195. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2025eko bigarren seihilekoari dagokionez

Aditzera ematen da 2025eko urriaren 24an bukatuko dela lurraren gaineko kontribuzioa (landa-lurra eta hiri-lurra) borondatez ordaintzeko epea, 2025eko bigarren seihilekoari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira Caixabanken, Banco Santanderren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan, entitateak ezarritako ordutegian, egoki den ordainagiria aurkeztuta. Egoitza elektronikoan bidez ere ordaindu daiteke: https://sedeelectronica.murilloelcuende.es.

Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek sortuko dituzte legearen araberako errekarguak eta interesak, eta kobratuko dira premiamendu bidez.

Arradan (Murillo el Cuende), 2025eko irailaren 12an.–Alkate udalburua, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2512150