195. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Artazuko Udalak aditzera ematen du heldu den 2025eko urriaren 10ean bukatuko dela landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2025eko urriaren 10ean kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.

Artazun, 2025eko irailaren 11n.–Alkatea, M.ª Rosario Echechipía Senosiáin.

Iragarkiaren kodea: L2512124