1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
4405E/2025 EBAZPENA, irailaren 22koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita gasturako bigarren baimena, 300.000 eurokoa, langabeak kontratatzeko konpromisoa atxikia duten prestakuntza ekintzak 2025ean egiteko deialdia finantzatzeko.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 23ko 5757E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi ziren 2025erako dirulaguntza deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak, langabeak kontratatzeko konpromisoa atxikia duten prestakuntza ekintzak egiteko.
Deialdiari buruzko aipatu ebazpen horren 3. puntuan adierazten da 1.500.000 euroko gehieneko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko dela.
Langabeak kontratatzeko konpromisoa atxikia duten prestakuntza ekintzetarako eskaera gero eta gehiago dagoenez, hasieran esleitutako zenbatekoa agortzen ari da. Gainera, NL-NEZ egiten ari den prospekzio-lanei esker, dauzkagun zerbitzuen berri emanez, zenbait enpresak interesa erakutsi dute langabeak kontratatzeko konpromisoa atxikia duen prestakuntzarako dirulaguntza erabiltzeko eta langabeak trebatu eta kontratatzeko eta beren taldeetan sartzeko.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Azaldutako guztiagatik, bigarren baimena ematea proposatzen da, 300.000 euroko gasturako, 2025eko gastu aurrekontuko "Enplegu-konpromisoa atxikia duten prestakuntza-ekintzetarako laguntzak eta askotariko kolektiboentzat. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950002-96200-4709-242104 [PEP: E-24-000673-01] partidaren kargura.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Erreserbatzea eta baimentzea 300.000 euroko gastua, 2025eko gastu aurrekontuko "Enplegu-konpromisoa atxikia duten prestakuntza-ekintzetarako laguntzak eta askotariko kolektiboentzat. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950002-96200-4709-242104 [PEP: E-24-000673-01] partidaren kargura.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2025eko irailaren 22an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2512434