194. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Ardoi sektorearen birpartzelazio proiektuan, Udal Planeko H-23 unitate morfologikoan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Ardoi sektorearen birpartzelazio proiektua, Zizur Nagusiko Udal Planeko H-23 unitate morfologikoari dagokionez. Aldaketa Aedas Homes Opco SLUk sustatu du.

Aldaketa proiektuaren xede nagusia da lurzatiaren aprobetxamendua handitzea; 415,02 unitatetan handitzea, zehazki.

Argitara ematen da, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zizur Nagusian, 2025eko irailaren 19an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2512394