, egungo antolaketa-beharrei erantzuna emateko.
B.2. Hizkuntza-eskakizuna aldatzea.
Lanpostu honen hizkuntza-eskakizuna aldatu da:
LANPOSTU ZK. | IZENA | HASIERAKO ESKAKIZUNA | ORAINGO ESKAKIZUNA |
802 | ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA | -. | Euskara C1 |
Justifikazioa:
Euskarako eskakizuna esleitzen zaio, Laguntza Administratiborako Unitate bakoitzean gutxienez halako lanpostu bat egon dadin.
B.3. Arduraldiaren erregimena aldatzea.
Lanpostu honek erabateko arduraldiaren erregimena izanen du, eta, beraz, baita dagokion osagarria ere (%55):
LANPOSTU ZK. | IZENA | KOKALEKUA |
590 | ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA | KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / KOMUNIKAZIO ATALA |
Justifikazioa:
Lanpostu hori NUPeko protokolo lanez arduratzen da eta, zereginen izaera dela-eta, zeregin horiek maiz laneko orduetatik kanpo edo asteburuetan egiten ditu; horrek aparteko ordu ugari sortzen dizkio (163 ordu 2024an), eta konpentsazio disfuntzionala sortzen da.
B.4. Lanaldiaren erregimena aldatzea.
Lanpostu hauen lanaldia aldatu da:
LANPOSTU ZK. | IZENA | KOKALEKUA | LEHENGO LANALDIA | ORAINGO LANALDIA |
558 | ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA / - | LZ | G |
148 | BULEGOBURUA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA / - | G | LZ |
Justifikazioa:
Erabaki honen bidez, 558 zenbakiko lanpostua Irakasle eta Ikertzaileak Kudeatzeko Atalari atxiki zaio; beraz, atal horri atxikitako administrazioko kudeaketariek duten lanaldi bera esleituko zaio.
Nominen eta Gizarte Segurantzaren bulegoburu lanpostuaren lanaldia aldatzen da, zerbitzuko beste bulegoburuek duten lanaldi bera izan dezan; izan ere, gainerako bulegoburuen lanaldia aurreko erabaki baten bidez aldatu zen.
Iragarkiaren kodea: F2512560