2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
Udal ordenantza, honako honi buruz: Sunbillako hiri-lurzoruko etxeko kortak eta lurzoru urbanizaezineko lurzati mugakideak, 50 metroko zerrendan. Hasierako onespena
Sunbillako Udalak, 2025eko abuztuaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako hau: Udal ordenantza, hizpide dituena Sunbillako hiri-lurzoruko etxeko kortak eta lurzoru urbanizaezineko lurzati mugakideak, 50 metroko zerrendan.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Sunbillan, 2025ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L2512101