2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Ordenantza, arautzen dituena jantoki komunitarioaren zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak. Behin betiko onespena
Berriozarko Udalak, 2025eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Jantoki komunitarioaren zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza. Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsita gelditu da Jantoki komunitarioaren zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
Jarraian argitaratzen da Jantoki komunitarioaren zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren testu osoa, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
ORDENANTZA, JANTOKI KOMUNITARIOAREN ZERBITZUA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
OINARRIA
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari, zehazki, lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari, eta baliatuz haren 28. artikuluko baimena, Berriozarko Udaleko Osoko Bilkurari baitagokio hura onestea.
ORDAINDU BEHARRA
2 artikulua. Jantoki komunitarioan izena ematean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra, bertan hartzen diren zerbitzuen edozein modalitatetan, betiere 7. artikuluan aipatzen den onarpena gertatzen bada.
3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra dute zerbitzuak hartzen dituzten pertsonek edo, hala denean, haien izenean inskripzioa egiten duten ahaide edo tutoreek.
ZERBITZUAK ETA TARIFAK
4. artikulua. Prezio publiko hauek ezarriak dituzten zerbitzuak zehaztuta daude tarifen eranskinean eta/edo, hala denean, Jantoki Komunitarioa arautzeko Erregelamenduan.
Horiez gain, bertze zerbitzu batzuk ere ematen ahalko dira, hala erabakiz gero.
5. artikulua. Tarifak arau honen eranskinean ageri dira.
ERABILERA
6. artikulua. Onarpenerako prozedura eginen da Jantoki Komunitarioa arautzeko Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz.
ONARTZEKO PROZEDURA
7. artikulua. Onarpenerako prozedura eginen da Jantoki Komunitarioa arautzeko Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz.
DIRU-BILKETARI ETA KUDEAKETARI BURUZKO ARAUAK
8. artikulua. Mugaeguneratutako hilabete osoei dagokien prezio publikoa ordainduko da, zerbitzuak zein hilabetetan ematen diren, hurrengo hilabeteko lehen hamabortzaldian, bankuan helbideratuta edo autolikidazioaren araubidearen bidez (Berrikilan SLri zuzendua).
Hasierako edo bukaerako aldietan, tarifaren zenbatekoa hainbanatu eginen da, kontuan harturik zerbitzua zenbat egun naturaletan eman zen.
9. artikulua. Jantokiko zerbitzuetan, zerbitzu horiek erabiltzen diren unean ordainduko da prezioa, noizean behin erabiltzen direnean.
Jantokiko zerbitzu iraunkorretan, hilabete natural osoen arabera ordainduko da prezioa, erabiltzaileek zerbitzua erabiltzeari uzten ez dioten bitartean.
Hasierako edo bukaerako aldietan, tarifaren zenbatekoa hainbanatu eginen da, kontuan harturik zerbitzua zenbat egun naturaletan eman zen.
10. artikulua. Zerbitzu horiek emateari dagozkion diru-sarreren kudeaketa Berrikilan SL udal sozietate publikoak eginen du, bat etorriz zerbitzua emateko enkarguan aurreikusitakoarekin.
11. artikulua. Erabiltzaileek Udaletik kanpoko laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte zerbitzua erabiltzeagatik, ezartzen ahalko dira prezio publikoa ordaintzeko sistema batzuk, non saihestuko baita pertsona horiek aurretiaz ordaindu behar izatea.
12. artikulua. Ateratzen diren kuotak borondatez ordaintzeko aldietan ordaintzen ez dituztenek errekarguak izanen dituzte, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko araudian eta tributuei buruzko araudi orokorrean ezarritako moduan, eta premiamenduko prozedura administratiboaren bidez eskatzen ahalko dira.
XEDAPEN OSAGARRIAK
13. artikulua. Ordenantza honetan ezarri gabeko orotan Berriozarko Udalaren ordenantza fiskal orokorra aplikatuko da ordezko eta osagarri gisa.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan ezarri gabeko orotan, bai eta arau-hauste eta zehapenei dagokienez ere, ordezko gisa aplikatuko dira Jantoki Zerbitzua arautzeko Erregelamendua, Udalaren ordenantza fiskal orokorra eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), bai eta gizarte zerbitzuen arloko gainerako araudi aplikagarria ere.
Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu haren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzen denean, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 eta 326. artikuluetan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
TARIFEN ERANSKINA
Tarifak urtero berrikusten ahalko dira, zerbitzua emateko gastuen eboluzioa eta haren oreka ekonomiko-finantzarioa kontuan harturik, Udalaren osoko bilkuraren erabaki bidez.
MODALITATEA | EGUNEKO KUOTA |
Otordu zerbitzua jantoki komunitarioaren aretoetan | 8,56 euro |
Etxean jateko otordu zerbitzua | 6 euro |
Berriozarren, 2025eko irailaren 15ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2512158