195. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2026ko diru-bilketarako egutegia

Garinoaingo Udalak, 2025eko irailaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–2026. urteko diru-bilketarako, honako egutegi hau onestea:

–Ibilgailuen gaineko udal zerga.

  • Borondatez ordaintzeko epea, martxoan.
  • Bankuan helbideraturik daudenak martxoaren azken egunean kobratuko dira.

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa.

  • Lehen zatiaren ordainketa. Borondatez ordaintzeko epea, maiatzean.
  • Lehen zatiaren ordainketa. Bankuan helbideraturik daudenak maiatzaren azken egunean kobratuko dira.
  • Bigarren zatiaren ordainketa. Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
  • Bigarren zatiaren ordainketa. Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga.

  • Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.
  • Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga.

  • Borondatez ordaintzeko epea, irailean.
  • Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.

–Herri-lurrak eta errentamenduak.

  • Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
  • Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.

Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza-erakundearen edozein banku-bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira, eta izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (https://garinoain.sedelectronica.es/info.0), herritar orok jakin dezan.

Laugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, interesdunek ondotik zehazten diren errekurtso hauek aurkezten ahalko dituzte, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garinoainen, 2025eko irailaren 12an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

Iragarkiaren kodea: L2512113