6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
NAFARROAKO UBIDEKO XXVI EGA 9 SEKTOREKO "EL MONTE DE AZAGRA" UREZTATZAILEEN ELKARTEA
Ohiko batzar nagusia
Elkarteko kide guztiei dei egiten zaie ohiko batzar orokorrera. Urriaren 27an eginen da (astelehena), ureztatzaileen elkarteko batzar aretoan (Señorío de Albarracín kalea 26), 18:00etan, lehenbiziko deialdian, eta, gehiengorik izan ezean, 18:30ean, bigarren deialdian, bertaratzen diren kideekin, edozein izanik ere bertaratutakoen kopurua. Hartzen diren erabakiak baliozkoak izanen dira, honako gai-zerrendaren arabera:
Gai-zerrenda:
1. Aurreko batzarraren akta irakurri eta, hala badagokio, onestea.
2. 2024ko ekitaldiko urteko kontuak aztertzea eta irakurtzea eta, hala badagokio, onestea.
3. 2025eko ekitaldirako aurrekontua proposatzea eta onestea.
4. Elkarteko eta gobernu-batzordeko buruordea hautatzea.
5. Bertaratutakoen artean hiru kide izendatzea, akta sina dezaten bertaratutako guztien ordezkari gisa.
6. Galde-eskeak.
Aditzera ematen da, "Monte de Azagra" Ureztatzaileen Elkarteko kideek horren berri izan dezaten.
Deialdi honetan adierazitako gaiak baino ez dira aztertuko.
Azagran, 2025eko irailaren 22an.–Lehendakaria, Juan Carlos Berrio Fernández de Manzanos.
Iragarkiaren kodea: P2512656