195. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1023E/2025 EBAZPENA, irailaren 8koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazpen hau ematen baita 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen arrantzako urraketengatik atzemaniko arrantza-baliabideak eta -aparailuak suntsitzeko eta besterentzeko prozedura hasteko.

AURREKARIAK

Lehena.–Duela 15en bat urtetik Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak Milutzen (Milutze bidea 75-78 - Iruña) dituen instalazioetan gorde dira zenbait elementu, batez ere kanaberak, sare-saskiak, kaiolak eta arteak, Guardia Zibilak, Foruzaingoak, Ingurumen Zaingoak eta abarrek atzemanak.

Bigarrena.–2018an eta 2021ean bi uholde handi izan dira, eta eragina izan dute konfiskaturikoen biltegian/gordailuan, bai eta bertan gorderiko elementuen egoeran ere.

Hirugarrena.–Horregatik, lehenik eta behin, atzemaniko legez edukitzen ahal ez diren baliabideak eta aparailuak suntsitu nahi ditugu, haiek erabiltzea behin betiko eragozteko.

Laugarrena.–2023ko martxoaren 21ean, Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak, Ingurumena Zaintzeko Atalaren bitartez, kontsulta egin dio Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalari 2019ko urtarrilaren 1en aitzinetik atzemaniko aparailu eta baliabideekin nola jokatu jakiteko. Aparailu eta baliabide horiek Zaintzaren instalazioetan gorderik daude; haien zerrenda erantsi da.

Bosgarrena.–2023ko ekainaren 5ean, ofizioa igortzen zaio Ibai Ingurunearen Atalari, prozedura hasteko proposamen-txostena eskatzeko.

Seigarrena.–2023ko uztailaren 27an, Ibai Ingurunearen Atalak, Biodibertsitatearen Zerbitzuko buruaren oniritziarekin, 2019ko urtarrilaren 1aren aitzinetik atzemaniko arrantzan erabiltzeko baliabideak besterendu edo suntsitzearen aldeko txostena egin zuen.

Zazpigarrena.–2023ko uztailaren 28an, Hondakinen Atalari kontsulta egin zaio debekaturiko baliabideak suntsitzeko protokoloaren gainean.

Zortzigarrena.–2023ko abuztuaren 22an, Hondakinen Atalak lehengo aurrekarian aipaturiko kontsultari erantzun zion, eta adierazi zuen arrantza-aparailuak suntsitzeko kudeaketa "hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile baimendu batek" egin beharko lukeela, "eta ahal bada, birrintzeko, urratzeko, zatikatzeko errota eta antzekoa erabiliz, haien suntsiketa bermatzeko"; halaber, adierazi zuen "suntsiketa ikusi behar" zela, eta kudeatzaileak txatarra erabiltzen ohiturik egon beharko liratekeela.

Bederatzigarrena.–2025eko uztailaren 29an, txostena eskatu zaio Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalari 2023an hasitako espedientea bukatzeko nola jokatu jakiteko (hura aipatzen dute aurrekariek), izan ere, 2023an hasi bazen ere, ez da orain arte exekutatu. Espedientea berrikusirik, 2025eko uztailaren 29ko txosten juridikoa egin da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehena.–Lehenik, bereziki aipatu behar da arrantzaren arloko araudian izaniko eguneratzea, hain zuzen 21/2023 Foru Legearen, abenduaren 26koaren, Nafarroako Arrantzaren Kudeaketari buruzkoaren, bidez egina. Aurreko 17/2005 Foru Legeak, abenduaren 22koak, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzkoak, ehiza eta arrantza hartzen zituen barne, baina kontuan harturik bi jarduerak bereiz kudeatzea, ehiztarien eta arrantzaleen kolektiboaren profil espezifikoa, arau-aldaketen hobekuntza eta araudiaren sinplifikazioa, komenigarritzat jo zen bi jarduerok bi foru-legetan bereiztea.

Foru-legea indarrean jarri aitzinetik jada hasiriko prozedurei dagokienez, haren Lehen Xedapen Iragankorrak hauxe jasotzen du: "foru lege hau ez zaie aplikatuko bera indarrean jarri baino lehen hasitako prozedurei; hala bada, horiek aurreko araudiaren araberakoak izanen dira". Hortaz, eginiko kontsultari erantzun behar zaio aintzat harturik Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko17/2005 Foru Legea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 14ko 34E/2023 Foru Agindua, zeinaren bidez arrantza-debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten baita 2023ko denboraldirako. Araudi horiek zeuden indarrean konfiskaturiko objektuak suntsitzeko espedientea abiatzean eta, hain zuzen, haiei buruzkoa da kontsulta.

Bigarrena.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Egitura Organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak xedatzen du Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalak beteko dituela foru dekretuaren 71. artikuluan ezarritako eginkizunak.

255/2023 Foru Dekretuaren eskumenen barruan jasorik daude ingurumenaren babesari, kontserbazioari, kudeaketari eta informazioari buruzko gaiak (1. artikulua), hari dagozkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako eskudantziak, bai eta Idazkaritza Orokor Teknikoak arautzeko otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarririkoak ere. Haien artean dago aholkularitza juridikoa ematea, bai zuzendari nagusiei, bai Departamentuko zerbitzuko zuzendariei ere. Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak bere gain harturik arrantza-urraketengatik atzemandako aparailuen eta baliabideen gordailua (emaniko zerrendan), txosten juridiko hau egin behar da.

Hirugarrena.–Arrantza-urraketengatik atzemaniko aparailu eta baliabideekin zer egin behar den jakiteko, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak xedatzen du armak ez direnak salatuaren esku uzten ahalko direla edo Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egoitzetara eraman eta, berreskuratzen ez badira, besterendu edo suntsitu eginen direla (96.3 artikulua). Halaber Administrazioari haien gaineko ahalmenak ematen dizkio.

Ahalbidetzen du, nolanahi ere, atzemaniko baliabideak itzultzea, armak ez badira, baldin eta legez edukitzen ahal badira, atzematea ekarri duen zehapen prozeduraren absoluzio ebazpena ematen bada edo largesten bada, eta, arau-hauste arinagatiko prozedura izanik, espedientearen instruktoreak berariaz hala xedatzen badu (96.4 artikulua).

Aipagai den espedientea abiatzean indarrean dagoen araudiari dagokionez, debeku dira Ehizari eta Arrantzari buruzko Foru Legearen 77. artikuluan zerrendaturikoak baliabideak, lotura dutenak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 14ko 34E/2023 Foru Arauaren 9. artikuluarekin (34E/2023 Foru Araua, zeinaren bidez arrantza-debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten baita 2023ko denboraldirako). Nolanahi ere, haietatik lehenak "a contrario sensu" onartzen du debekua altxatzea baliabideak eduki eta erabiltzeko baimena izanez gero. Erregelamenduzko manuaren idazketatik ondorioztatzen da legezko baliabideak direla, alde batera utzirik non erabiltzen diren, "mota guztietako sareak, eta selektiboak ez diren gainerako aparailu guztiak", tresna "elektrokutatzaile edo motelarazleak, argi-iturri artifizialak, lehergailuak eta arrastoa utzi, pozoitu, moteldu, lasaitu, erakarri edo uxatzeko substantziak", "atzaparrak, burni-kakoak, hiruhortzak, karakoteak, karpinak, arpoiak, arrain-tranpak, baheak, pertolak, esparbelak, esku-sareak, tretzak, salabardoak, kordelak, egoneko amu-hariak eta gisako arrantza-tresnak", "beitak eta substantzia erakargarriak (ziprinidoen arrantza lehiaketetan eta horietarako entrenamenduetan izan ezik)", "arrantzarako erabiliriko suzko armak", "urpeko arrantzarako metodo eta tresnak", "atxamarta bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten aparailuak" –arrain artifiziala izan ezik, hori ziprinidoen eremuan erabil baitaiteke atxamarta batekin baino gehiagorekin–, "siluruaren arrantzarako klonk edo ur-kolpagailua" eta "bestelako arrantza-aparailuak eta -osagarriak espezie exotiko inbaditzaileen espezifikoak direnean", bai eta "ninfa edo eulia har edo puruarekin erabiltzea, edo buia edo buldo beruneztatuak edo zamatuak, hondoratzea dakarren edozein materialekin, jaurti eta hondoratu ondotik azalera itzultzea eragozten dela". Haiek izan ezik, gainerakoak besterentzen ahal dira.

Laugarrena.–Nafarroako ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legeak 14.1 artikuluko d) letran xedatzen du Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak (hemendik aitzina, NFK) ondasun eta eskubideak usukapio nahiz okupazio bidez eskuratzen ahal dituela, eta 26. artikuluan gehitzen du eskurapenak lotuko zaizkiola Nafarroako foru zuzenbide zibilari edo aplikatzekoak diren xedapenei.

Ondasun higigarrien usukapioari buruz, martxoaren 1eko 1/1973 Legeak, Nafarroako foru zuzenbide zibilaren konpilazioa onestekoak (hemendik aitzina, Foru Berria), xedatzen du jabetza hiru urtetarako eskuratzen dela, hartzaileak gauza jabe gisa badu, bidezko arrazoi eta fede onarekin. Txostenak aipatzen dituen arrantza-aparailuei dagokienez, NFKak ez dauzka jabe gisa, gordailuzain gisa baizik, eta ondorioz ezin dira usukapio bidez eskuratu.

Okupazioari buruz (gauzaren jabearen absentzian oinarrituriko jabetza titulua), Foru Berriak, 35. Legearen b) letran, xedatzen du "beste epe berezirik ezarri ez zaien akzio errealak preskribatzen dira bateraezin duten usukapioaren bidezko eskuratzearen ondorioz bakarrik". Izan ere, Nafarroako zuzenbidean, zuzenbide erkidean ez bezala, ez dago eperik errebindikazio-akzioa erabiltzeko, eta horrenbestez, gauza abandonatzeak ez du berez "res nullius" bihurtzen, eta era berean NFKa ere ezin da jabetu txostenak aipaturiko arrantza-aparailuez okupazio bidez.

Hona iritsita, aukera bakarra da atzemaniko aparailuak besterentzea edo suntsitzea, ez NFKaren berezko ondasunak direlako, baizik eta Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak ezarririko betebeharra delako.

Bosgarrena.–Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Legeak, arrantzaren arloko Departamentu eskuduneko kontseilariari ere agintzen dio (gaur egun Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua) urtero onets ditzan "aprobetxamendu-gai izan daitezkeen espezieak harrapatzeko debekuei buruzko xedapen orokorrak", eta haietan "berariaz aipatuko dira (...) eta aprobetxamendu-gai diren espezieak babesteko muga orokorrak, bai eta haien kontrolerako prebentzio neurriak ere" (70. artikulua).

Baimen hori erabiliz, urtero argitaratu dira behar diren foru aginduak. Espedientea hasten denean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 14ko 34E/2023 Foru Agindua dago indarrean, zeinaren bidez arrantza-debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten baita 2023ko denboraldirako, eta bertan zerrendatzen dira, aurreratu bezala, zer baliabide dauden debekaturik eta zein edukitzea ez den zilegi, baina ez da deus adierazten aparailuen eta baliabideen atzemateari dagokionez, ezta haiek besterentzeko edo suntsitzeko prozedurari dagokionez ere.

Nafarroako ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legeak prozedura finkatzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ondarezko ondasunak eta eskubideak kostu bidez besterentzeko (35., 38. eta 39. artikuluak). Azken artikuluak adierazten du, lehenik, prozedura horri aplikagarri zaizkiola Foru Lege beraren 38. artikuluan ezarririko arauak, "haien izaerarekin bateraezinak ez badira". Bigarrenik, ahalbidetzen du "zuzeneko besterentzea ondasunen unitate balioa 15.000 eurotik beherakoa bada, ondasun zaharkituak, galkorrak edo erabilerak hondatuak direnean eta foru lege honen 37.3 artikuluan aurreikusitako kasuetako bat suertatzen bada", baina kasu horietan "espedientean frogatu beharko da gutxienez hiru eskaintza kontsultatu direla, hala egin daitekeenean". 37.3 artikuluak, berriz, zenbait kasu zerrendatzen ditu, zeinetan NFKak "zuzeneko besterentzea" ere erabakitzen ahal baitu, eta haien artean hauxe nabarmentzen da: "eskuratzailea irabazi asmorik gabeko entitate bat denean edo legezko aitorpena duen eliza, konfesio edo komunitate erlijioso bat, eta ondasuna edo eskubidea interes orokorreko helburuetarako erabili behar bada".

Nahiz eta prozedura hori NFKaren ondarezko ondasun higigarriak besterentzeko ematen den, analogiaz aplikagarritzat jotzen da 2018. urtearen aitzinetik arrantzako arau-hausteengatik atzemaniko aparailuak eta baliabideak besterentzeko, betiere jabeek erreskatatu ez badituzte, haiek kostu bidez besterentzea aukeratuz gero.

Nolanahi ere, 14/2007 Foru Legearen 46. artikuluak ondarezko ondasun higigarrien jabetza lagatzea ahalbidetzen du, eta aitzineko artikuluetan xedaturikoa aplikatu behar da, "salbu eta ondasun edo eskubide horien izaerarekin bateraezina den guztian".

Kostu bidezko besterentzeetarako prozeduraren kasuan bezala, analogiaz aplikagarritzat joko dira, orobat, doako besterentzeetarako prozedurarako, 14/2007 Foru Legearen prozedurazko xedapenak.

Txosten honen aztertutako ondasunetatik besterendu nahi direnak (alde batera utzita, horrenbestez, suntsitu beharrekoak), ondasun higigarri erabiliak dira, eta batzuek konpondu beharra dute, balorazio ekonomikoa ezinezkoa izanik; hori horrela, egokia da haiek doan eta zuzenean besterentzea gutxienez irabazi-asmorik gabeko hiru erakunde edo legezko aitorpena duen eliza, konfesio edo komunitateren alde, betiere besterenduriko ondasunak "interes orokorreko helburuetarako" erabili behar badira.

Seigarrena.–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1 artikuluak zerrendatzen ditu interesdunek zer eskubide dituzten administrazio-prozedura batean, eta haien artean nabarmentzen ditu, besteak beste, prozeduraren izapidetze-egoera ezagutzeko eta alegazioak formulatzeko nahiz defentsa-bitartekoak erabiltzeko eskubideak.

Legeak prozedurako interesduntzat hartzen ditu "hartan hartuko den erabakiak uki ditzakeen eskubideak dituztenak" eta "ebazpenak uki ditzakeen interes legitimo indibidual nahiz kolektiboak dituztenak, behin betiko ebazpena eman baino lehen aurkezten badira prozeduran". Kasu honetan, pertsona interesduntzat hartzen dira bai besterendu beharreko atzemaniko baliabideen eta aparailuen jabeak, bai haiek eskuratzen ahal dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

Azkenik, interesdunek eskubideak prozeduran erabil ditzaten, ezinbestekoa izapideak jakinaraztea, eta jakinarazpena argitaratuz egin behar da, zeinak ondorioak izanen baititu egintzaren hartzaileak "hainbat pertsonari zuzendutakoa" denean, kasu honetan bezala.

Aitzinekotik ondorioztatzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean besterentzea erabakitzen duen ebazpena argitaratu behar dela, eta alegazioak aurkezteko aukera eman behar zaie interesdunei.

Zazpigarrena.–Legez ezin edukitzen ahal diren atzemaniko baliabideak dira, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 77. artikuluak "debekaturiko baliabidetzat" dituenak. Horiek lotura dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 14ko 34E/2023 Foru Aginduaren 9. artikuluarekin (34E/2023 Foru Agindua, zeinaren bidez arrantza-debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten baita 2023ko denboraldirako). Horiei dagokienez, Hondakinen Atalak gomendaturikoari jarraikiz jokatu beharko da. Alegia:

"Hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile baimendu batek" suntsitu beharko ditu, "eta ahal bada, birrintzeko, urratzeko, zatikatzeko errota eta antzekoa erabiliz, haien suntsiketa bermatzeko"; halaber, txatarra erabiltzen ohitua egon beharko du, eta Departamentuko langileek ikusi beharko dute haien suntsiketa.

Zortzigarrena.–Txosten juridikoa ekarri duen kontsultaren zerbitzu eskatzailea eskuduna da bere esku gordailuzain gisa dituen atzemaniko baliabideak eta aparailuak besterentzeko edo suntsitzeko prozedura izapidetu eta ebazteko. Nolanahi ere, Ibai Ingurunearen Atalari zaintzeko zerbitzua ematen dionez, jarraitu beharreko prozedurari buruzko nahitaezko txostena egin behar du atal horrek.

Hori horrela, Ibai Ingurunearen Atalak, Biodibertsitatearen Zerbitzuko buruaren oniritziarekin, 2019ko urtarrilaren 1aren aitzinetik atzemaniko arrantzan erabiltzeko baliabideak besterendu edo suntsitzearen aldeko txostena egin zuen.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen hau ematea, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen arrantzako urraketengatik atzemaniko arrantza-baliabideak eta -aparailuak suntsitzeko eta besterentzeko prozedurari.

2. Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldearen esku dauden arrantza-baliabide eta -aparailu guztiak suntsitzeko agintzea, baldin eta 2019ko urtarrilaren 1en aitzinetik atzeman badira eta legez ezin edukitzen ahal badira debekaturiko baliabideak direlako, eta hartarako, Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeak hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile baimendura eramanen ditu.

Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko bi kidek ikusiko dute baliabideak eta aparailuak bidaltzeko eta suntsitzeko prozesu osoa, eta eginiko lanarekiko adostasun-akta sinatuko dute. Alegazioak aurkezteko emaniko epea igaro ondotik hasiko da prozesua, baldin eta interesdunek, atxikiriko eranskinaren arabera, alegaziorik aurkeztu ezean, edo, halakorik aurkeztu badute, aurkezturiko guztiak ebatzi ondotik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta 30 eguneko epea emanen da argitaratzen denez geroztik, interesdunek egoki iritzitako alegazioak eta agiriak aurkez ditzaten.

Alegaziorik aurkeztu ezean, ebazpena ebazpen-proposamentzat hartuko da.

4. Prozeduraren instrukzio arduradun izendatzea Xabier Gomez Otano jauna, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntzarako Bulegoko burua. Izendapena errekusatzen ahalko da Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan xedaturikoarekin bat etorriz.

5. Ebazpen hau helaraztea Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko Hondakinen Atalari eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitatearen Zerbitzuko Ibai Ingurunearen Atalari eta prozeduraren instruktoreari, ondorio egokiak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko irailaren 8an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–INTERESDUNEN ZERRENDA

IDENTIFIKADOREA

IZENA

****3570*

PATRICIA MIRENA LOPEZ SERNA

***2173**

JESUS BERRIO JIMENEZ

***4782**

JAVIER JIMENEZ GRAMAJE

***8393**

AGUSTIN SANCHEZ SANTAMARIA

***4074**

MIGUEL ANGEL RECALDE SALVADOR

***1611**

PABLO ALEGRIA ALVAREZ

***5123**

JESUS ALEGRIA TELLECHEA

****6825*

PAVEL GEORGIEV SHAPOV

****5234*

PAUL MARC

****2994*

SAYFEDINOV TEFIKOV

***0195

POP LEONTIN MIHAI

****3565*

VALENTIN PETRA VOICA

***0064**

JON ITURI RUIZ DE SAMANIEGO

***1828**

ANGEL VITELIO SANCHEZ RAMOS

***1477

GHEORGE MURESAN

***0819******

NICOLE CRISTEA BECHE

****1029*

NAUDEN IVANOV NAYDENOV

****7285*

EMIL EVLOGIEV DANCHEV

***2012**

ALVARO EZQUIROZ IDIAZABAL

***8472**

JOSE FELIX LASHERAS LOPEZ

****6203*

JASMAN C GUZMAN QUISBERT

****2838*

MARIAN NECULA

****0440*

LUIS CARLOS PEREIRA DOS SANTOS

***5994**

AITOR DAMBORENA ALZUGUREN

****4348*

JANNICK ALAIN DE OLIVEIRA

****0930*

VICTOR GOCI

****0737*

NINEL MIHAI

****8813*

SIARA MARIUS CRISTIAN

***3621**

SANTIAGO ESPARZA LAMAS

***6985**

JESUS JIMENEZ MARTINEZ

****1103*

DANUT COMAN

****9825*

CONEL IONESCU

****2357*

MITKO IVANOV IVANOV

****2513*

EDUARDO JORGE AUGUSTO LAMAS

****7029*

JOAQUIM CARLOS RODRIGUES RIBEIRO

***4834**

JUAN MARTINEZ IBARRA

***3643*****

GEORGES EMILE OSCAR

***0419******

GHEORGHE VETU-MANAN NICOLAE

****1672*

IVAYCO DIKOV IVANOV

****8472*

PETAR RUSINOV KOSTAV

***8910**

DANIEL JESUS ORTIZ

***3125**

CESAR AGUILES HERRERO ROMERO

***5007**

IÑAKI CIZAURRE ASURMENDI

***369

PELEOLOGU PETRE

****5785*

MANUEL ANTONIO JUCA CAGUANA

****8531*

TIU FECHIEV MILADEN SABINDU

****3947*

YUSEIN IBRAIMOV KISKINEV

****5132*

SIMON FLORIN TRIF

****5916*

TEUDOR ALIN CUSAR

****8408*

FLORIN MIRLEA PIV

***4318**

FELIPE LOPEZ AVALOS

****6974*

ANDREI RUSSCHII

****8282*

TUDOR SIRBUI

****7117*

NICOLAE DANIEL GIRDEA

****3294*

IOAN LIVIU PRICAJAN

***0022**

RITA AGUERRI PEREZ

***6930**

RAUL HERNANDEZ MORENO

***0211**

JOSE MARIA MUÑOZ SANCHEZ

****6166*

FRANCISCO GRAILLE MARTINEZ

***9991**

IÑIGO GOÑI ARCE

****1375*

GRIGORE BASARMAN

***1886**

ROBERTO SEOANE FERNANDEZ

***4039**

JAVIER BARBERENA DASPA

****4500*

JOSE LUIS MARQUEZ JIMENEZ

***5781**

JESUS SANCHEZ RUBIO

***0515**

ALFREDO GOÑI IRISARRI

***9632**

ALFONSO CANO TORRES

***9038**

FELIX JUAN MARIN PERAL

***4824**

ROBERTO BERMEJO SANZ

***4626**

JUAN ANTONIO PEREZ TEMPRANO

***4022**

JULEN TABERNA IRIBARREN

***7254**

CELESTINO RAMS RETUERTO

***5584**

AITOR ALFARO ULLATE

****9290*

WILIAM AGUILAR CARDENAS

****8747*

VASILE TRONCEA

***2954**

JESUS ANGEL ANDRES PEREZ

****0082*

HENRYK LIPIAN

****1687*

NELU CIRPACI

****7360*

BORIS KRASIMIROV BORISOV

***3945**

ALFONSO CARLOS IBARRA JACA

****7397*

JAIME CASTRO SANCHEZ

****1025*

DIEGO FERNANDO CABAL URREA

****6885*

KOSTADIN YORDANOV YANCHEV

***8332*****

BONNAUD PHILIPPE ANDRE GEORGES

***8443**

AITOR DE LA FUENTE RODRIGUEZ

IDENTIFIKATU GABE

IDENTIFIKATU GABE

***2422**

JOAQUIN IGNACIO BARRERA TOMAS

***9350**

LUIS ALBERTO GARCIA SESMA

***9350**

LUIS ALBERTO GARCIA SESMA

***4928**

ALFONSO MARIA MENDIBERRI ORQUIN

****8960*

MARIUSZ BOGDAN JASKOLSKI

***2440**

MIGUEL ANGEL CORREA ACOSTA

***1425**

MIGUEL MORENO FERNANDEZ

***6886**

PEDRO JOSE MARTINEZ MARZO

***1345**

DANIEL REMON HERNANDEZ

***4342**

ANGEL M.ª JURIO MACAYA

***0802**

JOSE MARIA CIA MENDIVE

***6173**

GORKA RUIZ DE LARRAMENDI ARANGOA

****1952*

ALEXANDRU MUGUREL DUMITRANA

***4862**

JOSE GONZALEZ GIL

***5929**

LUIS JIMENEZ JIMENEZ

***4346**

LUIS JIMENEZ JIMENEZ

***4205**

DAVID UGAL JIMENEZ

***4774**

ALFREDO MARTINEZ PEREZ

***9853**

SATURNINO SANTESTEBAN MENDICOA

***3047**

JULIO ARANDA HIDALGO

***3903**

MODESTO ANGULO CRESPO

*******6018

VALENTIN DRUGA

***7197**

JOSE MARIA ARIVE PEREZ

****8868*

ALEGSI NECULAI

****1553*

VICTOR AMONHNOAI

****8914*

ALIN MIHAI ACIUBOTARITEI

***6436**

UNAI SANTESTEBAN LOBEIRAS

***2330**

IKER BARBER AZKARATE

***7257**

JAVIER CHIVITE MONTES

****8830*

VLADISLAV POPOV

****7507*

ALEXANDRU POPOV

****0550*

IGOR POPOV

****1053*

ANGHEL MARIAN

****0234*

PETRICA LUNGU

****7458*

PETRICA IONUT GRESIAN

***5311**

ARITZ JIMENEZ GOMEZ

****7458*

PETRICA IONUT GRESIAN

***4904**

ENRIQUE GARCIA PABOLLETA

***0211**

SUSANA JIMENEZ HERNANDEZ

***4441**

OSCAR MATEOS MARTIN

****0150*

HUBERT WOJCIK

****4424*

CRISTIAN DANILA

****3221*

CONSTANTIN MARIUS DIMONU

****8736*

DIMONU IONUT DAWIEL

****2152*

IONUT SIRMA

***8724**

MARIO VILLA HIJOSA

***7215**

SEBASTIAN MONTIEL LOPEZ

***6147**

AITOR LES SANZ

***5663**

DAVID LAINEZ GRAVALOS

****9996*

ORATAHI PHONCHIANGSA

****2663*

FILOTE SEFTIUC

***2128**

EDUARDO ANDRES SALMONETE URTASUN

***7197**

JESUS ANGEL SOLA REMON

***3463**

PEDRO JOSE ZABALZA ECHEGOYEN

***6383**

MANUEL TOJEIRO GONZALEZ

****8522*

ALIN VASILE STANCU

***2179**

JOSE VICENTE ARRIAZU VILLFRANCA

****7147*

NICOLAE RIGNOVEANN

***4567**

FREDERIC LESSINGER

***4358**

JESUS JIMENEZ JIMENEZ

***8164**

ANTONIO GARCIA GARCIA

****2491*

SAPASU GABRIEL

****5297*

ADRIAN GRAD IOAN

***8117**

IKER ESPARZA TAPIA

***1623**

JULEN LANGARITA GARRIZ

****9141*

IULIAN DARDAC

****2450*

GHEORGHE GABRIEL CALCEA

****6187*

VIRGIL IONESCU

****3111*

NISTOR ION TUDOR

***6749**

VALENTIN GARCIA ARRONTES

****8957*

ION MARIAN BABOLEA

****0978*

CONSTANTIN BABOLEA

***5008**

ASIER JAVIER PASCUAL LAPUERTA

***4862**

JAVIER HUGUET LUMBRERAS

***2066**

IOSU GIL ARISTREGUI

***1569**

JAVIER NAPAL FRAILE

***6888**

FRANCISCO VALDES ROSILLO

***0792**

JOSE ANTONIO MUÑOZ BERRIO

***3202**

ARITZ AGESTA SALDIAS

***0083**

HUGO MARTIN TUÑON

****6565

MONASTYVSKYY VOLOOLYMYN

***8255**

IBAI GARCIA LOPEZ

****0123

ARTUR JAN BELCZAK

****8181*

SILVIO IONUT DAIANU

****8395*

VALENTIN VICENTIU MARACOUSCHI

****0575*

VINTILA BODGAN

****6991*

ION STEFAN IFTIMOV

****9807*

ANA VINTILA

****6021*

ANGELOV KONDUZOW ANTON

Iragarkiaren kodea: F2511789