1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia, 2025-2026 ikasturtearen hasierarako plaza batzuen esleipen telematikoa egiteko 95/2025 deialdiaren ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei.
Iragarki honen bidez jakinarazten da Lucía Ayestaran Garralda andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela 2025-2026 ikasturterako plaza batzuen esleipen telematikoa egiteko 95/2025 deialdiaren ebazpenaren aurka, Hezkuntza Departamentuaren aldi baterako kontratazioetarako irakasle plazak telematika bidez esleitzeko prozeduraren barruan.
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek erabili beharko dute Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa, alegazioak aurkezteko, edo eskatzeko gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien.
Iruñean, 2025eko irailaren 12an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2512136