2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Ur hornidura eta saneamenduko tasa eta saneamendu kanona 2025eko bigarren lauhilekoan. Borondatez ordaintzeko epea
Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie, 2025eko bigarren lauhilekoari dagokionez, ur hornidura eta saneamenduko tasa eta saneamendu kanona borondatez ordaintzeko epea 2025eko azaroaren 30ean bukatuko dela.
Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira helbideratu gabeko ordainagiriak.
Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, 2025eko urriaren 9an.
Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cortesen, 2025eko irailaren 16an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2512212