2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDIAIN
UO-10 jarduketa-unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua
Urdiaingo Udalak, 2025eko ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran hartu erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Urdiaingo UO-10 jarduketa-unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua (3. poligonoko 1154., 1155., 1156. eta 1157. lurzatiak). Goikoetxe Egintza SLk eta Juan José Irigoyen Goicoecheak sustatu dute.
Iragarkia 2025eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31n, eta jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, Alkatetzaren 2025eko irailaren 8ko 9. Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen Urdiaingo UO-10 jarduketa-unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua.
Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 74. eta 134. artikuluei jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).
Urdiainen, 2025eko irailaren 10ean.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.
Birpartzelazio-proiektua (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2511953