2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da 2025eko ekonomia-jardueren gaineko zerga kobratuko dela.
Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea da: 2025eko urriaren 14tik 2025eko azaroaren 14ra, biak barne.
Helbideratutako ordainagiriak 2025eko urriaren 14an kobratuko dira.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
Caparroson, 2025eko irailaren 12an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2512114