195. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

90E/2025 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita Nafarroako turismo enogastronomikoaren sektorean energia-kontsumo txikiko etxetresna elektrikoak berritzeko. Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 850577.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren bidez ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM) «Next Generation EU» programaren osagai nagusia da (programa hori ekonomia bultzatzeko tresna da, Europar Batasunak finantzatua, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko).

Europako Suspertze Funtsaren finantza baliabideen betearazpena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) bidez gauzatzen da. Plan hori Ministroen Kontseiluaren 2021eko apirilaren 27ko Erabakiaren bidez onetsi zen, Plan horren ebaluazioa onesteari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakian (Council Implementing Decision-CID), 2021eko uztailaren 13koan, ezarritakoarekin bat etorriz.

SEEPek aurreikusten dituen hamar politika bultzatzaileen barruan hogeita hamar ekintza ildo identifikatzen dira. Horietako bat 14. osagaia da, "Turismo sektorearen modernizazio eta lehiakortasun plana", eta barnean hartzen du "Helmugetako jasangarritasun turistikorako planen programa", 1. inbertsioko 2. azpineurri gisa (14.O, 01.I.02).

Programa horren arabera, autonomia erkidegoek Helmugetako jasangarritasun turistikorako lurralde planak (aurrerantzean, JTLP) aurkezten dituzte. Plan horiek hiru administrazio publiko eskudunen eta helmugako turismo ekosistemako eragile publiko eta pribatuen arteko partaidetza eta lankidetza prozesu baten bidez egiten dira. Lurralde plan horiek Helmugako Turismo Jasangarritasuneko Planek (aurrerantzean, HTJP) eta Helmugen arteko Kohesio Jarduketek (aurrerantzean, HKJ) osatzen dituzte.

Turismoko Konferentzia Sektorialak, 2022ko abenduaren 14ko bileran, lurraldeen arteko banaketarako irizpideak ezartzen zituen erabakia onetsi zuen, bai eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 14. osagaiaren (1. inbertsioa) esparruan toki erakundeek inbertsio jarduketak finantzatzera bideratutako kredituaren ondoriozko banaketa ere autonomia erkidegoen artean. Gainera, 2022ko Turismo Enogastronomikoaren Plan Nazionalari dagozkion laguntzak sartzen dira. Turismoaren Konferentzia Sektorialak 2023ko abenduaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, aipatutako erabakia aldatu zen (2024ko 26. BOE, urtarrilaren 30ekoa)

Konferentzia sektorial horren arabera, Nafarroako Foru Komunitateari 27.280.000 euro esleitu zaizkio guztira, eta horietatik 3.380.000 euro 2022ko Turismo Enogastronomikoaren Plan Nazionaleko autonomia erkidegoei eta tokiko entitateei esleitu zitzaizkien. Zenbateko horretatik 2.380.000 euro "HKJ, NAFARROA ETA BERE PAISAIA ENOGASTRONOMIKOAK" Helmugako Turismo Jasangarritasuneko Planaren kudeaketa planean txertatzen dira.

Turismoko zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 587E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen "HKJ, NAFARROA ETA BERE PAISAIA ENOGASTRONOMIKOAK" Helmugako Turismo Jasangarritasuneko Plana kudeatzeko plana (0010-4249-2024-000024 espedientea). Era berean, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren maiatzaren 10eko 23/2022 Foru Aginduaren bidez, Kultura eta Kirol Departamentuaren Iruzurraren aurkako neurrien plana onetsi zen, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko. Turismoko arloa, hain zuzen, departamentu horri atxiki zaio.

"NAFARROA ETA BERE PAISAIA ENOGASTRONOMIKOAK" Helmugen arteko Kohesio Jarduketak (HKJ) bere helburu espezifikoen artean jasotzen du "Ekonomia zirkularra, energia-efizientzia eta deskarbonizazioa sustatzea, Nafarroako turismo enogastronomikoaren sektorearen funtsezko estrategia gisa".

Horretarako, aipatutako HKJaren 2. ardatzean ("Energia-efizientzia"), turismo enogastronomikoaren sektorean energia-kontsumo txikiko etxetresna elektrikoak berritzeko dirulaguntzen deialdi bat egitea ezartzen da, ardatz horretan ezarritako adierazleak betetzea lortzeko. Zehazki, hauxe da deialdi honen bidez ezartzen den xede adierazlea:

–Turismo enogastronomikoari lotutako zenbat establezimendu turistikok eta enpresak ordeztu dituzten beren etxetresna elektrikoak efizientzia handiko eta energia-kontsumo txikiko ekipo berriengatik: 12.

Kontseiluaren Betearazpen Erabakiaren (haren bidez aldatzen da 2021eko uztailaren 13ko Betearazpen Erabakia, Espainiaren suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onesteari buruzkoa) eranskin berrikusiak jasotzen duenaren arabera, honako hauek bete beharko dira, besteak beste:

–CIDen 220. mugarria: 2024ko laugarren hiruhilekoa: Jarraipen batzordeek bermatuko dute helmuga destino guztiek Turismo Jasangarritasuneko Plan bakoitzaren betearazpen-ehuneko hauek lortzen dituztela, gutxienez:

  • %50eko betearazpena 2021ean adjudikatutako destinoen kasuan.
  • %30eko betearazpena 2022an adjudikatutako destinoen kasuan.
  • %15eko betearazpena 2023an adjudikatutako destinoen kasuan.

–CIDen 221. mugarria: 2026ko bigarren hiruhilekoa: Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Lurralde Planetan jasotako eta 217., 218. eta 219. helburuekin bat adjudikatutako proiektu guztiak bukatzea; horietako funtsen %35 destinoetako efizientzia energetikoa/mugikortasun elektrikoa, jasangarritasuna eta trantsizio berdea jorratzen dituzten neurriak finantzatzeko izanen da, bat etorriz Kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa aplikatzeko gidarekin (2021eko C 58. AO, otsailaren 18koa, 1. or.), bazterketen zerrenda bat erabilita eta EBren nahiz herrialdearen kasuko ingurumen legedia betetzeko baldintzarekin.

Esleitutako etiketa klimatikoa 024 (energia-efizientzia eta frogaketa proiektuak ETEetan eta laguntza neurriak) da, eta %40ko ekarpena egiten die klima eta ingurumen helburuei, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduaren VI. eranskinean xedatutakoaren arabera.

Bestalde, bete beharrez ezarrita dagoena SEEPen eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduan (EB), deialdiak bete egiten ditu berariazko kudeaketa printzipioak eta zeharkako printzipioak. Horietako batzuk dira, besteak beste, honako hauek: etiketatze berdea, ingurumenari kalte nabarmenik ez eragitea (DNSH printzipioa), iruzurra, ustelkeria eta interes gatazkak prebenitzea, detektatzea eta zuzentzea, Estatuko laguntzen araubidearekiko bateragarritasuna eta kostu bererako Europako finantzaketa bikoitza prebenitzea, funtsen amaierako hartzailea identifikatzea, eta, azkenik, plana gauzatzeari lotutako komunikazio jarduketak.

Halaber, deialdi honetako dirulaguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

"Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragitea" deritzon printzipioari dagokionez, kontuan hartu behar da dirulaguntzen deialdi honen xede den jarduketa sartuta dagoela 14. osagaiko 1. inbertsioko 2. azpineurrian, eta azpineurri hori bat datorrela energia-efizientzia hobetzearen aldeko europar helburuarekin. Hortaz, deialdi honen bidez finantzatzen diren jarduketa guztiek zorrozki bete beharko dute printzipio hori.

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin, deialdi hau ebazteko banakako ebaluazioari dagokionez, dirulaguntzak emanen dira eskaerak aurkeztu ziren ordenari jarraikiz horretarako aurrekontuko kreditu nahikoa eta egokia izan artean; hori horrela, ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Gobernuak horretarako onespenik ematea, Nafarroako Foru Komunitatean Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko premiazko neurriak hartzeko den apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege-dekretuaren 12. artikuluko 2. apartatuan ezartzen denez:

"Ez da izanen beharrezkoa Nafarroako Gobernuaren aldez aurreko baimena, proiektuaren gauzatzea arautzen duen Estatuko tresna juridikoan zehazten bada banakako ebaluazioaren araubidea".

Prozedura hori ezarrita dago Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onesten dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege-dekretuaren 62. artikuluan. Artikulu horren 1. apartatuak honako hau ezartzen du: "Europako funtsekin finantzatzen ahal diren dirulaguntzen kasuan (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak araututakoak), haien xedea beste proposamen batzuekin alderatu beharrik ez duten jarduketa edo egoera zehatzak finantzatzea bada, dirulaguntzak emateko ebazpenak eskaerak aurkezteko hurrenkeraren arabera ematen ahalko dira, jarduketa edo egoera diruz lagungarriaren konkurrentzia eta eskatutako gainerako betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren betiere, deialdiari esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte".

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Turismo enogastronomikoaren sektorean energia-kontsumo txikiko etxetresna elektrikoak berritzeko dirulaguntzen deialdia onestea. Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana.

2. Dirulaguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen eranskinean jasota daude oinarriok.

3. Guztira, 582.499,09 euroko gastua baimentzea deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko. Gastu hori Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako A30001 A3100 7709 432103 (PEP: E-23/000595-01) SEM ENO partidaren kargura finantzatuko da (Enogastronomia dirulaguntzak).

2026ko ekitaldiko gastu-aurrekontuaren kargurako gastua kreditu egokia eta nahikoa izatearen mende egonen da.

4. Foru agindu hau igortzea Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzura, Turismoaren Next bulegora eta Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta eranskinak.

6. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko irailaren 10ean.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK, TURISMO ENOGASTRONOMIKOAREN SEKTOREAN ENERGIA-KONTSUMO TXIKIKO ETXETRESNA ELEKTRIKOAK BERRITZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIARENAK. EUROPAR BATASUNAK (NEXT GENERATION EU) FINANTZATZEN DUEN SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANA

1. oinarria. Xedea.

Deialdi honen babesean ematen diren dirulaguntzak Europar Batasunak (Next Generation EB) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barnean sartzen dira. Plan hori finantzazio tresna bat da, bideratuta dagoena bertan adierazitako emaitza, mugarri eta helburuetara, zeinak lotesleak izanen baitira Nafarroako Foru Komunitatearentzat, planean parte hartzen duen administrazio publikoa den aldetik.

Enogastronomia eta ostalaritza turismo gastronomikoaren osagarri dira; izan ere, bisitariek benetako sukaldaritza esperientziak bilatzen dituzte, bai eta tokiko kultura janariaren eta ardoaren bidez esploratzeko aukera ere. Ostalaritza establezimenduek esperientzia enogastronomikoak eskaintzen dituzte, hala nola tokiko ardoekin uztartutako menuak edo gertuko upategietako bisita gidatuak.

Ostalaritzaren efizientzia energetikoa bide bat da jasangarritasunerako, errentagarritasunerako eta negozioaren irudia hobetzeko. Energia aurrezteko neurriak ezartzean, establezimenduek kostuak murrizten ahal dituzte, eta ingurumena babesten lagundu.

Ebazpenaren azalpen zatian aipatzen den "HKJ, NAFARROA ETA BERE PAISAIA ENOGASTRONOMIKOAK" izeneko HKJaren 2. ardatzean ("Energia-efizientzia") egin beharrekoen artean dago honako hau: dirulaguntzen deialdi bat idaztea finantzatzeko turismo enogastronomikoaren sektorean etxetresna elektrikoak ordeztea efizientzia handiko eta energia-kontsumo txikiko etxetresna elektrikoak berriengatik, Nafarroak helmuga enogastronomiko gisa duen posizioa hobetzeko.

Jarduketa honek adierazle hau du lotuta:

–Turismo enogastronomikoari lotutako zenbat establezimendu turistikok eta enpresak ordeztu dituzten beren etxetresna elektrikoak efizientzia handiko eta energia-kontsumo txikiko ekipo berriengatik: 12.

2. oinarria. Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honetatik eratorritako konpromisoak betetzeko baimendutako kreditua 582.499,09 eurokoa da, eta Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko A30001 A3100 7709 432103 (PEP: E-23/000595-01) SEM ENO partidaren kargura finantzatuko da (Enogastronomia dirulaguntzak).

2026ko ekitaldiko gastu-aurrekontuaren kargurako gastua kreditu egokia eta nahikoa izatearen mende egonen da.

Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatzen du laguntza hau, eta aipatu mekanismoa honako honetan araututa dago: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena. Finantzaketa hori legez lotuta dago diruz lagundutako jarduketak egitearekin, bai eta Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartutako neurriekin ere.

3. oinarria. Jarduketa diruz lagungarriak gauzatzeko epea.

Jarduketak dagokion eskaera aurkeztu ondoren gauzatu eta fakturatu behar dira, eta beranduenez 2026ko apirilaren 30erako. Ondorio horietarako, gauzatu direla ulertuko da baldin epe horretan egin, fakturatu eta ordaindu badira.

4. oinarria. Enpresa onuradunak.

1. Turismo enogastronomikoaren sektoreko enpresa txiki eta ertainek (ETE) jasotzen ahalko dituzte laguntzak, betebehar orokor hauek betetzen badituzte:

1.1. Nafarroako Foru Ogasunaren subjektu pasiboa izatea dirulaguntzaren xedeko jarduera ekonomikoari dagozkion zergei dagokienez.

1.2. Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean ere.

Interesdunak, dirulaguntzaren eskaera-orrian horretarako dagoen laukia markatuta, espresuki ukatzen badu Datuak Egiaztatzeko eta Kontsultatzeko Sistemaren bidez bere datuak kontsultatzeko baimena, ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzeko (aipatutako baimena Egiaztatze Sistemara sartzeko konfigurazioa, ezaugarriak, betekizunak eta prozedurak ezartzen dituen abenduaren 26ko PRE 3949/2006 Aginduan ezarrita dago).

1.3. Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

1.4. ETE eskatzaileek pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte bat eratzen dutenean, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetako bat, ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar dute, behar adinako ahalmena duena onuradun gisa dagozkion betebeharrak konplitzeko.

Kasu horietan, dirulaguntza eskaeran berariaz adieraziko da elkarteko kide bakoitzak zer gauzatze konpromiso hartzen dituen bere gain. Halaber, laguntza ematen duen ebazpenean adieraziko da kide bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa. Kide horiek ere onuraduntzat joko dira.

Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira eskatzaileak Nafarroako Foru Ogasuneko entitateen erroldan duen inskripzio agirian ageri diren partaidetza portzentajeak, salbu eskatzaileak bestelako adierazpenik egiten badu.

1.5. ETEa izatea, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza kategoria bateragarritzat jo ziren barne merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

1.6. 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, ezin izanen dira onuradun izan abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzen ez dituzten enpresak (lege horrek merkataritza eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen ditu).

Ordainketa epeak bete direla honela frogatuko da:

a) Kontabilitate arauekin bat galdu-irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen sozietateen kasuan, dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko erantzukizunpeko adierazpen baten bitartez.

b) Kontabilitate arauekin bat kontu hori aurkeztu ezin duten sozietateen kasuan, ziurtagiri baten bitartez, zeina Kontu Ikuskatzaileen Erregistro Ofizialean izena emandako auditore batek eman beharko baitu, enpresa bezeroaren ordainketen epe eraginkorra aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere.

Debeku hori automatikoki hartuko da aintzat, eta indarrean jarraituko du hura eragin duten inguruabarrek segitzen duten bitartean.

1.7. Baldintza orokorrak betetzen direla frogatzeko, eskaera-orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da.

2. ETE eskatzaileek honako betebehar espezifiko hauek bete beharko dituzte laguntzak eskatzen diren egunerako:

2.1. Merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomiko bat gauzatzea.

2.2. Nafarroako ekonomia-jardueren gaineko zergan (EJZ) alta emanda egotea, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, jarduera ekonomikoa gauzatzen duten lekuan bertan.

2.3. Jarduera ekonomikoa Ekonomia-jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN) honako kode hauetakoren batean sailkatuta egon beharko da:

a) 5610 Jatetxeak.

b) 5630 Edarien establezimenduak.

Establezimenduek Nafarroako espezialitate enogastronomikoak eskaini beharko dituzte, hala nola tapak eta pintxoak, hurbileko, sasoiko eta ekoizpen ekologikoko produktuekin egindakoak, Nafarroak helmuga enogastronomiko gisa duen posizioa hobetzen laguntzeko.

Establezimenduaren webguneak, sare sozialek edo kartak eskaintza enogastronomikoari buruzko informazioa eman beharko dute.

Kanpoan geratzen dira ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetan sartzen diren jarduerak:

–674.5. Sozietate, zirkulu, kasino, klub eta antzeko establezimenduetan ematen diren zerbitzuak.

–674.6. Antzokietan eta gainerako ikuskizunetan ematen diren zerbitzuak, ikuskizunen orduetan bakarrik irekita egoten direnak.

–674.7. Feria parke edo esparruetan ematen diren zerbitzuak.

Era berean, ez dira sartzen taberna, diskobar eta diskopuben jarduerak.

c) Jarraian zerrendatutako kodeak, baldin eta enpresek, EJSN kodeari dagokion jarduera nagusiaz gain, esperientzia enogastronomikoak eskaintzen badituzte Nafarroan:

014 Abeltzaintza ekoizpena (baserri-eskolak barne).

1043 Oliba olioaren fabrikazioa.

1053 Gazten fabrikazioa.

1102 Ardoak egitea.

1103 Sagardoa eta beste edari hartzitu batzuk fruituetatik egitea.

1105 Garagardoaren fabrikazioa.

15332 Landare-kontserbak egitea.

9102 Museoen jarduerak.

9329 Jolas eta entretenimendu jarduerak.

Esperientzia enogastronomikotzat jotzen da jarduera hauetakoren bat egitea:

–Bisita gastronomikoak eskaintzea turistei, eskaintzaren edo eskariaren arabera.

–Dastatzeak eskaintzea.

–Turistei zuzendutako ekitaldi enogastronomikoak antolatzea.

Jarduera horiek egin izana justifikatzeko, eskaintza guztia enpresaren webgunean sartu beharko da, ordutegiak, prezioak, erreserbak egiteko sistema, jardueraren iraupena, jarduera egiteko aldia eta datak zehaztuta, bai eskariaren araberako jardueren kasuan, bai eskaintzaren kasuan.

2.4. Nafarroako Turismo Erregistroan izena emanda egotea esperientzia turistiko eta gastronomikoak eskaintzen dituen establezimenduaren titular gisa, izen-ematea beharrezkoa bada. Datuak behar bezala eguneratuta egon beharko dira.

Enpresa eskatzailea egun horretan titular gisa agertzen ez bada, baina Nafarroako Turismo Erregistroan titulartasunaren aldaketa tramitatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu badu beranduenez dirulaguntzaren eskaera aurkezten den egunerako, betetzat joko da betekizun hori.

Frankizia araubidean dauden enpresen kasuan, baldintza hori bete dela ulertuko da laguntza eskatzen duen enpresa frankiziaduna Nafarroan dagoen establezimendu frankiziadunaren kudeatzaile gisa agertzen bada Nafarroako Turismo Erregistroan.

2.5. Web-orria eta posta elektronikoa edukitzea, eta biak jardunean egotea. Enpresa eskatzailea enpresa-talde bateko kide bada, baldintza horiek betetzat joko dira enpresari dagokion enpresa-taldeak web-orri korporatiboa eta posta elektronikoa baditu.

2.6. Organo kudeatzaileak egiaztatuko du baldintza espezifikoak betetzen direla.

3. Establezimendu turistikoek ez dute eduki behar konpondu gabeko okerrik beren instalazioetan. Hau aplikatuko da Antolamenduaren, Kalitatearen eta Azpiegituren Atalak era horretako errekerimendurik jakinarazi badu, eta horretarako emandako epea akitu bada enpresak errekerimendua bete gabe.

3.1. Organo kudeatzaileak egiaztatuko du baldintza hori betetzen dela.

5. oinarria. Diruz lagungarriak diren proiektu, inbertsio eta kostu motak.

Deialdi honen babesean, diruz lagungarriak izanen dira turismo enogastronomikoaren jarduerari lotutako ekipo eta etxetresna elektrikoak ordeztea efizientzia handiko eta energia-kontsumo txikiko energia-etiketa duten ekipo berriengatik, baldin eta egiaztatzen bada ordeztutako ekipoak kendu direla, ondoren gailu elektriko eta elektronikoen arloan aplikatu beharreko araudiaren arabera birziklatzeko.

1. Diruz lagungarriak izanen dira etxetresna elektriko hauek ordezteko jarduketak, establezimenduaren eskaintza enogastronomikoa hobetzeko:

–Zuzeneko salmentako hozteko tresnak eta kontserbatzeko armairu hozgarri profesionalak (barne hartzen dira ardoak kontserbatzeko ganberak, erakustokiak, hozkailuak) ateak dituzten eta energia-klase altuko etiketa duten ekipo berriengatik ordeztea, honako hauek araututa, hurrenez hurren: Batzordearen 2019ko martxoaren 11ko 2019/2018 (EB) Erregelamendu Delegatua, zuzeneko salmentako hozte-aparatuen energia-etiketatzeari begira, eta Batzordearen 2015eko maiatzaren 5eko 2015/1094 (EB) Erregelamendu Delegatua, kontserbatzeko armairu hozgarri profesionalen energia-etiketatzeari begira.

–Sukaldeko ekipamendurako tresnak: labe industrialak, mahai-tresnak distirarazteko gailuak, ontzi garbigailuak eta garbiketa-trenak, energia-klase altuko etiketak dituzten ekipo berriengatik ordeztea, indarrean dagoen legeriaren arabera.

–Gas sukaldeak sukalde elektrikoekin edo plaka erradiatzaileak indukzioarekin ordeztea.

Laguntzaren xede den jarduketak lortutako azken energia-aurrezpena kalkulatzeko:

–Erositako ekipoak/etxetresna elektrikoak energia-etiketa badu, aurrezpenaren justifikazioa eginen da erositako ekipoaren/etxetresna elektrikoaren etiketan agertzen den urteko energia-kontsumoa eta dagoen etxetresna elektrikoarena alderatuz. Lehendik dagoen ekipamenduak etiketa hori ez badu, G bat duela suposatuko da. Dagoen ekipoaren energia-kontsumoaren informazio etiketari dagokion letra hobetu beharko da.

–Erositako ekipoak/etxetresna elektrikoak ez badu energia-etiketarik, aurrezpena justifikatzeko, erositako ekipoaren/etxetresna elektrikoaren eta dagoen etxetresna elektrikoaren fitxa teknikoetan edo ezaugarri teknikoen plaketan agertzen diren datuak alderatuko dira.

Jarduketa bakartzat joko da zenbait etxetresna elektriko aldatzea.

Kostu hautagarritzat joko dira etxetresna elektriko berria erostearen, garraiatzearen eta instalatzearen ondoriozkoak, bai eta zaharra kentzearen kostua ere.

2. Diruz lagungarriak ez diren gastu eta inbertsioak.

Laguntza hauek pizgarri gisa erabili nahi direnez, laguntzaren eskaera erregistratzeko egunaren ondotik onuradunek hasitako jarduketak baino ez dira onartuko. Hori horrela, ez da hautagarri izanen egun hori baino lehenago jarduketaren gauzatzeari buruz fakturatutako inongo kosturik.

Gastu mota hauek ez dira inolaz ere diruz lagungarriak izanen:

a) Erregai fosila kontsumitzen duten etxetresna elektrikoak erostea.

b) Sukaldeko etxetresna elektriko txikiak (mikrouhin-labea, txigorgailuak, frijigailuak, sukaldeko robotak...).

c) Hozteko instalazioak, hala nola kontserbatzeko armairu hozgarri profesionalak, urruneko kondentsazio unitate batekin funtzionatzen dutenak.

d) Izotz makinak, kafeontziak, errotak eta irabiagailuak.

e) Dirulaguntza eskatzen duen entitateak berak egindako lanak, ez eta entitate eskatzailea bera denean jardueraren emailea edo hornitzailea, edo autofakturazioa ekar dezakeen antzeko kasuren bat gertatzen denean ere.

f) Errekuntza motorreko garraiorako elementuak.

g) Administrazio baimenak, lizentziak, baimenak, abal eta fidantzen kostua, isunak, tasak, zergak edo ordainak.

h) Kudeaketei, kontratazioei, kontsultei edo administrazio tramiteei lotutako edozein gastu, nahiz eta beharrezkoak izan baimenak edo lizentziak lortzeko.

i) Finantza gastuak, pasiboen berregituraketenak edo birfinantzaketenak, edozein eragiketa motatako banku gastuak.

j) Establezimenduen errentamendu gastuak.

k) Jarduketen mantentze-lanetako gastuak edo soluzio teknologiko baten ezarpenaren ondoko funtzionamenduarekin eta hobekuntzarekin zerikusia duen beste edozein gastu.

l) Izenpetutako aseguruak, zehapen penalei lotutako kostuak eta prozedura judizialen gastuak.

m) Funtzionamendu gastu arruntak.

n) Entitate onuradunen mendeko lan harremana duten langile finkoen edo behin-behineko lan kontratudunen ordainsari arruntei dagozkien gastuak.

Orobat, bermatu beharrez neurria egokitzen dela «Kalte nabarmenik ez eragitea» printzipioa aplikatzeari buruzko gida teknikoan jasotakoari, eta bat etorriz Kontseiluak Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onesteko hartutako Betearazpen Erabakiaren eranskinarekin, ez dira diruz lagungarritzat joko kontzeptu edo jarduera hauei lotutako gastuak:

o) Erregai fosilekin zerikusia duten jarduerak, horien geroko erabilera barne (salbu eta neurri honen esparruko proiektuek zerikusia badute gas naturala erabiliz elektrizitatea eta/edo beroa sortzeko prozesuekin edo horiei lotutako garraio eta banaketa azpiegiturekin, eta betetzen badituzte «Kalte nabarmenik ez eragitea» printzipioa aplikatzeari buruzko gida teknikoaren III. eranskinean ezarritako baldintzak).

p) EBko isurketa eskubideen merkataritza araubideko (RCDE) jarduerak, aurreikusten bada sortuko dituzten berotegi efektuko gasen isuriak ez direla egonen dagokien erreferentziako parametroetatik behera. Aurreikusten bada diruz lagundutako jarduerak sortuko dituen berotegi-efektuko gasen isuriak ez direla erreferentziako parametroak baino nabarmen txikiagoak izanen, horri buruzko azalpen arrazoitua eman beharko da. Isurketa eskubideen doako esleipenerako ezarritako erreferentzia-parametroak, isurketa eskubideen merkataritza araubidearen aplikazio-eremuan inskribatzen diren jarduerei dagokienez, Batzordearen 2021eko martxoaren 12ko 2021/447 (EB) Betearazpen Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez, 2021etik 2025era bitarteko aldian isurketa eskubideak doan esleitzeko erreferentzia-parametroen balio berrikusiak zehazten dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/87/EE Zuzentarauaren 10. bis artikuluaren 2. apartatuari jarraikiz.

q) Hondakinen zabortegiekin eta erraustegiekin lotutako jarduerak (bazterketa ez zaie aplikatuko hondakin arriskutsu birziklaezinak soilik tratatzen dituzten instalazioetako ekintzei, ezta dagoeneko dauden instalazioetakoei ere, neurri honen esparruan abiatzen diren ekintza horien helburua bada energia-efizientzia handitzea, ihes-gasak biltegiratzeko edo erabiltzeko harrapatzea edo errausketen errautsetatik materialak berreskuratzea, baldin eta ekintza horien ondorioz ez bada handitzen instalazioek hondakinak tratatzeko duten ahalmena edo ez bada luzatzen haien bizitza baliagarria; eta, nolanahi ere, inguruabar horiek agiriz frogatu beharko dira instalazio bakoitzeko), ez eta tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioekin lotutakoak ere (bazterketa ez zaie aplikatuko dagoeneko dauden tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioei, neurri honen esparruan abiatzen diren ekintza horien helburua bada energia-efizientzia handitzea edo instalazioa berrantolatzea gaika bildutako hondakinen birziklatze-eragiketak egiteko –konposta eta biohondakinen digestio anaerobioa, esaterako–, baldin eta ekintza horien ondorioz ez bada handitzen instalazioek hondakinak tratatzeko duten ahalmena edo ez bada luzatzen haien bizitza baliagarria; eta, nolanahi ere, inguruabar horiek agiriz frogatu beharko dira instalazio bakoitzeko).

r) Hondakinak epe luzera ezabatzeagatik ingurumenari kalte egiten ahal dioten jarduerak.

Ez dira inola ere diruz lagunduko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan ezarritako klima eta ingurumen arloko helburuei kalte nabarmena, zuzenekoa edo zeharkakoa, eragiten dieten jarduketak (erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen du).

Jarduketa guztiek, gainera, bete beharko dute ingurumen arloan aplikatzekoa den Espainiako eta Europako legeria. Ingurumen-ebaluazioko prozedurak errespetatuko dira beti, indarreko arauekin bat aplikagarri direnean, bai eta ingurumen arloko araudiari jarraikiz egin beharreko bestelako eragin-ebaluazioak ere.

6. oinarria. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntza itzuli beharrik gabeko laguntza da, inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoaren (BEZa kanpo) %80koa.

–Beharrezko gutxieneko inbertsioa: 3.000 euro.

–Gehieneko aurrekontu diruz lagungarria: 100.000 euro.

7. oinarria. Eskaerak aurkeztea. Aurkezteko epea eta modua.

1. Epea:

Aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2025eko urriaren 31n bukatuko.

2. Forma:

a) Eskaerak telematikaz aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian dagokion izapideen katalogoko fitxaren bitartez. Bertan dagoen formularioa erabili beharko da.

b) Ordezkaritza-ahalorde askietsia duen pertsonaren sinadura elektronikoa erabiliko da eskaera aurkezteko. Eskaeraren sinadura elektronikoaren bidez, eskaerarekin batera aurkeztutako agirien kopia digitalizatuen jatorrizkoarekiko fideltasuna bermatuko da.

c) Jakinarazpenak eta komunikazioak eskatzaileen helbide elektroniko gaitura (HEG) bidaliko dira.

d) Turismo enpresa bakoitzak eskaera bat aurkeztuko du, non eta ez diren eraikin edo instalazio ezberdin, bereizi, erabat banatuetan eta Nafarroako Turismo Erregistroan inskripzio-kode ezberdinak dituztenetan egin beharreko proiektuak, kasu horretan establezimendu turistiko bakoitzeko eskaera bana aurkeztu beharko baita.

Baldin eta eraikin, instalazio, konplexu, espazio edo azpiegitura batean enpresa beraren establezimendu turistiko bat baino gehiago badaude, enpresak eskaera bakarra aurkeztuko du haietan osotara egin behar dituen inbertsioengatik.

8. oinarria. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Nafarroako Gobernuaren atariko izapideen katalogoan deialdi honi dagokion fitxan jasotako eskaera ereduaren arabera aurkeztuko dira laguntzen eskaerak.

2. Eskaera orrian jasotako erantzukizunpeko adierazpenak:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, 4. oinarriko 1. paragrafoan eskatutako betebehar orokorrak betetzeari buruzkoa.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, esaten duena entitatea ez dagoela inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez dagoela arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, esaten duena betetzen dela aplikatzekoa den Espainiako eta Europar Batasuneko araudi guztia (bereziki, lehiaren, kontratazioaren, obren eta horniduren adjudikazioaren eta ingurumenaren arloetakoak) eta konpromisoa hartzen duela bere gain proiektua aurrera eramateko beharrezkoak diren lizentziak eta baimenak eskuratzeko.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, jasotako beste dirulaguntza batzuei eta "de minimis" laguntzei buruzkoa (15. oinarrian aipatzen dira).

3. Laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Adierazpenak, II. eranskinaren araberakoak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak gauzatzeari buruz.

b) Egin beharreko inbertsioekin lortu nahi diren helburuei eta deialdiaren helburuekiko koherentziari buruzko txostena.

c) Ordeztu beharreko ekipamenduaren edo etxetresna elektrikoaren eta berriaren ezaugarriak jasotzen dituen fitxa, lortu beharreko energia aurrezpena justifikatzen duena, Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogoko deialdiaren fitxan jasotako ereduaren arabera, aurrezpen hori justifikatzen duten dokumentuekin batera (ekipo berriaren energia-etiketa edo ordeztu beharreko ekipoen eta berrien kontsumoen fitxa teknikoak).

d) Diruz lagunduko den aldian etxetresna elektrikoetan egindako inbertsioen zerrenda baloratua eta zehatza, Excel formatuan. Aurrekontu xehatuen bidez justifikatu beharko da, kontzeptuen edo proformako fakturen arabera; ez dira inoiz onartuko eskatzailearen uste edo balorazioetan oinarritzen diren gastu zenbatespenak.

e) Gastu diruz lagungarria 30.000 eurotik gorakoa bada, erreforma, berritze eta egokitzeko obrak gauzatzeko kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipo ondasunak hornitzeko kasuetan (altzariak eta ekipamenduak erostea), eskatzaileak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, gutxienez hiru eskaintza aurkeztuz eta hautatutakoa aukeratzeko arrazoiak emanez eskaeraren inprimakiko "Hornitzailearen aukeraketaren justifikazioa" apartatuan.

Eskatzaileak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude edo dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada gastua. Edonola ere, alderdi horiek aipatu inprimakian frogatu beharko dira.

Eskaintza merkeena hautatzen ez bada, eta, laguntza kudeatzen duen organoaren ustez, justifikazioa nahikoa ez bada, eskaintza merkeenaren zenbatekoa baizik ez da diruz lagunduko.

f) Eskatzaileak, dirulaguntzaren eskaera-orrian horretarako dagoen laukia markatuta, espresuki ukatzen badu Datuak Egiaztatzeko eta Kontsultatzeko Sistemaren bidez zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla kontsultatzeko baimena, ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzeko (aipatutako baimena Egiaztatze Sistemara sartzeko konfigurazioa, ezaugarriak, betekizunak eta prozedurak ezartzen dituen abenduaren 26ko PRE 3949/2006 Aginduan ezarrita dago).

4. Eskaerak betekizun horiek betetzen ez baditu edo osorik ez badago, eskatzaileari errekerimendua eginen zaio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

9. oinarria. Deialdiaren tramitazioa eta ebazpena.

1. Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzua da dirulaguntzak emateko prozedura antolatzeko eta instruitzeko eskumena duen kudeaketa organoa.

2. Oro har, eta iruzurrari aurrea hartzeko ezarritako arauei jarraikiz, helburu hori lortzeko duten inplikazioa indartuko dute onuradunak hautatzeko eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozeduran parte hartzen duten pertsona guztiek, interes-gatazkarik ez dutela dioen adierazpen baten bidez, eta hitz emanen dute adierazpen hori eguneratuta mantenduko dutela baldin eta jatorrizko adierazpena egitean zuten egoera aldatzen bada; izan ere, egoera aldatzeak prozeduran parte hartzea eragotziko die.

3. Dirulaguntza hau banakako ebaluazioaren bidez emanen da. Eskaerak aurkeztu ziren ordenari jarraikiz tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean, eta 2. oinarri arautzailean proiektu mota bakoitzerako kontsignatutako kredituen arabera.

4. Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuak dagokion ebazpen-proposamena igorriko dio Turismo Zuzendaritza Nagusiari. Dagozkien dirulaguntzak aurreko zenbakian xedatutakoari jarraituz esleitu ondoren, eskaerei erantzuteko ezarritako aurrekontu baliabideak agortzen badira, gainerako eskaerak berariaz ezetsiko dira.

5. Turismo Zuzendaritza Nagusia da dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena duen organoa. Dirulaguntza emateko ebazpena gehienez ere 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, eta, epe hori iraganik berariazko ebazpenik jakinarazi gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira.

6. Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

10. oinarria. Egindako jarduketak justifikatzeko epea, modua eta dokumentazioa.

1. Justifikazioa aurkezteko epea.

Noiznahi aurkeztuko da egindako jarduketen justifikazioa, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazi ondoren, eta, beranduenez, 2026ko apirilaren 30ean, egun hori barne.

2. Justifikazioa aurkezteko modua.

Justifikazioa 7. oinarriko 2. zenbakian adierazitako moduan aurkeztuko da, horretarako erabiliz laguntzaren fitxan eskura daitekeen justifikaziorako berariazko inprimakia, eta Turismo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaio.

Laguntzaren fitxan esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzen justifikaziorako erregistrora joateko.

Kontuan hartuz 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Finantza Erregelamendua delakoaren [Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua] 129. artikuluan ezarritakoa, Suspertze eta Erresilientzia Planaren funtsak jasotzeko baldintza izanen da idatziz aurkeztea konpromiso bat non behar diren eskubideak eta sarbideak emanen baitira, Batzordeak, Iruzurraren aurkako Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontu Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta Espainiako agintariek beren kontrol eskumenak egikaritu ditzaten. Era berean, onuradunek konpromisoa hartzen dute egiten ahal diren ikuskapen eta egiaztapen guztiak errazteko.

Justifikazioak aintzat hartuko ditu, halaber, Europar Batasunak eta Espainiak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruz emandako araudiaren eskakizunak.

3. Egindako jarduketak justifikatzeko dokumentazioa.

Jarraian aipatutako agiriak atxikiko zaizkio justifikazio inprimakiari. Agiriok eskaneatuta aurkeztuko dira, bereizita eta behar bezala identifikatuta:

a) Azken txostena, eginiko inbertsio guztiak xehetasunez deskribatzen dituena, bai eta hasieran aurreikusitako proiektuan izandako desbideratzeak ere, halakorik bada.

b) Ordeztu beharreko ekipamenduaren edo etxetresna elektrikoaren eta berriaren ezaugarriak jasotzen dituen fitxa, lortu beharreko energia aurrezpena justifikatzen duena, Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogoko deialdiaren fitxan jasotako ereduaren arabera, aurrezpen hori justifikatzen duten dokumentuekin batera (ekipo berriaren energia-etiketa edo ordeztu beharreko ekipoen eta berrien kontsumoen fitxa teknikoak).

c) Aurkezten diren fakturen zerrenda zehatza eta sailkatua, haiek diruz lagundutako kontzeptuen arabera elkartuta eta dataren arabera ordenatu eta zenbakituta, hornitzailea identifikatuta eta IFK zenbakia, fakturaren zenbakia, igorpen eguna, BEZik gabeko zenbatekoa, guztira ordaindutakoa eta noiz eta nola ordaindu den adierazita, laguntzaren fitxan eskuragarri dagoen excel formatuko ereduarekin bat.

d) Egindako inbertsioei dagozkien fakturen kopia; Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritakoaren araberakoak izanen dira fakturak, eta, betiere, dirulaguntzaren onuradunaren izenean jaulki beharko dira. Ez da beharrezkoa eskaerari erantsitako fakturak aurkeztea.

e) Egindako ordainketak justifikatzeko banku-agiriak.

Onuradunak banku transferentzia bidez, erreziboen zordunketa bidez edo enpresaren kreditu edo zordunketa txartela erabiliz eginen ditu ordainketak. Horrela, ordainketen egiaztagiritzat hartuko dira ordainketak finantza erakunde baten bidez egin eta enpresaren kontuan kargatu direla adierazten dutenak. Eskudirutan egindako ordainketak edo hartze-agiriak ez dira onartuko.

f) Adierazpen bat, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruzkoa. Adierazi behar dira, dirulaguntza honetaz gain, diruz lagundutako jarduketak finantzatu dituzten beste funts batzuen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa (funts berekiak, bestelako baliabideak edo bestelako dirulaguntzak). Adierazpen hori justifikazio-inprimakian berean eginen da.

g) Ordezkatutako ekipoen eta diruz lagundutakoen argazkiak.

h) Jarduketa SEEPen esparruan finantzatu dela oro har zabaltzeko hartu diren neurrien gaineko ziurtagiria, bat etorriz ezarrita dagoenarekin agindu honen III. eranskinean (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari lotutako betekizun eta obligazio berariazkoak).

i) Etxetresna elektrikoen banatzaileak emandako egiaztagiriaren kopia, "tresna elektriko eta elektronikoen hondakintzat" (TEEH) hartzen diren ordeztutako aparatuak Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren arabera bildu eta prozesatu direla frogatzeko.

Dokumentazio osagarria eskatzen ahalko da egindako gastua justifikatzeko, "Kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa bete dela frogatzeko eta Suspertze Planaren kudeaketa- eta jarraipen-sistema betetzeko, sistema hori elikatzeko beharrezkoa denaren berri emanez; horrez gain, Estatuko edo Europako araudiak finantzaketaren eta helburuen kudeaketarako, jarraipenerako eta kontrolerako aurreikusten dituen aplikazio informatikoak edo datu-baseak elikatzeko beharrezkoa dena ere eskatzen ahalko dira.

11. oinarria. Dirulaguntzaren ordainketa.

1. Frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren, Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuak jarduketa horiei dagokien ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko du Turismo Zuzendaritza Nagusira, eta txosten bat gehituko du, ETE onuradunak dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak betetzen dituela frogatuko duena.

2. Laguntza ordaintzeko ebazpena 2026ko ekainaren 30a baino lehenago emanen da.

12. oinarria. Betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Laguntzen onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Entitateek gardentasunari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute, telematikaz. Hilabeteko epea izanen dute adierazpen hori aurkezteko, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hasita.

Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori jasoko da adierazpenean).

b) Jarduketak deialdian ezarritako epeetan egin, justifikatu eta ordaintzea.

c) Laguntzen organo kudeatzaileari komunikatzea, gehienez ere 2026ko urtarrilaren 31 baino lehen, uko egiten zaiola emandako dirulaguntzari, baldin diruz lagundutako jarduketak ez badira egin behar, edo horietakoren bat ez bada egin behar, ezarritako epean.

d) Diruz lagundutako jardueren azken gauzatze maila %75etik beherakoa izatea aurreikusten bada, hasieran onartutako aurrekontuaren aldean, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari jakin bezain laster, eta edonola ere laguntza jaso eta bi hilabetera, beranduenez.

Komunikazio hori egin ezean, dirulaguntzaren xede diren jarduketen gauzatze mailari buruz 12.2 oinarrian ezarritako murrizketak aplikatuko dira.

e) Diruz lagundutako ekintzetan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du proiektuaren edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen den proiektuaren helburuak, bai eta deialdian ezarritako gainerako baldintzak ere. Proiektuaren gauzatzean aldaketa garrantzitsurik bada, onuradunari eskatzen ahalko zaio aurkez dezala beste txosten bat, ziurtatzen duena errespetatu egin dela "Kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa, 2020/853 Erregelamenduaren (EB) 17. artikuluan ezarritakoarekin bat.

f) Eskaerarekin batera aurkeztu diren erantzukizunpeko adierazpenetan hartutako konpromisoak eta deialdi honi aplikatzekoa zaion araudi guztia betetzea.

g) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (SEM) finantzatutako dirulaguntzen entitate onuradunek bete behar dituzten betebeharrak betetzea; laguntzaren fitxaren III. eranskinean jasotzen diren horiek, alegia.

Zehazki, informazioaren, komunikazioaren eta publizitatearen alorrean, honako hauetan ezarritako betebeharrak: Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34. artikulua (erregelamendu hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jasotako neurrien Europar Batasunaren finantzaketari buruzkoa da) eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikulua. Jarduketei buruzko informazio eta komunikazio neurrietan (informazioa emateko kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak eta elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, webguneak, prentsako iragarkiak, ziurtagiriak eta abar), honako logotipo hauek erakutsi beharko dira:

1. Europar Batasunaren enblema, "Europar Batasunak finantzatua-Next Generation EU" testuarekin batera. "SEEParen markaren eskuliburuan" jasotako arau grafikoak eta kolore normalizatuak hartuko dira kontuan, honako webgune honetan kontsultatzen ahal direnak: Nortasun bisuala | Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana, Espainiako Gobernua. (https://planderecuperacion.gob.es).

2. Espainiako Gobernuko Industria eta Turismo Ministerioaren logotipo ofiziala, esteka honetan eskuragarri: https://www.mintur.gob.es/es-es/servicios/paginas/imageninstitucional.aspx.

3. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren logotipoa, honako esteka honetan eskuratzen ahal dena: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual.

4. Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala (Agenda 2030 duena), esteka honetan eskuragarri: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala.

Informazio kartel eta plaka guztiak ongi ikusteko moduko eta jendea iristen ahal den leku batean jarri beharko dira.

h) Onuradunak dirulaguntzaren xede zehatzerako erabili beharko ditu ondasunak, gutxienez, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 3.1 artikuluan (abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretua) ezarritako "gehieneko koefizientearen" arabera kalkulatutako epean. Nolanahi ere, epe hori ezin izanen da izan 7 urtetik beherakoa.

i) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

2. Ez-betetzeak eta ez-betetzeen graduazioa.

Osorik betetzen ez badira dirulaguntza emateko ebazpenean, deialdi honetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharrak, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da, berandutze interesekin batera.

Zehazki:

a) Gardentasun betebeharra duten onuradunek eskatutako informazioa aurkezteko betebeharrari dagokionez:

–Onuradunak informazioa emateko betebehar hori betetzen ez badu, ez zaio onartutako dirulaguntza ordainduko, eta dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

–Informazio hori epez kanpo aurkezten badu, baina, betiere, emandako dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko eguna bitarte, ordaindu beharreko dirulaguntza %5 murriztuko da. Aurkeztu ezean, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

b) Egiaztagiriak aurkezten badira 2026ko apirilaren 30aren ondoren, baina atzerapena ez bada 10 egunetik gorakoa, ordaindu beharreko dirulaguntza %5 murriztuko da. Atzerapena 10 egunetik gorakoa bada, dirulaguntza kobratzeko eskubiderik eza deklaratuko da.

c) Dirulaguntzaren xede izan diren jarduketak gauzatzeko (egitea, fakturatzea eta ordaintzea), azkenean, zenbateko txikiagoa baliatzen bada, honako murrizketa hauek aplikatuko dira:

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik %75era bitarte gauzatzen bada, azken dirulaguntzaren ordainketa murriztuko da: justifikatutako inbertsioaren ondoriozko dirulaguntzaren %50, hain zuzen.

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik behera gauzatzen bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

Gauzatze maila zehazteko, diruz lagundutako gastuaren zenbatekoa alderatuko da horretarako ezarritako epearen barruan onartutako gastu justifikatuaren zenbatekoarekin.

Onartutako gastu justifikatuak ezin dira inola ere izan baxuagoak 6. oinarrian ezarritako gutxieneko gastu diruz lagungarrien zenbatekoak baino. Eta, hala izanez gero, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

Nolanahi ere, entitate onuradunak jaso dituen funtsak itzuli beharko ditu, arau urratzeak eragozten duenean funts europarrak Altxorrera itzultzea, diruz lagundutako jarduketekin lotuta jaso ez den itzulketaren zenbateko berean.

Orobat, erantzukizunpeko neurrien inguruko irregulartasunik aurkitzen bada estatuko edo Europako erakundeek egindako kontrolen batean, eta hark eragozten badu funtsak Altxorrera itzultzea, onuradunak itzuli beharko du diruz lagundutako jarduketekin lotuta jaso ez den itzulketaren zenbatekoa.

Entitate onuradunak jasotako diruak erabiltzen ez baditu diruz lagundutako jarduketetarako, oker erabilitako zenbatekoa itzuli beharko du.

Pertsona edo entitate onuradunak ez badu betetzen "Kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa edo etiketatze klimatikoa jartzearena, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu.

13. oinarria. Dirulaguntzen arteko bateragarritasuna eta finantzaketa bikoitzik eza.

Deialdi honetan araututako laguntzak bateragarriak dira Espainiako edo nazioarteko beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batzuek ematen ahal dituzten dirulaguntza edo laguntzekin, baldin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluan ezarritakoa betetzen bada, hots, ezin direla Batasuneko laguntza bat baino gehiago baliatu kostu bera finantzatzeko. Orobat, laguntzok bateragarri izateko baldintza izanen da horien guztien baturak, bakarrik edo beste batzuekin batera, ez gainditzea finantzatutako jardueraren kostua eta ez eragitea murrizketa bat finantzatutako jarduera gauzatzeko onuradunari eskatzen zaion berezko finantzazioaren zenbatekoan. Kostu berberak finantzatzeko beste funtsen bat (ez bakarrik Europakoak) baliatu badu, onuradunak horren berri eman beharko du.

Horretarako, bai eskatzaileek (eskaera aurkezteko unean) bai onuradunek (justifikazioa aurkezteko unean) diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko zer laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide jaso dituzten komunikatu beharko dute.

14. oinarria. "De minimis" laguntzak.

Deialdi honetako dirulaguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru urteko zerga-ekitaldiko edozein alditan emandako "de minimis" laguntza guztien batura ezin da 300.000 eurotik gorakoa izan. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Kontuan hartu beharreko hiru urteko aldia etengabe ebaluatu behar da, eta, "de minimis" laguntza bat ematen den bakoitzean, aurreko hiru urteetan emandako "de minimis" laguntzen zenbateko osoa hartuko da kontuan.

Horretarako, laguntzen eskatzaileek eskaera-orrian deklaratuko dute hiru urteko edozein alditan jasotako beste edozein "de minimis" laguntza, baldin eta erregelamendu horren edo "de minimis" beste erregelamendu batzuen mende badaude. Deialdia kudeatzen duen organoak emandako informazioa egiaztatuko du eta, hala badagokio, osatuko du, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratuta dagoenarekin alderatuz (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/concesiones/minimis).

15. oinarria. Iruzur arriskuaren ebaluazioa.

Iruzurra, ustelkeria, eta interes-gatazkak prebenitzeko, detektatzeko eta zuzentzeko mekanismoak indartzeari dagokionez, deialdi hau Kultura eta Kirol Departamentuaren Iruzurraren aurkako neurrien planaren mende dago (23/2022 Foru Agindua, maiatzaren 10ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Kultura eta Kirol Departamentuaren Iruzurraren aurkako neurrien plana onesten duena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko). Departamentu hori, egun, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua da.

Aipatutako planean jasotzen denaren arabera, oinarri arautzaile hauek onesteko espedientean jasoa dago iruzur arriskuaren ebaluazioa (bandera gorrien egiaztapen zerrenda) eta, orobat, "Interes gatazkarik ezaren adierazpena" (IGEA), haren prestaketan eta tramitazioan parte hartu duten pertsona guztiei dagokiena, eta halaber, onuradunak hautatu eta baldintzak betetzearen egiaztapen prozeduran parte hartzen duten guztiei dagokiena. Adierazpen hori eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute, egoera aldatzen bada jatorrizko adierazpenaren aldean, horrek galaraziko baitie prozeduran parte hartzea.

Orobat, laguntzaren eskatzaileek beren "Interes gatazkarik ezaren adierazpena" (IGEA) aurkeztuko dute, II. eranskinekoa ("Adierazpenak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeari buruz").

16. oinarria. Interes-gatazkak ebaztea.

Hala badagokio, deialdi honen ardura duen administrazio organoaren titularrak Iruzurraren aurkako Neurrien Planean eta urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduan ezarritako iruzurra zuzentzeko eta pertsegitzeko neurriak hartuko ditu.

Aipatutako HFP/55/2023 Aginduaren aplikazio esparruan, eta deialdi honetan parte hartzen duten eskatzaileei begira Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren (ZAEA) datu-baseetan titulartasun errealeko daturik ez badago, prozedura honi jarraituko zaio:

Operazioaren arduradunak MINERVAn sartuko du eskatzailearen identifikazioa, eta, behin ZAEAk egiaztatu ondoren ez dituela entitatearen benetako titulartasunaren datuak, erantzunean adieraziko zaio ZAEAn informaziorik jasota ez dagoela; martxan den prozedurarekin jarraitzen ahalko da.

Nolanahi ere eta aldi berean, organo kudeatzailea gaituko da deialdiko parte hartzaileei eska diezaien benetako titulartasunaren informazioa, betiere ZAEAk ez badu kontsultaren xede den entitatearen benetako titulartasunaren informaziorik eta horixe adierazi badio kasuko operazioaren arduradunari dagokion bandera beltzaren bidez. Informazio hori organo kudeatzaileari eman beharko zaio, informazio eskaera egin eta bost egun balioduneko epean.

Informazio hori adierazitako epean ez ematea dirulaguntzak emateko prozeduratik kanpo gelditzeko arrazoia da.

17. oinarria. Laguntzen gaineko kontrola.

Bai dirulaguntzak emateko fasean, bai horiek ordaintzekoan edo ondoren, dirulaguntza ematen duen organoak, bai eta kontrolerako organo eskudunek ere, barnean direla 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Finantza Erregelamendua delakoaren [2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua] 129. artikuluan jasotakoak, egokitzat jotzen dituzten kontrol eta ikuskapen guztiak egiten ahalko dituzte, emandako laguntza behar bezala gauzatu dela ziurtatzeko. Horrela, bada, eskatzaileak behartuta daude laguntza ematera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentazio eta informazio ematera. Era berean, onuradunek konpromisoa hartzen dute egiten ahal diren ikuskapen eta egiaztapen guztiak errazteko. Egiaztapen eta ikuskapen horiek eragozteak laguntza itzultzea ekartzen ahal du, ukatu gabe dagokion zehapen prozedura tramitatzea.

Artikulu horietan ezarritakoaren arabera, Suspertze eta Erresilientzia Planaren funtsak jasotzeko baldintza izanen da idatziz aurkeztea konpromisoa, behar diren eskubideak eta sarbideak errazteko, Batzordeak, Iruzurraren aurkako Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontu Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta estatuko agintariek beren kontrol eskumenak egikaritu ditzaten.

Justifikazioak aintzat hartuko ditu, halaber, Europar Batasunak eta Espainiak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruz emandako araudiaren eskakizunak.

Dirulaguntza ematen duen organoak neurriak hartuko ditu iruzurrari eta ustelkeriari aurrea hartu, antzeman eta haiek jakinarazi eta zuzentzeko, eta halaber interes gatazkari eta finantzaketa bikoitzari aurrea hartzeko, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua eta urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Agindua betez.

Administrazioak eta 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluan jasotako organoek Benetako Titulartasunen Erregistroetan jasotako informazioa eskuratzen ahalko dute, bai eta administrazioaren beste datu base guztietan jasotakoa ere, benetako titularren inguruko datu horiek eman ahal izateko.

Laguntza hauen gaineko informazioaren eta kontrolaren ondorioetarako, informazioa lagako da Europako Funtsen Sistemekin dirulaguntza horiek kudeatzeko eta kontrolatzeko ezarritako sistemen artean.

18. oinarria. Laguntzen publizitatea.

Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/inicio), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak, halaber, laguntzen fitxan argitaratuko dira.

19. oinarria. Aplikatu beharreko araudia.

Foru agindu honetako dirulaguntzak arautuko dira foru aginduan bertan, oinarri arautzaileetan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera. Orobat, dirulaguntzok bete beharko dute honako honetan xedatutakoa: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena, bai eta gai horri buruzko Europar Batasuneko gainerako arauak eta horiek garatzeko edo transposiziorako estatu mailako arauak ere.

–«Kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa aplikatzeko gida teknikoa, Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren arabera (2021/C 58/01)»

–36/2020 Errege Lege-dekretua, abenduaren 30ekoa, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onesten dituena.

–HFP/55/2023 Agindua, urtarrilaren 24koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzen duten prozeduretako interes gatazkaren arriskuaren azterketa sistematikoari buruzkoa.

–HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duena.

–HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, autonomia erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek jakinarazi beharreko informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen duena, jarraipena egiteko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaien mugarri eta helburuen betetze-mailari eta hango neurrien aurrekontu eta kontabilitatearen betetze-mailari.

20. oinarria. Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

II. ERANSKINA.–ADIERAZPENAK, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) JARDUKETAK GAUZATZEARI BURUZKOAK

Prozedura: Nafarroako turismo enogastronomikoaren sektorean energia-kontsumo txikiko etxetresna elektrikoak berritzeko dirulaguntzen deialdia. Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana.

Izen-deiturak: ............................................................................................ (IFZa: ..........................), ......................................................................................... entitatearen (IFKa: ....................................) ORDEZKARIA naizen aldetik, eta entitate horrek SEEPeko baliabideen bidez finantzatutako laguntzak jaso baititu, honako hau ADIERAZTEN DUT:

1. Interes-gatazkarik ezari buruzko adierazpena:

Goian aipatutako prozeduran inpartzialtasuna bermatu beharrez, agiri hau sinatzen duenak honako hauek adierazten ditu:

Lehenengoa.–Honako hauen berri duela:

1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduak (EBko Finantza Erregelamendua) 61.3 artikuluan ezartzen duenez, "interes-gatazka egonen da funtzioen betetze inpartziala eta objektiboa arriskuan jartzen denean arrazoi familiarrengatik, afektiboengatik, kidetasun politiko edo nazionalengatik, interes ekonomikoengatik edo interes pertsonaleko zuzeneko edo zeharkako edozein arrazoirengatik".

2. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 52. artikuluaren (Interes-gatazkak konpontzea) helburua da lehiaren edozein distortsio saihestea, prozeduraren gardentasuna bermatzea eta hautagai eta lizitatzaile guztiei tratu-berdintasuna bermatzea.

3. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak (Abstentzioa) ezartzen duenez, ez dute prozeduran parte hartuko apartatu honetan adierazitako egoeraren batean dauden administrazioetako agintari eta langileek:

a) Interes pertsonala izatea aztertuko den gaian edo besteren batean, baldin eta horren ebazpenak eragin badiezaioke; sozietate edo entitate interesdunen bateko administratzaile izatea, edo interesdunen batekin ebatzi gabeko auziren bat izatea.

b) Ezkontza-lotura edo antzeko egitatezko egoera izatea, eta ahaidetasuna izatea, laugarren gradurainoko odolkidetasunezkoa edo bigarren gradurainoko ezkontza-ahaidetasunezkoa, interesdunetako edozeinekin, entitate edo sozietate interesdunen bateko administratzaileekin, bai eta prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko ordezkari edo mandatariekin ere, edo haien bulego berekoa izatea edo haiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzarako.

c) Aurreko letran aipaturiko pertsonetakoren batekin adiskidetasun mina edo ikusiezin nabarmena izatea.

d) Dagokion prozeduran aditu edo lekuko gisa parte hartua izatea.

e) Gaian zuzeneko interesa duen pertsona fisiko edo juridikoren batekin zerbitzu harremana izatea edo pertsona horri, azken bi urteetan, zerbitzu profesionalak eskaini izana, edozein motatakoak eta edozein baldintza eta tokitan.

Bigarrena.–Ez dagoela EBko Finantza Erregelamenduaren 61.3 artikuluan adierazitako interes-gatazkatzat har daitekeen inolako egoeratan, eta ez duela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2 artikuluan jasotako abstentzio-kausarik, aipatutako prozedurari eragin diezaiokeenik.

Hirugarrena.–Konpromisoa hartzen duela geroratu gabe jakinarazteko dagokion organoari egoera hori dakarren edo ekar dezakeen edozein interes-gatazka edo abstentzio-kausa.

Laugarrena.–Badakiela ezen, adierazten bada interes-gatazkarik ez dagoela eta frogatzen bada hori faltsua dela, horrek aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen ondorioak izanen dituela diziplina, administrazio edo justizia aldetik.

2. Datuen lagapenaren eta tratamenduaren adierazpena:

Agiri hau sinatzen duenak adierazten du aplikatu beharreko araudia ezagutzen duela, bereziki Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22. artikuluaren apartatu hauek:

1. 2. apartatuko d) letra: «Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honako datu-kategoria bateratu hauek biltzea, bilaketak egitea ahalbidetuko duen formatu elektroniko batean eta datu-base bakar batean, eraberritze eta inbertsio proiektuak gauzatzeko neurriei dagokienez, funtsen erabileraren auditoretza eta kontrola egiteko:

i. Funtsen azken hartzailearen izena;

ii. Kontratistaren eta azpikontratistaren izenak, baldin eta funtsen azken hartzailea adjudikazio-botere bat bada, kontratazio publikoaren arloko Batasuneko zuzenbidearen edo zuzenbide nazionalaren arabera;

iii. Funtsen benetako hartzaileen edo kontratistaren izen-abizenak eta jaiotza-datak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/849 (EB) Zuzentarauaren (26) 3. artikuluko 6. puntuan definitzen denaren arabera;

iv. Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan eraberritzeak eta inbertsio-proiektuak gauzatzeko neurrien zerrenda, neurri horien finantzaketa publikoaren guztizko zenbatekoarekin batera, eta Mekanismoaren eta Batasuneko beste funts batzuen esparruan ordaindutako funtsen zenbatekoa adierazita».

2. 3. apartatua: «Artikulu honetako 2. apartatuko d) letran aipatutako datu pertsonalak Batasuneko estatuek eta Batzordeak baino ez dituzte tratatuko, aurrekontu-kudeaketaren onespenari eta 15. artikuluko 2. apartatuan eta 23. artikuluko 1. apartatuan aipatutako akordioen aplikazioari lotutako funtsen erabilerari dagozkion kontrol-prozedurei buruzko auditoretzaren ondorioetarako eta auditoretza horrek iraun bitartean. Batzordearen kudeaketa onesteko prozeduraren esparruan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 319. artikuluarekin bat etorrita, Mekanismoak txostenak aurkeztu beharko ditu Finantza Erregelamenduaren 247. artikuluan aipatutako finantza-informazioaren eta kontu-ematearen esparruan, eta, zehazki, bereizita, kudeaketari eta errendimenduari buruzko urteko txostenean».

Azaldutako esparru juridikoarekin bat, datuak lagatzeko eta tratatzeko adostasuna adierazten du, aipatutako artikuluetan berariaz zerrendatutako helburuetarako.

3. Zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoaren adierazpena:

Agiri hau sinatzen duenak adierazten du ordezkatzen duen pertsonak/entitateak arau juridiko, etiko eta moralei dagokionez estandar zorrotzenak betetzeko konpromisoa hartzen duela, horretarako, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko eta detektatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituela, eta, hala badagokio, ikusitako ez-betetzeen berri emanen diela agintariei.

Horrez gain, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren edukiari kasu eginez, plan horren esparruan egiten diren jarduketak gauzatzean ekonomia zirkularraren printzipioa eta ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa («DNSH» sigla ingelesez, «do no significant harm») errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Gainera, adierazten du ez dagoela finantzaketa bikoitzik, eta, kasua bada, ez duela Estatuko laguntzen araubidearekiko bateraezintasun arriskuaren berri.

4. Sei ingurumen-helburuei kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (DNSH) betetzeko adierazpena.

Agiri hau sinatzen duenak konpromisoa hartzen du bere gain DNSH printzipioa betetzeko, garatu beharreko proiektuaren edo jardueraren bizi-zikloaren fase guztiak kontuan hartuta, bai proiektua ezartzen den bitartean, bai balio-bizitzaren amaieran. Horrek esan nahi du, bada, «ez duela kalte nabarmenik eraginen», hala ezarrita baitago Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen 2021/241 (EB) Erregelamenduan; hortaz:

1. Ez die kalte nabarmenik eragiten 2020/852(2) EB Erregelamenduaren 17. artikuluan aipatzen diren ingurumen arloko sei helburuei, honakoei alegia:

a) Klima-aldaketa arintzea–Jarduera batek klima-aldaketa arintzeko helburuari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta berotegi efektuko gasen (BEG) isuri handiak eragiten baditu.

b) Klima-aldaketara egokitzea–Jarduera batek klima-aldaketara moldatzeko helburuari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta oraingo baldintza klimatikoen eta etorkizunerako aurrez ikusitakoen ondorio txarrak areagotzen baditu, bai jarduerari dagokionez, bai pertsonei, naturari edo aktiboei dagokienez.

c) Ur eta itsas baliabideak modu jasangarrian erabiltzea eta babestea–Jarduera batek baliabide hidrikoen eta itsas baliabideen erabilera eta babes jasangarriei kalte nabarmena eragiten diela jotzen da, baldin eta kaltea eragiten badio ur-masen (azaleko urak eta lur azpikoak) egoera onari edo potentzial ekologiko onari eta itsas uren egoera ekologiko onari.

d) Ekonomia zirkularra, hondakinen prebentzioa eta birziklapena barne–Jarduera batek ekonomia zirkularrari –hondakinen prebentzioa eta birziklatzea barne– kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, kasu hauetan: efizientzia eza ugari eragiten baditu materialen erabileran edo baliabide naturalen zuzeneko edo zeharkako erabileran; hondakinen sorrera, tratamendu mekaniko-biologikoa, errausketa edo zabortegietako biltegiratzea nabarmen areagotzen baditu; edo hondakinen epe luzerako ezabaketak ingurumenerako kalte nabarmena eta epe luzerakoa eragiten ahal badu.

Helburu hori betetzeko, honako hauek hartu beharko dira kontuan edozein obra egiterakoan:

–Jarduketak bete behar du Europan ezarritako helburu hau: eraikuntza lekuan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakin ez-arriskutsuen %70 gutxienez (pisuan) –alde batera utzita 2000/532/EC Erabakiak ezarritako Europako Hondakinen Zerrendan 17 05 04 kategorian aipatutako material naturala– berrerabiltzeko, birziklatzeko eta beste material batzuk berreskuratzeko prestatuko dira, betelanak barne, hondakinak beste material batzuk ordezkatzeko erabil daitezen, bat etorriz hondakinen hierarkiarekin eta Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko Europako Batasunaren protokoloarekin.

–Eraikuntzarekin eta eraispenarekin lotutako prozesuetan, operadoreek hondakinen sorrera mugatu beharko dute, EBko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat etorriz eta eskura dauden jardunbide onenak kontuan hartuta, eta eraispen selektiboa erabiliz substantzia arriskutsuak segurtasunez ezabatu eta manipulatu ahal izateko eta materialak selektiboki ezabatuz kalitate handiko berrerabilera eta birziklatzea errazteko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkapen sistemak erabiliz.

–Eraikinen diseinuek eta eraikuntza teknikek zirkulartasunaren alde eginen dute, eta, zehazki, ISO 20887 arauari edo eraikinak desmuntatzeko edo egokitzeko gaitasuna ebaluatzeko beste arau batzuei erreferentzia eginez, erakutsiko dute, batez ere, nola dauden diseinatuak baliabideen erabilerari dagokionez eraginkorragoak izateko, moldagarriagoak, malguagoak eta desmuntagarriak, gerora berrerabili eta birziklatu ahal izateko, horretarako erabiliz eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkapen sistemak.

e) Atmosferako, uretako edo lurzoruko kutsaduraren prebentzioa eta kontrola–Jarduera batek atmosferako, uretako edo lurzoruko kutsaduraren prebentzioari eta kontrolari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta nabarmen handitzen bada atmosferara, uretara edo lurzorura egiten diren kutsatzaileen isurien kopurua.

f) Biodibertsitatea eta ekosistemak babestea eta lehengoratzea–Jarduera batek biodibertsitatearen eta ekosistemen babesari eta leheneratzeari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta hein handi batean kalte egiten badie ekosistemen baldintza onei eta erresilientziari, edo kalte egiten badio habitat eta espezieen kontserbazio-egoerari, bereziki Batasunaren interesekoen kontserbazio-egoerari.

Helburu hori betetzeko, honako hauek hartu beharko dira kontuan edozein obra egiterakoan:

–Eraikuntzako jarduera berriak biodibertsitatearekiko sentikorrak diren eremuetan edo haietatik hurbil egitekoak badira, hori aipatu beharko da. Orobat, jarduerek habitaten eta espezieen kontserbazio-egoera kaltetzen ahal badute, hori aipatu beharko da. Izan ere, erantzuna baiezkoa bada, Habitatei buruzko Zuzentarauaren 6. eta 12. artikuluetan eta Hegaztiei buruzko Zuzentarauaren 5. artikuluan ezarritakoa bete beharko da.

–Adierazi beharko da, halaber, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa (IIE) edo bahetzea eginen den, IIEei buruzko Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.

2. Entitate eskatzaileak ez du egiten jarduera bazterturik, kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa aplikatzeko gida teknikoan adierazitakoarekin bat, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren arabera.

Hauek dira jarduera baztertuak:

–Petrolio findegiak.

–Ikatz-zentral termikoak eta erregai fosilen erauzketa.

–Elektrizitatea edo beroa sortzea erregai fosilak erabiliz eta horien garraio eta banaketarako azpiegiturarekin lotutakoak.

–Hondakinen ezabaketa (esate baterako, nuklearrak, ingurumenari epe luzeko kalteak eragiten ahal dizkiotenak).

–Hondakinak zabortegian uzteko instalazioetako inbertsioak, edo tratamendu biologiko mekanikorako (MBT) instalazioetako inbertsioak, horien edukiera edo balio-bizitza luzatzea ekartzen dutenak (hondakin arriskutsu ez birziklagarrien tratamendurako instalazioak izan ezik).

–EBko isurketa eskubideen merkataritza araubideak estalitako jarduerak (Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza araubidea arautzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legearen I. eranskinaren arabera).

3. Entitate eskatzaileak aurreikusten du proiektuak ez duela zuzeneko ondoriorik izanen ingurumenean, ez eta zeharkako ondorio primariorik ere, hau da, proiektua edo jarduera bukatuta gertatzen ahal denik.

Adierazpen honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, itzuli egin beharko dira jasotako laguntzak eta dagozkien berandutze-interesak, dagokion itzultze-prozedura bete ondoren.

5. Iruzurraren aurka borrokatzeko adierazpena (OLAF).

Agiri hau sinatzen duenak behar diren eskubideak eta sarbideak ematen ditu bermatzeko Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta Estatuko agintari eskudunek beren eskumeneko eginkizunak eginen dituztela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren laguntzei loturik.

Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan aurreikusitako baimena ematen du, berariaz eman ere.

....................................(e)n,...........................................................(e)(a)n

Sinadura:

Kargua:

III. ERANSKINA.–SUSPERTZE ETA ERRESILIENTZIA MEKANISMOARI LOTUTAKO BETEKIZUN ETA OBLIGAZIO BERARIAZKOAK

Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako dirulaguntzen entitate onuradunek Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa finantzatzeari buruzko betebeharrak (Europakoak eta Espainiakoak) bete beharko dituzte. Horretarako, honako hauek bete beharko dituzte:

a) Batasuneko erakundeen kontrol jarduketak onartuko dituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluaren arabera. Horretarako, eskatzaileek foru agindu honen II. eranskina bete beharko dute, eta eskaerarekin batera aurkeztu.

b) Men egin beharko diete Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak, Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak eta Europako Batzordeko kontrol- eta fiskalizazio-organoek egin ditzaketen bestelako egiaztapen-jarduketei eta finantza-kontrolekoei, edo Estatuko zein Europar Batasuneko kontrol-organo zein -agintari eskudunek egin ditzaketenei, betiere bat etorriz Europako funtsekin kofinantzatutako laguntzen kudeaketari aplikatu beharreko arauetan ezarritakoarekin; horretarako, eskatzen zaien informazio guztia eman beharko dute, eta ahalegin guztiaz jardunen dira, elkarlanean, hala Estatuko nola Europar Batasuneko finantza-interesak babestearen alde, eta aipatu organo eta agintari horiei informazioaren gaineko eskubidea eta sarbidea emanen diete.

c) Dagokien laguntza onartutakoan, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuarengandik zein bestelako organo edo agintari eskudunengandik jasotako jarraibideei men egiteko konpromisoa hartuko dute, berariaz, jarraibide horiek zerikusia dutenean hala Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa nola Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatu edo kudeatzeko onets litekeen edozein araurekin, izan Europar Batasunekoa edo Estatukoa. Funtsen ikuskapen eta kontrolerako, bada, formatu elektronikoan bilduko dituzte datuen kategoria harmonizatuak. Kategoria horiek jasota daude Europako Parlamentuak eta Kontseiluak otsailaren 12an emandako 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan.

d) Funtsen erabilerari lotutako auditoretza- eta kontrol-ondorioetarako, eta Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan eraberritze-jarduketetara eta inbertsio-proiektuetara bideratutako neurriei loturik, onuradunek Turismo Zuzendaritza Nagusiaren esku jarri beharko dute funtsen amaierako hartzailearen datuen informazioa, onuraduna bera ez denean, eta kontratisten gaineko informazioa, amaierako hartzailea adjudikazio-boterea denean, hori guztia betetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. apartatuan eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Informazio horrek irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 10. artikuluarekin bat etorrita egon beharko du eskuragarri.

e) Haien erantzukizunak izanen dira diruz lagundutako jarduketen gauzapenaren fidagarritasuna eta jarraipena, une oro ezagutu ahal izateko jarduketa bakoitzaren lorpen maila eta horri dagozkion mugarri eta helburuen betetze maila.

f) Mekanismo egokiak eratu beharko dituzte ziurtatzeko hirugarrenek gauzatu beharreko jarduketak lagungarriak direla aurreikusitako helburuak lortzeko, eta, kasua bada, hirugarren horiek ematen dutela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarraipenerako adierazleen balioa zehazteko behar den informazioa.

g) Dirulaguntza honen esparruan egindako jarduketei dagokienez, beren gain hartuko dute auditoretzako arrasto egokia mantentzeko ardura eta dokumentazio euskarria gordetzeko betebeharra. Informazio emate hori eginen da Ogasunaren eta Funtzio Publikoaren Ministerioak ezartzen duen moduan, Espainiako eta Europar Batasuneko araudiak betez.

h) Bermatuko dute bete-betean betetzen direla "Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa" (do no significant harm-DNSH printzipioa) eta etiketatze klimatikoa eta digitala egiteko betebeharra, bat etorriz honako hauetan xedatutakoarekin: Ministroen Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an onetsitako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena); 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulua, hark ezartzen baitu esparru bat inbertsio jasangarriak errazteko, eta aldatzen baitu 2019/2088 (EB) Erregelamendua, era horretan betetzeko «kalte nabarmenik ez eragitea» printzipioaren aplikazioari buruzko Gida Teknikoa (2021/C 58/01); irailaren 29ko HFP/1031/2021 Agindua; 14. osagaian aurreikusitako baldintza berariazkoak, eta bereziki Planaren Osagaiaren dokumentuko 3. eta 8. ataletan jasotakoak, kokatzen den inbertsioarekin lotuta; eta, orobat, Kontseiluak Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren balorazioa onesteko hartutako Betearazpen Erabakian eta haren eranskinetan eskatutakoa. Laguntzaren xede diren proiektu guztiek, diseinu-, gauzatze- eta justifikazio fase guztietan eta banaka jarduketa bakoitzerako, errespetatu beharko dute "Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa.

i) Laguntzaren onuradun den entitateak dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo zati batean azpikontratatzen badu, mekanismo batzuk aurreikusi beharko ditu bermatzeko kontratistek eta azpikontratistek betetzen dituztela "Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa eta funtsen amaierako hartzailea identifikatzekoa.

j) Azpiko gastuaren erregulartasuna bermatu beharko dute, eta neurriak hartu beharko dituzte iruzurra eta ustelkeria prebenitu, atzeman eta zuzentzeko, bai eta interes-gatazkak eta finantzaketa bikoitza (proiektuak gauzatzeko prozeduretan) ekiditeko ere, bat etorrita irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 6. eta 7. artikuluekin.

k) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatutako jardueraren dokumentazioa gorde eta zainduko dute, Europar Batasunaren aurrekontu orokorrari aplika dakizkiokeen finantza-arauei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluari jarraikiz. Zentzu horretan, laguntza jasotzen dutenek frogagiriak eta finantzaketari dagozkion gainerako dokumentuak bost urtez gorde behar dituzte formatu elektronikoan, azken saldoaren ordainketa egiten denetik. Epe hori hiru urtekoa izanen da finantzaketa 60.000 eurotik gorakoa ez bada.

l) Jarduketa gauzatzeko obraren bat egin behar bada, onuradunek bermatuko dute, obraren ezaugarrien arabera, ez zaiola kalterik eraginen erregelamendu horretan ezarritako sei ingurumen helburuetako bati ere, eta konpromiso hauek hartuko dituzte:

1. Azpiegitura proiektuetako eraikuntza eta eraispen lanetan sortutako hondakinen %70 (pisuan), gutxienez –alde batera utzita EHZ 17 05 04 kodea duten hondakinak– berrerabiltzeko, birziklatzeko eta beste material batzuk birbalorizatzeko prestatzeko konpromisoa, betelanak barne, hondakinak beste material batzuk ordezkatzeko erabil daitezen, hondakinen hierarkiaren eta EBren eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketarako protokoloaren arabera.

2. Eraikuntzarekin eta eraispenarekin lotutako prozesuetan, operadoreek hondakinen sorrera mugatu beharko dute, EBko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat etorriz eta eskura dauden teknika onenak kontuan hartuta, eta eraispen selektiboa erabiliz substantzia arriskutsuak segurtasunez ezabatu eta manipulatu ahal izateko eta materialak selektiboki ezabatuz kalitate handiko berrerabilera eta birziklatzea errazteko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkapen sistemak erabiliz.

3. Eraikinen diseinuek eta eraikuntza teknikek zirkulartasuna sustatuko dute, eta, zehazki, ISO 20887 arauari dagokionez, eraikinak desmuntatzeko edo egokitzeko gaitasuna ebaluatzeko, eta nola diseinatuta dauden baliabideen erabilerari dagokionez efizienteagoak izateko, moldagarriagoak, malguagoak eta desmuntagarriak, gerora berrerabili eta birziklatu ahal izateko, eraikuntza eta eraispen hondakinetarako eskura dauden sailkapen sistemak erabiliz.

4. Neurri honetan aurreikusitako jarduketak egiteko erabilitako osagaiek eta eraikuntza materialek ez dute amiantorik edukiko, ezta substantzia oso kezkagarririk ere. Substantzia horiek 1907/2006 (EE) Erregelamenduaren XIV. eranskineko baimenaren mendeko substantzien zerrendan daude identifikaturik. Eraikingintzan erabiltzen diren eta erabiltzaileekin kontaktuan jar daitezkeen eraikuntzako osagai eta materialen formaldehido isuria 0,06 mg-koa baino txikiagoa izanen da materialaren edo osagaiaren m³ bakoitzeko, eta 1A eta 1B kategorietako konposatu organiko lurrunkor kantzerigenoen isuria, berriz, 0,001 mg-koa baino txikiagoa izanen da material edo osagaiaren m³ bakoitzeko, aldez aurretik proba egin ondoren bat etorriz CEN/TS 16516 eta ISO 16000-3rekin edo proba estandarizatuen beste baldintza batzuekin eta antzeko determinazio-metodoekin. Gainera, obraren fasean neurriak hartuko dira zarata, hautsa eta emisio kutsatzaileak murrizteko, eta neurri horiekin lotutako jarduerak gauzatuko dira, betiere indarreko araudi aplikagarria betez, lurzoruak eta ura kutsatzeari dagokionez.

5. Inbertsioen barnean eraispenen bat egin behar bada, eraispen selektiboa egin beharko da.

6. Birgaitzeko jarduketak egiten direnean biodibertsitatearekiko sentikorrak diren eremuetan (barne direla gune babestuen Natura 2000 sarea, UNESCOren Munduko Ondareko lekuak, biodibertsitaterako funtsezkoak diren eremuak eta babestutako beste eremu batzuk) edo hurbileko eremuetan, bete beharko dira Habitatei buruzko Zuzentarauaren 6 (3) eta 12. artikuluak eta Hegaztiei buruzko Zuzentarauaren 5. artikulua. Gainera, nahitaezkoa denean, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa eginen da, IEE Zuzentarauaren arabera.

7. Eraikinen birgaitzeari dagokionez, kontuan hartuko dira eraikinen efizientzia energetikoari buruzko 2018/844 (EB) Zuzentarauan jasotako jarraibideak, ia energia-kontsumorik ez duten eraikinak izan daitezen, era horretan, energia primario berriztaezinaren kontsumoa nabarmen murrizteko.

8. Birgaitzeko neurriek lagundu behar dute eraikinak klima-aldaketara egokitzen. Horretarako, ahal diren egokitze-irtenbideak hartuko dira, lehendik dauden eraikinek ematen dituzten aukeren barnean, eta eraikin babestuak izanez gero, posible diren heinean. Neurri horietako batzuk dira, besteak beste: landare-estalkiak, toldoak, itzaleztatze-eremuak, etab.

m) Komunikatzeko betebeharrak. Onuradunek bete beharko dituzte honako hauetan ezarritako betebeharrak informazioaren, komunikazioaren eta publizitatearen alorrean: Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34. artikulua (erregelamendu hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jasotako neurrien Europar Batasunaren finantzaketari buruzkoa da) eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikulua. Jarduketei buruzko informazio eta komunikazio neurrietan (informazioa emateko kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak eta elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, webguneak, prentsako iragarkiak, ziurtagiriak eta abar), honako logotipo hauek erakutsi beharko dira:

1. Europar Batasunaren enblema, "Europar Batasunak finantzatua-Next Generation EU" testuarekin batera. "SEEParen markaren eskuliburuan" jasotako arau grafikoak eta kolore normalizatuak hartuko dira kontuan, honako webgune honetan kontsultatzen ahal direnak: Nortasun bisuala | Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana, Espainiako Gobernua. (https://planderecuperacion.gob.es).

2. Espainiako Gobernuko Industria eta Turismo Ministerioaren logotipo ofiziala, esteka honetan eskuragarri: https://www.mintur.gob.es/es-es/servicios/paginas/imageninstitucional.aspx.

3. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren logotipoa; esteka honetan eskuratzen ahal da: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual.

4. Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala (2030 Agendarekin), esteka honetan eskuragarri: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala.

Informazio kartel eta plaka guztiak ongi ikusteko moduko eta jendea iristen ahal den leku batean jarri beharko dira.

n) Onuradunak SEMi buruzko Batasunaren xedapen guzti-guztiak betez jardun beharko du, Nafarroako Foru Komunitateak eta Espainiako Gobernuak arlo honetan ematen dituzten arauekin bat.

Iragarkiaren kodea: F2511991