195. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEDER ELKARTEA

Laguntzen 2025erako deialdia, sustatzaile publiko eta pribatuentzat, betearaz daitezen partaidetzazko toki garapenaren estrategiak. LEADER-Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa, Nafarroan, 2023-2027

Oinarri arautzaileak.

Interesdunen eskura daude Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka honetan: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2025/183/8.

Eskaerak aurkezteko tokia eta modua.

Pertsona, enpresa edo entitate interesdunak harremanetan jar daitezke TEDER elkartearekin, eta hari zuzendu eskaera. Elkarteak izanen du eskaera izapidetzeko eta erregistratzeko ardura, SGA-NA aplikazio informatikoaren bidez (laguntza hauek kudeatzeko prestatu da).

Eskaerak eta harekin batera doazen agiriak horretarako ezarritako programaren bidez (SGA-NA) aurkeztu behar dira nahitaez. Tokiko ekintza taldeko teknikarien bidez sartzen da bertara. Behin programaren bitartez izapidetu ondoren, eskaerak Administrazioan aurkeztutzat joko dira, sarrera-idazpenetan datu hauek jasota daudenean: sarrera-erregistroko zenbakia eta aurkezpenaren data eta ordua. SGA-NA aplikazio informatikoak zenbaki korrelatibo bat emanen dio laguntzen espedienteari, eta sortuko du laguntza eskatzeko inprimaki ofiziala. Eskatzaileak sinatu beharko du, edo, behar denean, legezko ordezkariak.

Ez dira aurkeztutzat joko aplikazioko eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta telematikoki eta aplikazio hori erabiliz aurkezten ez direnak ere. Hori hala xedatzen du urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.8 eta 66.6 artikuluetan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

Aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioa hemen kontsultatzen ahal da: https://drive.google.com/file/d/1vgfI0dYfz3mhY1pI5YrcMj4lUqDWKLpB/view?usp=sharing.

Beharrezko dokumentazioa zein den jakiteko, eta jakiteko zein diren eskaerak aurkezteko prozeduraren eskuliburuko formularioak, jo daiteke elkartearen web-orrira (https://www.desarrollotierraestella.com/convocatoria-2025/) edo bulego hauetara:

–Lizarra.

Zalatambor kalea 10, 31200 Lizarra. Telefonoa: 948556537. Helbide elektronikoa: teder@teder.org. Jendearentzako ordutegia: 08:00etatik 15:00etara.

–Zudairi.

San Anton kalea 30, 31272 Zudairi (Ameskoabarrena). Telefonoa: 637066310. Helbide elektronikoa: amescoa@teder.org. Jendearentzako ordutegia: 08:00etatik 15:00etara.

Mugaturik dago entitate edo pertsona eskatzaile bakoitzak aurkez dezakeen espediente kopurua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarri arautzaileen 9.1 oinarriaren arabera (oinarri arautzaileak argitaratu ziren 2025eko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 15ean). Entitate, enpresa edo pertsona eskatzaile bakoitzak, gehienez ere, bi proiektu aurkezten ahalko ditu, baina horietako batek lankidetza araubidekoa izan behar du. Entitate, enpresa edo pertsona berak zenbait eskaera aurkeztuz gero, aurkeztu dituen lehenbiziko bi eskaerak baizik ez dira erregistratutzat eta ebaluatutzat joko. Gainerako eskaerak automatikoki ezetsiko dira.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2025eko abenduaren 18an.

Beranduenez, 2025eko abenduaren 15eko 24:00ak arte jaso eta zigilatuko dira laguntzaren eskaera formalizatzeko agiriak, taldearen bulegoan edo horretarako gaitutako izapidearen bidez, TEDERen egoitza elektronikoan: https://teder.sedipualba.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=10379.

Finantza-zuzkidura.

TEDER elkarteko aurrekontuetan gaitzen diren partiden kargura izanen da kreditu erabilgarria; zenbateko hauek izanen dira:

EKITALDIA

LERROAREN KODEA

AZPINEURRIAREN IZENA / PROIEKTUAREN IZENA

GUZTIRA

(euroak)

LANDA
GARAPENERAKO EUROPAKO
NEKAZARITZA
FUNTSAREN
(FEADER)
EKARPENA: %45

(euroak)

NAFARROAKO GOBERNUAREN EKARPENA: %55

(euroak)

2027

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia gauzatzea - proiektu produktiboak

400.000,00

180.000,00

220.000,00

2027

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia gauzatzea - proiektu ez-produktiboak

400.000,00

180.000,00

220.000,00

2027

7119.02.02

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia gauzatzea - berezko proiektuak

113.033,93

50.865,27

62.168,66

2027

7119,02

GUZTIRA

913.033,93

410.865,27

502.168,66

Proiektu produktiboen lerrorako ezarritako hasierako zuzkidura da, gutxienez, 7119.02.01 lerrorako esleitutako guztizko zuzkiduraren %50. Baldin ez bada ematen lerro horretarako esleitutako zuzkidura guztia, eman gabekoa erabil daiteke proiektu ez-produktiboen lerroan zuzkidurarik gabe gelditu diren proiektu onartuetarako, eta alderantziz.

7119.02.01 azpineurrirako baimendutako guztizko kreditua 913.033,93 euroraino handitzen ahalko da, baldin eta aldez aurretik "Estellerria lehiakorra" berezko proiektuari uko egiten bazaio edo hura ezesten bada, eta nahikoa diru badago aurrekontuan; hori guztia, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 31.3 artikuluan ezarritako baldintzekin.

Onartutako laguntzen zenbatekoaren finantzaketa hau izanen da: %45, FEADERen ekarpena, eta %55, Nafarroako Gobernuaren ekarpena.

Jardun eremua.

TEDER elkarteari esleitutako udalerrietako pertsona fisikoak, enpresak nahiz entitateak. Hain zuzen ere, udalerri horiek elkarteari atxiki zitzaizkion abuztuaren 26ko 201E/2022 eta martxoaren 29ko 59E/2023 ebazpenetan. Ebazpen horien bidez onetsi ziren partaidetzazko toki garapenaren estrategiak, eta eman zen Nafarroako tokiko ekintza taldearen izaera.

1. eranskinean kontsulta daiteke zer udalerri dauden erakundearen eremu geografikoan.

Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak.

Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak, baita haien laguntza mugak, inbertsio mugak, eta diruz lagungarriak diren proiektuen baldintzak ere, jarraikiz TEDER elkarterako onetsitako tokiko garapen estrategiei, 2. eranskinean kontsultatzen ahal dira.

Proiektuak gauzatzeko epea.

Aldeko ebazpena jasotzen duten eskaeretako proiektuak egin beharko dira, gehienez ere, 2027ko apirilaren 30erako.

Proiektuak gauzatzeko epea zehaztuko da dirulaguntza emateko ebazpenean, aurkeztutako eta onetsitako proiektuaren arabera. Epe hori 2027ko apirilera arte luzatzen ahalko da. Dena den, beste luzapen batzuk ere ezartzen ahalko dira, arrazoi justifikatuak direla eta, baina ezin izanen dira gainditu oinarri arautzaileetan ezarritako mugak.

Eragiketak hautatzeko irizpideak.

Laguntzak norgehiagoka bidez emanen dira. Honela eginen da: aurkeztutako proiektuak teknikoki alderatuko dira, horien arteko lehentasuna ezartzeko, aintzat hartuz deialdi honetan ezarri diren baloratzeko eta lehenesteko irizpideak.

Lankidetza kasuetan, hau da, baldin eta proiektuan bi entitatek edo gehiagok parte hartzen badute, espediente bana izapidetuko da entitate bakoitzeko. Orobat, hautatzeko irizpide hauek aplikatuko dira: A eta B gaietako irizpideetan, parte hartzen duen udalerri bakoitzeko biztanleriaren batezbesteko haztatua, eta, C eta D gaietako irizpideetan, berriz, proiektuaren ezaugarri bereizgarriak.

Kontsultatu 3. eranskinean erakundeak zer irizpide erabiliko dituen eragiketak hautatzeko.

Eranskinak hemen kontsultzen ahal dira:

https://drive.google.com/file/d/1Vf7W3BNFR6j5TkSsp_KijWAssTrxtXnF/view?usp=sharing

Lizarran, 2025eko irailaren 15ean.–TEDER elkarteko lehendakaria Carmen Puerta Extremera.

Iragarkiaren kodea: L2512227