195. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 46. poligonoko garajean aparkatutako ibilgailuaren kalteei buruzkoa. 140/2025 prozedura laburtua

Honen bidez, aditzera ematen da Alfonso Martinez Ezquietak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela, Raquel Ripa Ericeren izenean eta hura ordezkatuz, Atarrabiako Udalaren administrazio-isiltasunaren aurka, aurkeztutako ondare erreklamazioa dela eta. Erreklamazio hori 2024ko azaroaren 6an aurkeztu zen, 46. poligonoko garajean aparkatutako haren ibilgailuaren kalteengatik.

Interesdun guztiak epatzen dira, 140-2025 prozedura laburtuan demandatu gisa ager daitezen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita; bat etorriz, ezarrita dagoenarekin Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakietan.

Atarrabian, 2025eko irailaren 12an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2512138