2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aldaketa, Mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2025eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzan.
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2025eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29an, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, aldaketa horren behin betiko onespena ematen da argitara, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Altsasun, 2025eko irailaren 11n.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
ORDENANTZA, MENDIKO PISTEN ETA BIDEEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA. ALDAKETAREN TESTUA
Idazketa berria eman zaie 5., 14. eta 16. artikuluei; hona hemen:
"5. artikulua. Pistak erabiltzeko araubide orokorra.
Honako testu hau erantsi da:
f) Debeku da arekak eta bideak goldatzea.
g) Debeku da, lurzatiak lantzen ari direnean, nekazaritzako makinekin bidera ateratzea biratzera, horretarako berariaz ezarritako sarbidetik ez bada.
h) Debeku da, nekazaritzako eta abeltzaintzako lanetan, ezponden ondo-ondoan aritzea, lubetaren lurra erauzteraino. Gutxienez, 30 zentimetro utzi beharko dira ezpondatik.
i) Debeku da zuhaitzak landatzea edo finken itxiturak egitea, gorde gabe bidearen kanpoko ertzetik 3 metroko zortasun eremua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 111.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
j) Debeku da lasto metak eratzea areketatik, finken sarreretatik eta bideetatik 5 metrora baino gutxiagora.
k) Debeku da harriak eta nekazaritzako edo abeltzaintzako hondakinak, edo bestelakoak, botatzea bideetara, areketara eta erretenetara.
l) Debeku da bideetako areka eta hustubideetara lurra botatzea eta estalita uztea, haietatik hurbil nekazaritzako edo abeltzaintzako lanak egiten ari direnean edo finkan sartzeko, edo beste edozein inguruabar dela eta.
m) Debeku da bidera ateratzea nekazaritzako lurzatietako euri-uren azaleko saneamenduak; zuzenean erretenetara ateratzea baino ez da onartzen.
n) Debeku da buxatzea edo lantzea hodiak, erretenak edo areka gaineko pasabideak.
ñ) Debeku da nekazaritza-lanabesak edo bestelako makinak garraiatzea, lurretako zolaren kaltetan bada.
o) Debeku da pertsonen eta ibilgailuen joan-etorri askea oztopatzea udal-mugarteko bide publikoetan.
Euri bortitzeko egunetan komeni da bideak ahalik eta gutxiena erabiltzea.
Arau-hausleari egotziko zaio debekatutako erabilera horietako edozeinen ondorioz Udalari sortzen zaion gastua.
14. artikulua. Erabiltzaileen erantzukizuna.
Hauek dira finken erabiltzaile eta/edo jabeen betebeharrak:
i. Finketara sartzeko areka gaineko pasabideak jarri, aldatu edo handitzeko, baimena eskatu beharko zaio Udalari, eta hura eskuratu. Lan horiek partikularraren kontura eginen dira, eta gutxienez 50 zentimetroko hodiak paratu beharko dira, salbu eta arekaren sakonerak ez badu aukerarik ematen diametro horretako hodiak jartzeko. Kasu horretan, udal langileek zehaztuko dute hodiaren diametroa, aldez aurretik partikularrak eskabidean hura aldatzea eskatu badu edo eraikitzeko ezintasuna adierazi badu. Hodien ahoak behar den bezala bildu beharko dira, hormigoiz. Lurzatietako sarbideak zenbateko zama jasoko duten kontuan izanda eginen dira, eta 6 metro zabal izanen dira, gutxienez. Jabeak, sarbidea egindakoan, Udalari jakinaraziko dio, ikuskatu eta oniritzia eman diezaion.
ii. Areka gaineko pasabidea eginez gero Udalaren baimenik gabe eta arau honen aurka, errekerimendua eginen da 15 eguneko epean legeztatu dadin. Ez bada epe horretan legeztatzen, Udalak desegiteko aginduko du eta gastuak partikularrari egotziko dizkio.
iii. Finkara sartzeko areka gaineko pasabideak urari iragatea galarazten badio eta bidea hondatzen badu, lurzatiaren jabeak sarbidea egokitu beharko du eta bidea bere kontura konpondu, hori beharrezkoa izanez gero.
iv. Finken jabeek garbi mantendu beharko dituzte areka gaineko pasabideak, ura iragatea errazteko. Garbitu ezean, daitekeena da Udalak berak garbitzea eta gastuak betebehar hori betetzen ez duenari egoztea.
v. Udala bide bat konpontzen, prestatzen edo egokitzen ari denean, bidearen finka mugakideen jabeek, baldin eta desegokia den moduan, buxaturik edo apurturik badauzkate bide publiko horretatik lurzatietara sartzeko pasabideak, berriak jarri beharko dituzte, Udalak lanak buka ditzan.
16. artikulua. Arau-hausteak.
Arau-hausteak arinak edo astunak izan daitezke.
1. Arau-hauste arinak:
Oro har, arau-hauste arintzat hartuko da ordenantza honetan xedatutakoa hausten duen zerbait egitea edo ez egitea, edo, Udalak bandoen eta ebazpenen bidez idatziz ematen dituen aginduen kontra doana, bai eta ordenantza honetan aipatzen diren baimenak ez eskatzea ere, betiere ez badira berariaz arau-hauste astuntzat hartzen.
2. Arau-hauste astunak: Hona hemen arau-hauste astunak:
a. Aipaturiko pistetan barna basogintzako eta eraikuntzako produktuak herrestan eramatea, bai eta kate bidezko ibilgailuek zirkulatzea ere, non eta ez diren pistak berak garbitu eta hobetzeko erabiltzen direnak edo Udalak eta partikularrek beren finketan obrak edo hobekuntzak egiteko erabiltzen dituztenak.
b. Bide, pista nahiz areketan utzi edo botatzea lurra, harriak, hondakin mota oro eta nekazaritzako edo basogintzako produktuen hondarrak.
c. Bide eta pistetan, eta haien inguruko aparkalekuetan, erretzea nekazaritzako, basogintzako edo bestelako produktuen hondarrak.
d. Lehiaketak eta lasterketak egitea, Administrazioak baimendu ez baditu, bai eta paseoan dabiltzanentzat, txirrindularientzat, etxeko animalientzat eta basa faunarentzat arriskugarriak izan daitezkeen gidatzeko modu bortitz guztiak. Salbuespenez, Altsasuko Udalak baimena ematen ahalko du ibilgailu motordunen lehiaketa ofizialak eta taldean antolatzen diren jarduera turistikoak egiteko.
e. Ez errespetatzea 2.1.c) artikuluan zehaztutako pistetarako pisuaz eta kargaz adierazten diren mugak; ez dira inoiz izanen 35 tonatik gorakoak.
f. Arekak eta bideak goldatzea.
g. Lurzatiak lantzen ari direnean, nekazaritzako makinekin bidera ateratzea biratzera, horretarako berariaz ezarritako sarbidetik ez bada.
h. Nekazaritzako eta abeltzaintzako lanetan, ezponden ondo-ondoan aritzea, lubetaren lurra erauzteraino. Gutxienez, 30 zentimetro utzi beharko dira ezpondatik.
i. Zuhaitzak landatzea edo finken itxiturak egitea, gorde gabe bidearen kanpoko ertzetik 3 metroko zortasun eremua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 111.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
j. Lasto metak eratzea areketatik, finken sarreretatik eta bideetatik 5 metrora baino gutxiagora.
k. Harriak eta nekazaritzako edo abeltzaintzako hondakinak, edo bestelakoak, botatzea bideetara, areketara eta erretenetara.
l. Bideetako areka eta hustubideetara lurra botatzea eta estalita uztea, haietatik hurbil nekazaritzako edo abeltzaintzako lanak egiten ari direnean edo finkan sartzeko, edo beste edozein inguruabar dela eta.
m. Bidera ateratzea nekazaritzako lurzatietako euri-uren azaleko saneamenduak; zuzenean erretenetara ateratzea baino ez da onartzen.
n. Buxatzea edo lantzea hodiak, erretenak edo areka gaineko pasabideak.
o. Nekazaritza-lanabesak edo bestelako makinak garraiatzea, lurretako zolaren kaltetan bada.
p. Pertsonen eta ibilgailuen joan-etorri askea oztopatzea udal-mugarteko bide publikoetan.
Iragarkiaren kodea: L2512066