195. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Aldaketa, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalarena, ECO eta zero isuriko ibilgailuen hobarietarako. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2025eko irailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Odietako Udalaren ordenantza honen 2. artikuluaren 4. apartatuan ("Hobariak"): "Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala, ECO eta zero isuriko ibilgailuen hobarietarako". Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuta, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei.

Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu. Aldaketaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.

Erripan (Odieta), 2025eko irailaren 16an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2512237