195. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1310E/2025 EBAZPENA, irailaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita I. eranskinean zerrendatutako laguntza ataletako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea I. eranskinean zerrendatutako laguntza ataletako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, bai eta haren oinarriak ere.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, baita Osasun Departamentuaren web-orrian ere (https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas), "Osasun laguntzako burutzak" atalean.

3. Deialdiaren ondoriozko egintzak aipatutako web-orrian argitaratuko dira.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2025eko irailaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi hau honako hauetan xedatutakoaren arabera arautuko da: 11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena; 347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautzen duena; 391E/2023 Foru Agindua, azaroaren 27koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntzako zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura arautzen duena; eta gainerako araudi osagarria.

1.2. Deialdi honen xedea da I. eranskinean zerrendatutako laguntza ataletako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzea.

1.3. Lanpostuaren ordainsariak izanen dira urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak.

1.4. Lanaldia goizez edo arratsaldez izanen da, lanpostua betetzen denean zerbitzuak dituen beharren arabera, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.5. Izendatzen den pertsona dedikazio esklusiboko araubidean arituko da, hau da, erabateko prestasuna eta dedikazio absolutu eta osoa izanen ditu, eta ezin izanen du beste inolako irabazizko jarduerarik egin, ez sektore publikoan ez pribatuan.

1.6. Orobat, lanpostuan egin beharreko guardiak eta/edo guardia lokalizatuak egin beharko ditu, zentroko zuzendaritzak edo, hark eskuordetuta, dagokion burutzak hori agintzen duenean.

1.7. Deialdi hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren atarian ere, helbide honetan: https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas, dagokion deialdiaren aipamenean (aurrerantzean, deialdiaren web-orria).

Deialdiaren ondoriozko egintzak adierazitako web-orrian argitaratuko dira.

2.–Parte hartzeko baldintzak.

2.1. Deialdian parte hartzen ahalko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dagokion espezialitateko lanpostua jabetzan duten eta jarduneko zerbitzuan, eszedentzia bereziko egoeran edo zerbitzu berezietan diharduten langile fakultatiboek.

2.2. Hasiera batean, gutxieneko baldintza izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, azkeneko lau urteetatik gutxienez bi urtez aritu izana kasuan kasuko espezialitateko lanpostu batean edo azken bost urteetan, baldin eta izangaiak, aldi horretan, amatasun, aitatasun edo edoskitze baimenak izan baditu edo eszedentzia berezian egon bada.

2.3. Baldintza horiek betetzen dituen izangairik ez bada, eskaerak aurkezten ahalko dituzte lanpostuaren jabe izanda aipatutako antzinatasun-baldintzak betetzen ez dituztenek eta lanpostuaren jabe izanda jarduneko zerbitzuaren luzapen-egoeran daudenek.

2.4. Bat etorriz Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoarekin, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenarik ez izatea sexu askatasunaren edo sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Baldintza hori frogatzeko, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delitugileen Erregistro Nagusiak emandako ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko da, edo O-NOZi baimena eman ziurtagiri hori Sexu Delitugileen Erregistro Nagusiari eska diezaion.

2.5. Izangaiek eskaerak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte betebehar horiek, eta hautapen prozesu osoan haiek betetzen segitu, harik eta izendatzen dituzten arte.

3.–Eskaerak. Epea eta aurkezpena.

3.1. Izena emateko eskaera bide telematikoz aurkeztuko da deialdiaren web-orrian.

3.2. Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.3. Parte hartu nahi dutenek eskaerarekin batera aurkeztu beharko dute bete nahi den atalaren kudeaketa-proiektua, bai eta aurreikusten diren helburuak ere. Memoria hori epaimahaiaren aurrean defendatuko da jendaurreko saio batean.

4.–Onartuen eta baztertuen zerrenda.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori deialdiaren web-orrian argitaratzeko aginduko du. Alegazioak aurkezteko, 5 egun balioduneko epea ezarriko da, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

4.2. Ezarritako epeen barnean parte hartzeko eskaera bat ere aurkezten ez bada, organo eskudunak ebazpen bat emanen du deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela adierazteko. Ebazpen hori deialdiaren web-orrian argitaratuko da.

4.3. Alegazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du deialdiaren web-orrian argitara dadila.

4.4. Inor baztertu ez bada, behin betiko zerrenda argitaratuko da zuzenean.

4.5. Behin betiko zerrenda onestean, argitara emanen da zer egunetan, zer tokitan eta zer ordutan izanen den aurkeztutako kudeaketa-proiektua defendatzeko jendaurreko saioa.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hiru kidek osatuko dituzte burutza bakoitzeko epaimahaiak, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez izendatuko dira; beste horrenbeste ordezko kide izendatu beharko da.

5.2. II. eranskineko zerrendan ageri dira deialdiko burutzetako bakoitzari dagokion prozeduran aritzeko izendatutako kalifikazio-epaimahaietako kideak.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren gaiak.

6.–Kudeaketa-proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazioko fasea.

Gehienez 60 puntu emanen dira kudeaketa-proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazioan, eta gutxienez 30 puntu beharko dira fase hau gainditzeko. Fase hau baztergarria izanen da.

6.1. Epaimahaiak kudeaketa-proiektuaren dokumentazioa baloratuko du, hura jendaurrean defendatu aurretik (30 puntu gehienez).

6.2. Gero, izangaiek jendaurrean defendatuko dute aurkeztutako kudeaketa-proiektua (30 puntu gehienez). Epaimahaiak proiektuari buruz egokitzat jotzen dituen galderak eginen ditu, izangaia deialdiko lanpostua betetzeko egokia den baloratzeko.

Kalifikazio-epaimahaiak azalpen publikoa grabatuko du.

6.3. Fase hori egin ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko du emaitza, emandako puntuazioekin.

7.–Merezimenduen balorazioko fasea.

7.1. Kudeaketa-proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazio fasea gainditzen dutenek zazpi egun balioduneko epea izanen dute 2. ataleko (egindako zerbitzuak) eta 3. ataleko (prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta hizkuntzak) dokumentazioa aurkezteko, kudeaketa-proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazioaren emaitzak argitaratzen direnetik hasita.

7.2. Alegatutako eta justifikatutako merezimenduak baloratzeko, ebazpen honen III. eranskinean ezarritako baremoa erabiliko da, eta deialdia argitaratu arte lortutakoak soilik hartuko dira kontuan. Gerora lortutakoak ez dira baloratuko.

7.3. Fase honetan gehienez ere 40 puntu emanen dira. Puntu horiek, zehazki, honela banatuko dira:

–Laneko esperientzia: egindako zerbitzuak: 18 puntu, gehienez.

–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta hizkuntzak: 22 puntu, gehienez.

Hala nahi duenak aukera izanen du atal honetan bere lanbide karreraren maila baloratu dezatela eskatzeko, prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta hizkuntzak ebazpen honen III. eranskineko 3. atalean xedatutakoari jarraikiz kalifikatu beharrean.

7.4. Honako merezimendu hauek ez dira aurkeztu beharko, izangai bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta epaimahaiaren esku jarriko, baremazioa egin dezan:

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan egindako zerbitzuak.

–Merezimenduen web-orrian ageri direnak, aurreko deialdi batean aurkeztu baitziren (deialdia izan daiteke oposizio-lehiaketarena, lekualdatzekoa eta/edo burutza bat eskuratzekoa). Ondorio horietarako, izangaiek web-orri horretan kontsulta ditzakete aipatu merezimenduak.

7.5. Epaimahaiak baloratuko ditu, bere iritziz, baremoko atal bakoitzean aintzat hartzeko moduko merezimenduak. Nolanahi ere, ez ditu inoiz aintzat hartuko alegatu gabeko merezimenduak edo agiri bidez frogatzen ez direnak.

7.6. Pertsona batek baino ez badu gainditzen kudeaketa-proiektua defendatzeko fasea, ez zaizkio merezimenduak baloratuko, eta, beraz, ez du haiei buruzko dokumentaziorik aurkeztu beharko. Hala, zuzenean eginen da izendapen proposamena.

8.–Azken emaitza.

8.1. Behin kudeaketa-proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazioko faseak eta merezimenduen balorazioa bukatuta, epaimahaiak balorazioaren emaitza argitaratuko du deialdiaren web-orrian, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa adierazita, eta 5 egun balioduneko epea irekiko da alegazioak telematikoki aurkezteko.

8.2. Alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu behin betiko puntuazioak eta merezimendu-lehiaketaren azken emaitza.

Aurkeztu diren erreklamazioak ebatzitzat joko dira emaitza hori argitaratzearekin.

8.3. Izangaiak lehiaketaren emaitza eta bere merezimenduen banakako balorazioa ikusten ahalko ditu deialdiaren web-orrian.

9.–Izendapena.

9.1. Prozedura bukatuta, epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari proposatuko dio puntuaziorik altuena lortu duen pertsonaren izendapena, edo, kasua bada, deialdiko lanpostua bete gabe utziko du.

9.2. Atalburuen izendapena 6 urterako izanen da, salbu eta azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 17. artikuluan xedatutako kargu-uztearen arrazoietako bat gertatzen bada.

9.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra eta bere oinarri eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Kalifikazio-epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra, zeinek ez baitute administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, O-NOZeko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.2 artikuluarekin.

I. ERANSKINA.–DEIALDIKO BURUTZAK

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa:

–Anatomia Patologikoaren Zerbitzuko A Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 70840.

–Neurologia Zerbitzuko Jarduera Anbulatorioaren Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 70512.

–Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko Anestesia Tokoginekologikoaren Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 70603.

–Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko Dietetikaren eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 70837.

–Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko Min Kronikoaren Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 70609.

–Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko Endokrinologiaren Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 70836.

–Genetika Medikoaren Zerbitzuko Genetika eta Genomika Laborategiaren Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 71420.

–Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko Laguntza Atal Medikoaren burutza. Plaza zenbakia: 70813.

–Erradiologia Zerbitzuko Neurorradiologiaren Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 70530.

–Otorrinolaringologia Zerbitzuko ORL Pediatrikoaren Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 70583.

–Oftalmologia Zerbitzuko Atzeko Poloaren Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 70817.

–Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko Laguntza Atal Kirurgiko, Neurokritiko eta Politraumatizatuen burutza. Plaza zenbakia: 70814.

–Erradiologia Zerbitzuko Erradiologia Kardiobaskularraren Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 70531.

–Erradiologia Zerbitzuko Sabelaldeko Erradiologiaren Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 70535.

–Erradiologia Zerbitzuko Erradiologia Pediatrikoaren Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 70532.

–Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Iruñeko Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 71224.

–Erradiologia Zerbitzuko Larrialdien Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 70529.

Reina Sofía ospitalea:

–Erradiologia Zerbitzuko Erradiologia Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 67339.

–Urologia Zerbitzuko Urologia Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 67094.

–Medikuntza Fisikoaren eta Errehabilitazioaren Zerbitzuko Errehabilitazio Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 66334.

García Orcoyen ospitalea:

–Medikuntza Fisikoaren eta Errehabilitazioaren Zerbitzuko Errehabilitazio Laguntza Ataleko burutza. Plaza zenbakia: 63202.

II. ERANSKINA.–KALIFIKAZIO-EPAIMAHAIEN OSAERA

Anatomia Patologikoaren Zerbitzuko A Laguntza Ataleko burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Marta Patricia Martín Vizcaíno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.

–Epaimahaikide titularra: Jesús María Elizalde Eguinoa jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anatomia Patologikoaren Zerbitzuko B Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: M.ª Luisa Gómez Dorronsoro andrea. Anatomia Patologikoko arloko fakultatibo espezialista.

–Idazkari titularra: Alicia Córdoba Iturriagagoitia andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anatomia Patologikoaren Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: Elena Almudévar Bercero andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anatomia Patologikoaren Zerbitzuko Zitologia Ataleko burua.

Neurologia Zerbitzuko Jarduera Anbulatorioaren Laguntza Ataleko burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Marta Patricia Martín Vizcaíno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.

–Epaimahaikide titularra: Gerardo Soriano Hernández jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuko Jarduera Anbulatorioaren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Roberto Muñoz Arrondo jauna. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuan.

–Idazkari titularra: Elena Erro Aguirre andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: María Martín Bujanda andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuko Ospitalizazio Ataleko burua.

Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko Anestesia Tokoginekologikoaren Laguntza Ataleko burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Estrella Petrina Jaúregui andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari kudeatzailea.

–Ordezko epaimahaiburua: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.

–Epaimahaikide titularra: Gerardo García Pérez jauna. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuan.

–Ordezko epaimahaikidea: Javier Arrondo Nicolás jauna. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuan.

–Idazkari titularra: Miguel Salvador Bravo jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: Julio Barrena Sotés jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko Anestesia Anbulatorioaren Ataleko burua (kirurgia handi anbulatorioa eta operazio-gelatik kanpoko anestesia).

Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko Dietetikaren eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Marta Patricia Martín Vizcaíno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.

–Epaimahaikide titularra: Emma Anda Apiñaniz andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Dolores Ollero García-Agulló andrea. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuan.

–Idazkari titularra: José Javier Pineda Arribas jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko Endokrinologia Ataleko burua.

–Ordezko idazkaria: M. José Goñi Iriarte andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko Diabetesaren Ataleko burua.

Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko Min Kronikoaren Laguntza Ataleko burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Estrella Petrina Jaúregui andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari kudeatzailea.

–Ordezko epaimahaiburua: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.

–Epaimahaikide titularra: Gerardo García Pérez jauna. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuan.

–Ordezko epaimahaikidea: Javier Arrondo Nicolás jauna. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuan.

–Idazkari titularra: Miguel Salvador Bravo jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: Eva Turumbay Ramírez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko Anestesia aurreko Ataleko burua.

Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko Endokrinologiaren Laguntza Ataleko burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Marta Patricia Martín Vizcaíno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.

–Epaimahaikide titularra: Emma Anda Apiñaniz andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Dolores Ollero García-Agulló andrea. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuan.

–Idazkari titularra: M. José Goñi Iriarte andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko Diabetesaren Ataleko burua.

–Ordezko idazkaria: Ana Zugasti Murillo andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko Dietetikaren eta Nutrizio Klinikoaren Ataleko burua.

Genetika Medikoaren Zerbitzuko Genetika eta Genomika Laborategiaren Laguntza Ataleko burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Estrella Petrina Jaúregui andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari kudeatzailea.

–Epaimahaikide titularra: María Moreno Igoa andrea. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Genetika Medikoaren Zerbitzuan.

–Ordezko epaimahaikidea: Beatriz Villanueva Iribarren andrea. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Genetika Medikoaren Zerbitzuan.

–Idazkari titularra: Alberto Valiente Martín jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Genetika Medikoaren Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: Alicia Córdoba Iturriagagoitia andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anatomia Patologikoaren Zerbitzuko burua.

Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko Laguntza Atal Medikoaren burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Estrella Petrina Jaúregui andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari kudeatzailea.

–Epaimahaikide titularra: José Manuel Martínez Segura jauna. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuan.

–Ordezko epaimahaikidea: Raquel Flecha Viguera andrea. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuan.

–Idazkari titularra: Aitor Ansotegui Hernández jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: Félix Zubía Olascoaga jauna. Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko burua.

Erradiologia Zerbitzuko Neurorradiologiaren Laguntza Ataleko burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Marta Patricia Martín Vizcaíno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.

–Epaimahaikide titularra: María Rosa Cozcolluela Cabrejas andrea. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Erradiologia Zerbitzuko Erradiologia Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Iñigo Insausti Gorbea jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuko Erradiologia Kardiobaskularraren Ataleko burua.

–Idazkari titularra: Luis Miranda Orella jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: Maite Mellado Rodríguez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Bularretako Erradiologia Ataleko burua.

Otorrinolaringologia Zerbitzuko ORL Pediatrikoaren Laguntza Ataleko burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Marta Patricia Martín Vizcaíno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.

–Epaimahaikide titularra: José Zubicaray Ugarteche jauna. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Otorrinolaringologia Zerbitzuan.

–Ordezko epaimahaikidea: María Soledad Boleas Aguirre andrea. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Otorrinolaringologia Zerbitzuan.

–Idazkari titularra: María Uzcanga Lacabe andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Otorrinolaringologia Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: Iñigo Ruiz de Erenchun Lasa jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Otorrinolaringologia Zerbitzuko Patologia Otobestibularren Ataleko burua.

Oftalmologia Zerbitzuko Atzeko Poloaren Laguntza Ataleko burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Marta Patricia Martín Vizcaíno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.

–Epaimahaikide titularra: Daniel Aliseda Pérez de Madrid jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Oftalmologia Zerbitzuko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: José Andonegui Navarro jauna. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Oftalmologia Zerbitzuan.

–Idazkari titularra: Lara Berástegui Arbeloa andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Oftalmologia Zerbitzuko Aurreko Poloaren Ataleko burua.

–Ordezko idazkaria: Lucía Beatriz Izaguirre Roncal andrea. Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Oftalmologia Zerbitzuko atalburua.

Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko Laguntza Atal Kirurgiko, Neurokritiko eta Politraumatizatuen burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Marta Patricia Martín Vizcaíno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.

–Epaimahaikide titularra: José Manuel Martínez Segura jauna. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuan.

–Ordezko epaimahaikidea: Raquel Flecha Viguera andrea. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuan.

–Idazkari titularra: Aitor Ansotegui Hernández jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: Félix Zubía Olascoaga jauna. Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko burua.

Erradiologia Zerbitzuko Erradiologia Kardiobaskularraren Laguntza Ataleko burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Marta Patricia Martín Vizcaíno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Estrella Petrina Jaúregui andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari kudeatzailea.

–Epaimahaikide titularra: Jimena Angarita Beltrán andrea. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuan.

–Ordezko epaimahaikidea: Inés García de Eulate Martín-Moro andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuko Sabelaldeko Erradiologia Ataleko burua.

–Idazkari titularra: Luis Miranda Orella jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: M.ª Teresa Atondo Albéniz andrea. Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Erradiologia Ataleko burua.

Erradiologia Zerbitzuko Sabelaldeko Erradiologiaren Laguntza Ataleko burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Marta Patricia Martín Vizcaíno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.

–Epaimahaikide titularra: Pablo Bartolomé Leal jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuko Bularraldeko Erradiologia Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Eunate Eslava Gurrea andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuko Larrialdi Ataleko burua.

–Idazkari titularra: Luis Miranda Orella jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: María Rosa Cozcolluela Cabrejas andrea. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Erradiologia Zerbitzuko Erradiologia Ataleko burua.

Erradiologia Zerbitzuko Erradiologia Pediatrikoaren Laguntza Ataleko burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Marta Patricia Martín Vizcaíno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.

–Epaimahaikide titularra: M.ª Teresa Atondo Albéniz andrea. Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Erradiologia Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: María Teresa Cabada Giadas andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuko Neurorradiologia Ataleko burua.

–Idazkari titularra: Luis Miranda Orella jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: María Rosa Cozcolluela Cabrejas andrea. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Erradiologia Zerbitzuko Erradiologia Ataleko burua.

Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Iruñeko Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Laguntza Ataleko burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.

–Epaimahaikide titularra: Carolina Ceamanos Montañés andrea. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuan.

–Ordezko epaimahaikidea: Manuel García Manero jauna. Arloko fakultatibo espezialista Lizarrako García Orcoyen Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuan.

–Idazkari titularra: Juan Carlos Muruzábal Torquemada jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: Agustina Fernández Romasanta andrea. Tuterako Reina Sofía ospitaleko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko burua.

Erradiologia Zerbitzuko Larrialdien Laguntza Ataleko burutza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan:

–Epaimahaiburu titularra: Estrella Petrina Jaúregui andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari kudeatzailea.

–Ordezko epaimahaiburua: Marta Patricia Martín Vizcaíno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.

–Epaimahaikide titularra: Maite Mellado Rodríguez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Bularretako Erradiologia Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Beatriz Elduayen Aldaz andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuko Erradiologia Pediatrikoaren Ataleko burua.

–Idazkari titularra: Luis Miranda Orella jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: M.ª Teresa Atondo Albéniz andrea. Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Erradiologia Ataleko burua.

Erradiologia Zerbitzuko Erradiologia Laguntza Ataleko burutza Tuterako Reina Sofía ospitalean:

–Epaimahaiburu titularra: María Sánz Gálvez andrea. Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Ana Campillo Arregui andrea. Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari kudeatzailea.

–Epaimahaikide titularra: Laura Romina Salazar andrea. Arloko fakultatibo espezialista Tuterako Reina Sofía ospitaleko Erradiologia Zerbitzuan.

–Ordezko epaimahaikidea: Irene Moreno Ochoa andrea. Arloko fakultatibo espezialista Tuterako Reina Sofía ospitaleko Erradiologia Zerbitzuan.

–Idazkari titularra: Luis Miranda Orella jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: M.ª Teresa Atondo Albéniz andrea. Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Erradiologia Ataleko burua.

Urologia Zerbitzuko Urologia Laguntza Ataleko burutza Tuterako Reina Sofía ospitalean:

–Epaimahaiburu titularra: Ana Campillo Arregui andrea. Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari kudeatzailea.

–Ordezko epaimahaiburua: María Sánz Gálvez andrea. Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari asistentziala.

–Kide titularra: María Teresa Valls Martínez andrea. Arloko fakultatibo espezialista Tuterako Reina Sofía ospitaleko Urologia Zerbitzuan.

–Ordezko epaimahaikidea: Micaela Asiain Urmeneta andrea. Arloko fakultatibo espezialista Tuterako Reina Sofía ospitaleko Urologia Zerbitzuan.

–Idazkari titularra: Jesús Jiménez Calvo jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Urologia Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: Diego García García jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Fisikoaren eta Errehabilitazioaren Zerbitzuko Arlo Kirurgikoaren eta KHAren Ataleko burua.

Medikuntza Fisikoaren eta Errehabilitazioaren Zerbitzuko Errehabilitazio Laguntza Ataleko burutza Tuterako Reina Sofía ospitalean:

–Epaimahaiburu titularra: María Sánz Gálvez andrea. Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari asistentziala.

–Ordezko epaimahaiburua: Ana Campillo Arregui andrea. Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari kudeatzailea.

–Epaimahaikide titularra: Carlos Parra Soto jauna. Arloko fakultatibo espezialista Tuterako Reina Sofía ospitaleko Errehabilitazio Zerbitzuan.

–Ordezko epaimahaikidea: Diana Ramírez Perdomo andrea. Arloko fakultatibo espezialista Tuterako Reina Sofía ospitaleko Errehabilitazio Zerbitzuan.

–Idazkari titularra: Teresa Cisneros Lanuza andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Errehabilitazio Zerbitzuko burua.

–Ordezko idazkaria: María Isabel Leiva Ruiz andrea. Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Errehabilitazio Zerbitzuko atalburua.

Medikuntza Fisikoaren eta Errehabilitazioaren Zerbitzuko Errehabilitazio Laguntza Ataleko burutza Lizarrako García Orcoyen ospitalean:

–Epaimahaiburu titularra: María del Mar Paternain Osés andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko zuzendari kudeatzailea.

–Ordezko epaimahaiburua: Marta Juániz Vergara andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea.

–Kide titularra: Adriana Aoiz Ibañez andrea. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Errehabilitazio Zerbitzuan.

–Ordezko epaimahaikidea: María Aurelia Mena Mur andrea. Arloko fakultatibo espezialista Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Errehabilitazio Zerbitzuan.

–Idazkari titularra: Ignacio Gómez Ochoa jauna. Tuterako Reina Sofía ospitaleko Errehabilitazio Zerbitzuko atalburua.

–Ordezko idazkaria: Teresa Cisneros Lanuza andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Errehabilitazio Zerbitzuko burua.

III. ERANSKINA.–OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUAN LAGUNTZAKO ZERBITZU EDO ATALETAKO BURUTZAK BETETZEKO DEIALDIRAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

Gehienez ere 100 puntu emanen dira, honela banaturik:

–1. atala: Kudeaketa-proiektua eta jendaurrean defendatzea. 60 puntu gehienez.

–2. atala: Lanbide esperientzia: egindako zerbitzuak. 18 puntu gehienez.

–3. atala: Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta hizkuntzak. 22 puntu gehienez.

1. atala.–Kudeaketa-proiektua eta jendaurreko defentsa.

Atal honetan, guztira, 60 puntu emanen dira gehienez. Puntuak azpiatal hauen arabera banatuko dira:

a) Proiektuaren balorazioa: 30 puntu gehienez.

Eduki hauek baloratuko dira:

–Antolakuntzaren eta kudeaketaren arloa: zerbitzuaren edo atalaren organigrama, burutzaren eta hari atxikitako gainerako lanpostuen eginkizunak adierazita.

–Osasun laguntzaren arloa: osasun laguntzaren arloan helburuak eta adierazleak ezartzea, eta horien jarraipena eta ebaluazioa.

–Irakaskuntzaren eta ikerketaren arloa: zerbitzuan edo atalean irakaskuntza plan bat ezartzea.

b) Jendaurreko defentsa: 30 puntu gehienez.

Proiektua jendaurrean azaltzean, argitasuna eta zehaztasuna baloratuko dira, bai eta alderdirik garrantzitsuenak azaltzeko gaitasuna ere.

Atal honetan guztira 30 puntu lortu beharko dira.

2. atala.–Laneko esperientzia: egindako zerbitzuak.

Atal honetan, guztira, 18 puntu emanen dira gehienez.

Honako hauek baloratuko dira:

2.1. Edozein administrazio publikotako zentroetan dagokion espezialitateko zerbitzuburu gisa egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 1,5 puntu.

2.2. Edozein administrazio publikotako zentroetan dagokion espezialitateko atalburu gisa egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 1,5 puntu.

2.3. Edozein administrazio publikotan, dagokion espezialitateko fakultatibo gisa egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 1 puntu.

Ondorio horietarako, egindako zerbitzuak kalkulatzean, jarraituko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarrita dauden irizpideei.

Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldi mota edozein dela ere.

Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean puntuazioetan handiena emanen da.

3. atala.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta hizkuntzak.

Atal honetan, osotara, 22 puntu emanen dira.

Atal honetako merezimenduak baloratuko dira baldin eta aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa.

3.4, 3.6 eta 3.8 azpiatalei dagokienez, komunikazioak, txostenak eta argitalpenak baloratuko dira ikerketa-lan beraren gainekoak badira ere, eta puntuazio horiek bateragarriak izanen dira.

Akta-liburuetan edo abstractetan jasotzen diren komunikazioak, posterrak eta txostenak ez dira argitalpentzat hartuko.

3.1. Hirugarren zikloko ikasketak.

a) Ikerkuntzako masterra edo ikertzeko nahikotasuna/Ikasketa aurreratuen diploma: 1 puntu.

b) Doktore gradua: 2,5 puntu.

c) Cum laude: 0,5 puntu gehituko dira.

a) eta b) ataletan jasotako puntuazioak bateraezinak dira.

3.2. Prestakuntza espezializatua:

Egonaldia osorik egina izatea deialdiaren xedeko espezialitatean, programa nazionalaren bidez edo graduatu ondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen zentro batean: 6 puntu.

3.3. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan ikasle gisa parte hartzea. Ikasketa kreditu bakoitzeko, 0,025 puntu.

Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztagirian orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko, kredituak hartuko dira aintzat.

Ziurtagirian jardueraren iraupena ageri ez bada, ez da baloratuko; eta ikaslea ikasturte osoan aritu dela ageri bada, 12 kreditu kontatuko dira.

Zatikiak hainbanatuko dira.

Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eta informatikako prestakuntza baloratuko da.

Atal honetan, erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez dituzten prestakuntza ekintzak ere baloratuko dira, baldin eta Administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean espresuki sartzen dira sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen barrenean antolatuak.

Titulu ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.

Osasun Zientzietako espezialistek ikasle egoiliar gisa egindako prestakuntzaldiko orduak ez dira atal honetan kontatuko.

Gehienez ere 2,5 puntu emanen dira.

3.4. Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan txostenak, posterrak edo komunikazioak idatziz aurkeztea:

–Nazioartean: lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hirurak: 0,1 puntu.

–Espainian: lehen hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.

–Autonomia erkidegoan: lehen hiru sinatzaileak: 0,05 puntu. Hurrengo hirurak: 0,025 puntu.

Baloratu ahal izateko, sinatzailearen ordena agertu beharko da.

Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahai-inguruetan parte hartu izana ere.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

3.5. Administrazioen edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea:

–Nazioartekoak: 1 puntu.

–Espainiakoak: 0,5 puntu.

–Autonomia erkidegoetakoak: 0,25 puntu.

Lan zientifikoagatik edo ikerketa lanagatik bekadun edo saridun denari baizik ez zaio baloratuko.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

3.6. ISSNa duten aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak, inpaktu-faktorearen (IF) arabera, Journal Citation Reports-ek jasotakoari jarraikiz:

–IFa 3tik gorakoa bada, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,5 puntu. Hurrengo hirurak: 0,25 puntu.

–IFa 3 bada, edo hortik beherakoa, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,3 puntu. Hurrengo hirurak: 0,15 puntu.

–Inpaktu-faktorerik ez badu, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.

Inpaktu-faktorea izangaiak berak frogatu beharko du, eta lanaren argitalpen urtearen gainekoa izanen da.

Gehienez ere 4 puntu emanen dira.

3.7. Irakasle lana:

a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan: 0,2 puntu 10 orduko.

Iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

Baremoko b) atalean adierazitako irakasle lana ez da atal honetan baloratuko.

Gehienez ere 2 puntu emanen dira.

b) Irakasle lana honelako eremu hauetan: osasun laguntzako praktiken tutore edo koordinatzaile gisa; osasun laguntzako praktiken irakasle koordinatzaile gisa; irakasle kliniko elkartu gisa; irakasle elkartu gisa; unibertsitateko ikastaroetako, masterretako edo aditu tituluetako tutore gisa; osasun laguntzako praktiketako kolaboratzaile gisa; eta langile egoiliarren tutore eta irakasle kolaboratzaile gisa.

Ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.

Ziurtagirietan egiaztatutako aldia ikasturte akademiko osora iristen ez denean, proportzionalki dagokien puntuazioa emanen zaie.

Gehienez ere 1 puntu emanen da.

3.8. ISBNa duten liburu zientifikoetan laguntzaile gisa agertzea: 0,3 puntu argitaratutako liburu bakoitzeko.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

3.9. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki egiaztaturik, Europar Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik: hizkuntza bakoitzeko, gehienez ere 2 puntu.

Gaitasun agiririk edo balio bereko titulurik izan ezean, dagokion puntuazio proportzionala emanen da.

Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek jaso dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

3.10. Izangaiek, 3. atalean ezarritakoari jarraikiz egokitzen zaien puntuazioaren ordez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aitortua duten lanbide karreraren mailari dagokion puntuazioa aukeratzen ahalko dute, honen arabera:

–I. maila: 0 puntu.

–II. maila: 6,6 puntu.

–III. maila: 11 puntu.

–IV. maila: 17,6 puntu.

–V. maila: 22 puntu.

Lanbide karrerako maila Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpen baten bidez frogatu beharko da, eta deialdia argitaratzen den datakoa izanen da.

Iragarkiaren kodea: F2512216