2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Aldaketa, 5. arau fiskalean. Behin betiko onespena
Berriozarko Udalak, 2025eko ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 5. arau fiskalean, zeinak arautzen baititu prezio publikoak Udalak antolatutako hezkuntza, kultura, kirol, gizarte, berdintasun edo euskara arloko ikastaro eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikuletarako. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 5. arau fiskalaren aldaketa, (Udalak antolatutako hezkuntza, kultura, kirol, gizarte, berdintasun edo euskara arloko ikastaro eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikuletarako prezio publikoak arautzen ditu).
Jarraian argitaratzen da 5. arau fiskalaren testu osoa, onetsitako aldaketarekin, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete beharrez martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluko 4. eta 5. apartatuetan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 eta 326. artikuluetan ezarritakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
5. ARAU FISKALA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA UDALAK ANTOLATUTAKO HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL, GIZARTE, BERDINTASUN EDO EUSKARA ARLOKO IKASTARO ETA JARDUERETARAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULETARAKO PREZIO PUBLIKOAK
OINARRIA
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari, zehazki, lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari, eta baliatuz haren 28. artikuluko baimena.
KONTZEPTUA
2 artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira sarrera, matrikula edo gisako bertze edozein kontzeptu dela eta, eskubidea ematen dutenean egintza, jarduera edo ikastaroetan parte hartzeko edo horietara joateko, Udalak urtean zehar antolatutako hezkuntza, kultura, kirol, gizarte, berdintasun edo euskara arloetan, eta prezio publikoak aplikatzeko bertze arauetan sartuta ez daudenean.
KUDEAKETAKO ETA DIRU-BILKETAKO ARAUAK
3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartzean, edo izen ematea edo matrikula egitean.
4. artikulua. Prezio publikoak ordainduko dira ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan.
5. artikulua. Baldin ikastaroa edo jarduera egiten ez bada prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
TARIFAK
6. artikulua. Arau honen eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasuan-kasuan ezartzen direnak, betiere egin behar den jarduerari egokituak, eta, halakorik badute, balio erantsiaren gaineko zergaren kuota ere barnean.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Ikastaroak |
I.1. Erroldatuak - Haurrak: |
15 ordu bitarteko ikastaroak | 18,20 euro |
16 ordutik 32 ordura bitarteko ikastaroak | 42,45 euro |
32 ordutik gorako ikastaroak | 60,60 euro |
I.2. Erroldatuak - Gazteak eta helduak: |
32 ordu bitarteko ikastaroak | 48,50 euro |
33 ordutik 60 ordura bitarteko ikastaroak | 66,70 euro |
61 ordutik 90 ordura bitarteko ikastaroak | 84,90 euro |
90 ordutik gorako ikastaroak | 109,10 euro |
Berriozarren erroldatuta ez daudenek eta hitzarmenik ez duten herrietako bizilagunek %50 gehiago ordaindu beharko dute. Ikastaro eta zerbitzu hauetan sarbidea izateko tenorean, eskaintzen diren plazak eskaerak baino gutxiago badira, Berriozarren erroldaturik daudenek eta hitzarmena duten herrietakoek izanen dute lehentasuna. Plazak baino eskaera gehiago badaude, zozketa bidez esleituko dira. |
II. epigrafea.–Haur eta gazteen arloko ikastaroak |
Ludoteka |
Udal ludotekaren zerbitzuan izen ematea. Urteko tasa. | 18,00 euro |
Hiri kanpamentuak |
| PCE <5000 | PCE 5001-8000 | PCE 8001-10,000 | PCE 10001-15,000 | PCE 15001-20,000 | PCE >20001 |
ERROLDATUA | 70,50 euro | 81,00 euro | 91,50 euro | 102,00 euro | 113,00 euro | 123,50 euro |
ERROLDATU GABEA | Tarifak %50 handituko dira erroldaturik ez daudenendako. |
Ikastaroetako, ludotekako eta kanpalekuetako tarifak %50 handituko dira Berriozarren erroldaturik ez daudenendako. Ikastaro eta zerbitzu hauetan sarbidea izateko tenorean, eskaintzen diren plazak eskaerak baino gutxiago badira, Berriozarren erroldaturik daudenek izanen dute lehentasuna. |
Hazitxo kluba |
Izena ematea Hazitxo klubean | 64,50 euro |
Aisia eta astialdirako eskola |
Monitoregai izateko ikastaroa | 22,00 euro |
Monitore izateko ikastaroa | 64,50 euro |
III. epigrafea.–Ikuskizunetarako sarrerak. |
Helduendako ikuskizunak | 3,00 eta 12,00 euro bitarte |
Haurrendako eta familiendako ikuskizunak | 1,00 eta 5,00 euro bitarte |
IV. epigrafea.–Ohar bereziak |
Gerta liteke doako ikastaroak antolatzea, baldin eta dagokion udal arloak erabakitzen badu ikastaro hori interesgarria dela bizilagunendako. |
Salbuespen gisa, jardueraren kuota murriztu edo hura ordaintzetik salbuetsi ahal izanen da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen txostena jaso eta Haur eta Gazte Arloak kasu zehatza aztertu ondoren. |
Berriozarren, 2025eko irailaren 15ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2512154