195. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

Ordenantza honen erabateko deuseztasuna deklaratzea: Ordenantza, arautzen dituena instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak

Oizko Udalak, 2025eko irailaren 11ko ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, hitzez hitz honela dioena:

"Udalak, 2025eko martxoaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea ofiziozko berrikuspen espediente bati, honako honen erabateko deuseztasuna dela eta: Ordenantza, arautzen dituena instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak.

Iragarkia argitaratu zen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta ez zen aurkeztu haren aurkako alegaziorik.

Ikusi da 2025eko martxoaren 27ko txosten juridikoa.

Ikusi da Udalak 2025eko ekainaren 5ean hartutako erabakia, zeinaren bidez espedientea igorri baitzitzaion Nafarroako Kontseiluari, eman zezan nahitaezko irizpena.

Ikusi da Nafarroako Kontseiluaren 2025eko uztailaren 31ko irizpena, zeinean ondorioztatzen baita zilegi dela ordenantzaren ofiziozko berrikuspena egitea, haren erabateko deuseztasuna dela eta.

ERABAKITZEN DA:

1.–Ordenantza honen erabateko deuseztasuna deklaratzea: Ordenantza, arautzen dituena instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak. Deuseztasunak ondorioak sortuko ditu erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera.

2.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, herritarrek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan".

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oizen, 2025eko apirilaren 11n.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L2512011