2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
2026rako zerga-tasak
Untzueko Udalak, 2025eko irailaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Lehenbizikoa.–Onestea 2026rako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:
–Lurraren kontribuzioa: %0,40.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean xedatutakoa.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):
- Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoak izanen dira.
- Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %8ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.
Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.
Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://unzue.sedelectronica.es), herritar orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.
Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, interesdunek ondotik zehazten diren errekurtso hauek aurkezten ahalko dituzte, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Untzuen, 2025eko irailaren 11n.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2512081